Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Inaki Irazabalbeitia 2009 Apirila 12 Angeles Gonzalez-Sinde

Angeles Gonzalez-Sinde

Etiketak:

Horrela deritzo Espainiako Gobernuko Kultura ministro berriari eta izendapenak zalaparta eragin du.

Ez dirudi kultur aniztasuna izan duenik gogoan Zapaterok gobernu-aldaketaren karian Kultura ministeritzaren burua aldatu duenean. Angeles Gonzalez-Sindek ez du, sobra ere, lagun handirik Espainiako internauten komunitatearen artean. Izendapena ezagutu orduko horren kontrako foroak sortu, manifestuak idatzi eta antzekoak gertatu dira. Ez da harritzekoa ministro berria autoreen egile-eskubideen defentsaren inguruan oso ikuspegi hertsia baitauka. P2P guneen kontra dago eta internetetik musika edo filmak trukatzearen etsai amorratua da (www.publico.es/culturas/218129/asociacion/internautas/pide/recusacion/nueva/ministra/cultura).

Estatuko kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ere ez ditu oso begiko, antza denez. Gaztelaniaren aldeko manifestua sinatzeaz landa honelakoak esan ditu:

  • - El Pais, 2008-07-07
  • . ¿Opina que el castellano se encuentra marginado en algunas comunidades? 2 . ¿Cree que el ciudadano tienederecho a una enseñanza prioritariamente en castellano en toda España?

    1. Me temo que sí, aunque pueda sonar políticamente incorrecto. Hay autonomías donde los niños saben desenvolverse sólo en su lengua materna. 2. Es fundamental poder aprender dos idiomas simultáneamente.

  • EFE, 2009-02-23
    • La presidenta de la Academia de Cine, Ángeles González-Sinde, ha destacado que el Óscar de Penélope Cruz es "un maravilloso homenaje a nuestra lengua y nuestra cultura", refiriéndose a las palabras en castellano pronunciadas por la actriz al recoger la estatuilla.

 

Ministro andrea bere jaioterriko Madrilgo edo Andaluziako umeez ari zela uste izan badu despistaturen batek, oso garbi gelditzen da bigarrenean 'gure' zein kulturari eta hizkuntzari eransten dizkion. Espainiar nazionalismo baztertzailearen enbata datorkigu, Gabriel Arestik Tomas Meaberi esandakoa ahaztu bide dutenak, inoiz ikasi izan badute:

Cierra los ojos muy suave,

Meabe,

pestaña contra pestaña.

Sólo es español quien sabe,

Meabe,

las cuatro lenguas de España.

 

Dokumentuaren akzioak

Gonzalez-Sinde

Posted by Burunda at 2009/04/23 15:53
Nazionalismo baztertzailearen enbata ez da gaurkoa, aspaldiko urteotan handituz eta zabalduz joan den zerbait baizik. Euskaldunok ostera, ostrukarena egiten dihardugu, oro har. Ez dugu jakin jokabide faxista horri aurre egiten, enbata etorri bezala joango zenaren esperantzaz edo, alferrik. Enbata hemen geratzeko etorri da, eta berton dago, gure artean. Erro sendoak egin ditu gure gizarean. Ez da batere zaila "euskara ez da inposatu behar" entzutea, baita euskaltegian jo eta sua dabilen jende atzora arte euskaltzaleari ere. Euskararen, galizeraren edo katalaneraren aurkako mezua, hiru hizkuntza eta kultura horien aurkakoa da beti. Katalaneraren normalizazioaren aurka egiten duenak, euskararenaren aurka egiten du era berean, bistan da.
Artean, alderdi euskaltzaleak, ia mutu edo oso erantzun epelak emanez.
Noizko erantzun sendo eta ondo egituratua?

Iñaki Irazabalbeitia
image

Iñaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957

Matrazekin aritzeari aspaldi utzi zion kimikan doktorea, enpresa-kudeaketaren arbolan habia egin dudana. Ezetz esaten ikasi ez duen saltsa askotako perrexila naiz eta horregatik, hain justu, naukazue hementxe letrak juntatzen.