Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Inaki Irazabalbeitia

15/08/2010

Physialia physalis

Gipuzkoako bainuzaleak gogaitu dituen Physialia physalis hidrozooak ez du euskarazko izen kanonikorik, sobra ere. Hiztegietan ez dut ordainik topatu; ezta Euskaltermen ere. Elebilan begiratuta karabela portuges agertzen da, baita Berrian ere. Horrela izendatuko dugu, nahiz eta ez duen minimoen irizpidea betetzen, frantsesez 'galère portugaise' esaten baitiote.

Karabela portugesen eta marmoken lehen oldeak prentsan isla izan zuenean joan den hilean, horrekin batera kostatik hainbat milietara flotatzen zegoen hondakin-orban handia ere berri izan zen. Orban hori, besteak beste, Donostiako hondatzetan biltzen ari zen zabor piloaren jatorria izan zitekeela aipatu zen.

Hondartzara iristen den karabela-kopurua murrizteko salabardo bidez harrapatzen dituzte artean itsaso zabalean daudenean. Karabelak eta marmokak gogaikarriak dira. Inork ez du gustuko horien heldua igerian ari denean. Esperientziaz diotsuet. Alabaina naturalak dira; haizeek eta korronteek ekartzen dituzte kostaldera. Aitzitik, goizero Euskal Herriko hondatzetan biltzen diren zaborrak gizakion zabarkeria dute jatorria eta naturaletik gutxi, enborren bat ez bada edo.

Gogaikarria era bada zabor hori, baina gutxien-gutxienik ikusteko modukoa denez bildu egin daiteke. Begiz ikusten ez duguna gogaikarria ez zaigu apika gertatzen, baina itsas biziarentzat gogaikarri baino gehiago izan daiteke. Ez naiz ari Mexikoko golkoan BPren plataformaren isuri ikusgarriaren ondorioz uretan esekitako petrolio-partikulei buruz, baizik eta egunero egunero-egunero baliatzen ditugun plastikoei buruz baizik.

Itsaso zabalean flotatzen ari den plastikoa bistarako desatsegina da jakina. Zenbait itsas animaliarentzat arriskugarria izan daiteke. Leitu izan ditugu berriak non esaten den dortoka baten urdailean plastikozko jostailu bat topatu dela edo fokak itsasoan jitean dauden sareetan harrapatuta gelditu direla. Penagarria da hori. Hala eta guztiz ere itsasoan botatako plastikoek horren agerikoa ez den beste arrisku bat ere badute. Plastikoek ehunka urtetan iraun dezakete ingurugiroan, baina degradazio- eta endekatze-prozesuak ere jasaten dituzte, adibidez, eguzkiaren izpi ultramoreen eraginez. Fotodegradazioak hauskortasuna handitzen du eta ondorioz plastikoak puska txikitan zati daitezke eta puska horiek gero eta txikiagoak izan. Horren ondorioz, ez dago hondartzarik munduan mikroplastikorik ez duena. Konfeti plastiko horrek asko kezkatzen ditu zientzialariak itsas bizidunen elikatze- eta ugaltze-prozesuetan eragin dezakeelako. Mikroplastiko horiek ornogabe txikien elikatze-apendizeak edo digestio-hodiak blokea ditzakete, adibidez. Bestetik plastikoek izaten dituzten gehigarriak pozoitsuak izan daitezke itsas bizidunentzat.

Itxura batean plastiko handiek kalterik ez diote egiten karabela portugesari, bidaide izan baitaitezke. Mikroplastikoek egingo al diote?

09/08/2010

Finantza-kontraboterea

Egun hauetan iritsi da nire eskuetara Europako Parlamentuko 70 bat kidek, kolore gehienetakoek bidenabar, joan den ekainean sinatu duten adierazpena non finantzen alorrean bankuen eta antzekoen jarrerei kontrapuntua jarriko dien eta bestelako iritzia landuko du(t)en GKEak sor daitezen aldarria egiten du.

Honatx testua euskaraz jaso dudan moduan:

"Geu, Europako kargu hautatu gisa, finantza merkatu eta bankuak arautzeko eginkizunarekin, egunero igartzen dugu finantza eta banku industriak egiten duen presioa sektore hori arautzen duten legeetan eragiteko.

Enpresa horiek haien ikuspegia entzunaraztea eta legegileekin eztabaidatzea ez da harritzekoa. Baina, gure iritziz, lobbying jarduera horren ahalmena eta horren aurkako esperientzia faltaren artean dagoen desoreka arrisku nabaria da demokraziarentzat. Egiaz, lobbying jarduera hori beste batzuenarekin orekatu beharko litzateke.

Ingurugiro eta osasun publikoan, gobernutik kanpoko erakundeek (GKE) berezko esperientzia garatu dute, korporazioek dutenaren aurrean ikuspegi ezberdina ematen duena. Gauza bera gertatzen da politika sozialetan eta industria harremanetan, enplegugileen ahotsa sindikatuek orekatzen dutelarik. Eztabaida hauek ikuspegi ezberdinak entzuteko aukera ematen diete kargu publikoei. Baina finantza jardueran ez da horrelakorik gertatzen. Ez sindikatuek eta ez GKEek ez dute garatu bankuen esperientziari aurka egiteko gai den ezer.

Hori dela eta, gaur egun ez dago gizarte zibilean kontrabotere nahikorik.

Hutsune honek ez du baztertzen guk geuk gure berezko esperientzia gara dezagun, sektorearengandik autonomoa dena, ez eta gure lana egin dezagun, baina desoreka hau, gure ustez, arrisku nabaria da demokraziarentzat.

Desoreka hau elite politiko eta finantzarioen artean dagoen lotura eta hurbiltasun handian kokatu behar da.

Gauza jakina da Estatu Batuetan Goldman Sachs eta gobernuaren artean dauden harreman eta loturak. Baina hurbiltasun hori ez da txikiagoa Europan. Hurbiltasun honen ondorioz, finantza sektorearen argumentuei norabide bakarreko arreta sor daiteke eta erabakiak influentzietatik aske hartzeko politikoen gaitasuna nabarmen oztopatzen da. Egiaz, finantza egituren krisialdiari eman beharreko erantzun politiko egokiaren faltak populismoa elika dezake, emozioetan oinarritutakoa, arrazoietan baino gehiago.

Hori dela eta, finantza eta bankuen araupenaz arduratu behar diren hautaturiko Europako kargu gisa, dei egiten diogu gizarte zibilari (GKEak, sindikatuak, ikertzaile akademikoak, think-tanks, …) gobernutik kanpoko erakunde bat edo batzuk sortzeko asmoz antola dadin. Honen helburua, eragile handiek (bankuek, aseguru erakundeek, hedge funds, etab. …) finantza merkatuetan dituzten jardueretan expertise alternatiboa garatzea izango litzateke. Bai eta azterketa hau modu egokian komunikabideei jakinaraztea.

Ildo politiko ezberdinetako hautatutako ordezkariak izanik, iritzi ezberdinak izan ditzakegu hartu beharreko neurriei buruz.

Hala ere, bat etortzen gara iritzi publikoan sortarazi nahi dugun arreta handiago honetan demokraziaren kalitaterako arrisku honi buruz.

Europako Parlamentuko kide guztiak eta parlamentu nazionaletako kideak gonbidatzen ditugu gure dei honekin bat egiteko.

 

2010eko Ekaina.


Oso egokia izango litzateke Aralarrek parlamentuetan eta ganbera legegileetan dituen ordezkariek adierazpen honekin bat egitea.

20/04/2010

Hain urrun eta ezezagun!

Ia egunero izaten ditugu Afganistani buruzko berriak komunikabideak. Hondamena eta heriotza izaten ohi da albiste. Zer dakigu ordea bertan gertatzen denaz?

Egoerari buruzko analisia eta testigantza aurki dezakezue esteka honetan, bertatik mundura errealitatearen beste irakurketa bat zabaldu nahian, komunikabideetan agertu ohi ez dena.

13/02/2010

Cohn-Bendit en estado puro

El lider de mayo del 68 sigue demostrando que no ha perdido ni fuerza y ni ardor guerrero con el paso de los años

Daniel Cohn-Bendit es uno de los líderes de Europe-Ecologie y compañero de grupo parlamentario de Aralar en el Parlamento Europeo. En la sesión de ratificación por el Parlamento de la Comisión Europea que lidera Durao Barroso pronunció un encendido discurso, que no tiene desperdicio ni en forma ni en contenido y que merece la pena verse aunque no se sepa el francés.

Los blogeros de Zuzeu han colgado el vídeo en está dirección: http://zuzeu.com/2010/02/10/daniel-cohn-benditek-diskurtso-gogorra-europako-parlamentuan/.

30/01/2010

Aukeratzeko eskubidea

Duela egun batzuk Publicoko bere zutabean Joan Garik batzuk aldarrikatzen duten hizkuntza aukeratzeko eskubideaz jardun zuen. Irakurtzekoa. Behean duzue testua

Lenguas y Libertad de Expresión

Joan Garí

El caso gallego, con las disparatadas aventuras de Núñez Feijóo, ha puesto de nuevo a las lenguas de actualidad. Resulta curioso comprobar cómo, de un tiempo a esta parte, cualquier indocumentado te endilga, en cuanto sale el tema a colación, aquello de que “los padres tienen derecho a elegir la lengua de la escuela de sus hijos”. Pues, señores, lamento informarles de que esto no es así. Sí, ya sé que lo repiten, como un mantra, brillantes intelectuales ex marxistas ahora abrazados, como el borracho a su farola, a la fe “liberal”. Pero ni en España ni en ningún país civilizado los padres eligen lo que sus hijos aprenden en la escuela. Por eso no hay, por ejemplo, ningún catalán que pueda optar por no saber castellano y, de la misma manera, tampoco puede haberlo que no sepa catalán. La ley dice que los alumnos han de acabar su período de escolarización obligatoria sabiendo ambas lenguas porque las dos son oficiales en Catalunya. Y si una de las dos –caso del catalán- está en desventaja por razones sociolingüísticas, entonces hay que privilegiar su uso escolar. Y eso no es optativo: todo ciudadano residente en Catalunya ha de cumplir la ley.

  Los padres, pues, no pueden “elegir” la lengua de enseñanza como tampoco pueden elegir si sus hijos deben aprender o no matemáticas, o una lengua extranjera, o Educación Física o cualquier otra materia del currículum. La libertad de los padres acaba donde empiezan las libertades de la sociedad. Y esto no es un capricho totalitario: es el fundamento de la civitas democrática. Que alguien se lo explique, por favor, a Fernando Savater y sus émulos más pizpiretos.

25/01/2010

Matematika eta politika

Politikari asko eta politikaren inguruko adierazpen batzuk, manifen kontaketa etsenplurako, eta matematika ongi ez direla ezkontzen gauza jakina da. Aste buru honetan horrelako perla eder bat topatu dut Irungo alkate sozialistaren ezpainetan.

Berripaperean leitutakoari jaramon egiten badiot Irungo udalak egon trenbideak okupatzen duen espazioan gune ekonomiko berria eraiki nahi du eta 4.500 lanpostu sortuko omen dira. Lanpostuen kopuruak atentzioa deitu zidan, hagitz handia iruditu baitzitzaidan. Ziifra hori posible al da? Dakusagun.

Berrian ez dago oso garbi zein azalerakoa izango den gune ekonomikoa tokiren batean 'más de 100.000 metros cuadrados' esaten baita eta aurreraxeago 'la actuación abarcaría 380.000 de los 530.000 metros cuadrados, es decir, el 60% de la superficie que separa la Variante de la N-I del barrio de Belaskoenea'. Eman dezagun bigarren zifra ontzat. Posible al da 380.000 metro koadrotan horren beste lanpostu sortzea? Informatu naizenez poligono industrial bat eraikitzen denean gehienez ere azaleraren % 50a usatzen da pabiloiak egiteko eta gainerakoa bide, kale, aparkaleku eta gainerakoak antolatzeko izaten da. Beraz, 190.000 metro koadrotan geldituko litzaiguke gainazal-erabilgarria. Gainazal horretan 4.500 lanpostu kokatu behar badira, lanpostu bakoitzak 42,22 metro koadro izango ditu, baina atzen zifra hori ez da ohizko parametroetan sartzen. Enpresa batean langile bakoitzak 100 metro koadro behar izaten ditu lanean eroso aritzeko.

Matematikak ez du engainatzen 4.500 lanpostu sortzeko 450.000 metro koadroko gainazal erabilgarria behar da gutxienez eta ez da hori Irungo kasua, are gutxiago, kontuan izaten badugu bertan jarri behar omen diren jarduerak ez direla eskulanean intentsiboak: merkataritza-zentroa, ostatuak, unibertsitate-campusa eta baita 1.000 etxebizitza ere. 

Sobra ere, Irungo alkatea eta matematika ez dira oso ondo ezkontzen edota askok jausten diren bekatu berean jausi da, alegia, zifra handietatik tira eta jendea zorabiarazi proiektuaren egokitasuna justifikatzeko.

09/01/2010

Negu nuklearra

Armairutik atera den mamua

1980ko hamarkadan sortutako kontzeptua da negu nuklearra; gerra hotzaren garaikoa. Laburtuz, bi superpotentzien arteko gerra nuklearrak Lurra inguratuko zukeen atmosferan eskegitako hautsezko geruza sortuko zukeen, bertan hainbat urte iraungo zukeena. Geruza horrek eguzki-izpikak lurrazalera iristen eragotziko zukeen, batez besteko tenperaturak negutakoetara jaitsiko ziratekeen, uztak galdu egingo ziratekeen, gosetea etorriko zatekeen, … Nahikoa artsenala bazuten potentzia nagusiek bestela ere mundua suntsitzeko: 15 bat mila buru nuklear SESBek eta 10.000 inguru AEBk.

Arriskua gerra hotzaren urtzearekin joana zela uste nuen. Aspaldi negu nuklearraren berri ez nuen. Alabaina, Scientific American aldizkariaren urtarrileko alean publikatutako artikulu batean Alan Robock eta Owen Brian Toon klimatologoek arriskua ez dela desagertu abisua ematen dute. Izan ere, beren iritzian negu nuklearraren mamua ez zen gerra hotzaren amaierarekin uxatu.

Beren aburuz, gerra nuklear erregional batean atmosferan injektatuko litzatekeen hautsa nahikoa izango litzateke negu nuklearra planeta osora ekartzeko. Eredu klimatikoei buruz pilatu den jakintzak eta ordenadore bidezko simulazioan irabazi den kalkulu-ahalmenak modelizazioan beste faktore batzuk ere kontuan hartzea ahalbidetu dute. Emaitza argia izan omen da, ez da beharrezkoa gerra nuklear global negu nuklearra eragiteko.

Zer da gatazka nuklear erregionala? Zein neurrikoa? Ba esaterako Indiaren eta Pakistanen artekoa izan daiteke hori. Pakistanek 60 bat buru nuklear dauzka eta Indiak 50. Beren artsenal nuklearra elkarri botako baliokete nahikoa izango litzateke negu nuklear globala eragiteko. Egileen arabera hori gertatzea ez litzateke harritzekoa izango baldin eta bi estatuok gerran hasiko balira, Pakistanen indar konbentzionalak Indiarenak baino dexentez ahulagoak izanik tentatuta egon daitekeelako bere burua nuklearraren bidez defendatzeko.

Espero dezagu horrelakorik ez gertatzea, baina Rocock-ek eta Toon-ek marrazten dute aukerak armairutik atera du negu nuklerraren mamua.

08/01/2010

Basagoiti

"Habría un problema menos si los presos llevan la huelga de hambre hasta el final" PPen EAEko buruak errana eta lasai-lasai gelditu da.

Iruzkin bat egiteko asmoa nuen, baina Juan Carlos Latxagak bere blogean

idatzitakoa ikusi ostean bere hitzak leitzea gonbidatzen zaituztet. Zorrotz eta argi azaltzen du arazoaren muina.

26/12/2009

Zientzia txarra

Telebista piztu orduko, autoen eta detergenteen iragarkien artean, bonbardatu egiten gaituzte honelakoak esaten dituztenekin: halako krema usatuz hogei urteko neskatxa baten azala izango duzula aginduz edo kolesterola borrokatzeko ezinbestekoa duzun osagarria dakarrela halako esnekiak, …

Bad Science liburua dut oheburuko. Ben Goldacre mediku eta zientzia-dibulgatzaile britainiar gazteak idatzitakoa da.

Zein da bada Benek salatzen duen zientzia txar hori? Hitz potolo eta itxurazko lengoaia zientifikoa usatuz saldu nahi izaten dizkiguten klase guztietako salgaien, terapien, gehigarri nutritiboen eta enparauen kontra egiten du suhar bereziki. Biluztu egiten du antioxidatzaileen, homeopatiaren, omega 3ren, benecol-en eta antzekoen gibelean dagoen zientziaren zientifikotasunik eza; etsenplurako, zein trikimailu erabiltzen diren azterketa bati zientifiko itxura emateko horrelakorik deus ez duenean. Halaber, oso argi eta klaru esplikatzen du zer diren plazebo efektu eta esperimentu itsu bikoitz moduko kontzeptuak.

Bart nutrizionistei egurra ematen dien kapitulua leitu nuen. Osasuna hobetzeko eta gaixotasunak saihesteko saldu nahi dizkiguten mirakuluzko molekula, konplexu, terapia, dieta eta antzekoen atzean normalean dagoen egia txikia eta markertin handia deskribatzen ditu. Honela bukatzen du:

'If I was writing a lifestyle book it would have the same advise on every page, and you'd know it all already. Eat lots of fruit and vegetables, and live your whole life in every way as well as you can: exercise regularly as part of your daily routine, avoid obesity, don't drink to much, don't smoke, and don't get distrated from the real, basic, simple causes of ill health. But a we will see, even these things are hard to do on your own, and in reality require wholesale social and political changes' (azpimarratua enea)

Erabateko aldaketa sozial eta politikoak eskatzen ditu Goldacrekek zientzia txar horri aurre egiteko eta bat egiten dut berarekin. Aldaketa sozialak sozietatearen hezkuntza zientifikoaren alorretik datoz, pertsonak izan daitezen gai detektatzeko saldu nahi diotena zientziaren paperarekin bilduta baldin badago ere barruan zientifikotik gutxi duela eta asko feria hitzontzien jardun eta etorri amaigabetik. Urlia bereizteko gauza izan dadila inolako esnekik, halako edo honelako gehigarria izanik ere, ez duela kolesteroletik libratuko baldin eta animalia-gantza ugariko eta barazki gutxiko jan-ohiturak badauzka.

Aldaketa politikoak produktu mirakuluzkoen salmentaren, banaketaren eta publizitatearen arautze zorrotz batetik etorri beharko luke, alde batetik, eta, bestetik, hezkuntza-sistemaren berrantolaketatik herritarrek jakintza zientifikoko oinarri sendoak izan ditzaten lortze aldera. Botere politikoak lehenak izan beharko lirateke klaru izaten osasunaren alorrean  bidezidorrik ez dagoela, baina, akaso, hori indarrean dugun jardun politikoaren filosofiaren muinaren aurka doa. Bestalde, interes ekonomiko handiak daude tartean. Adibidez, nutrizio-osagaien industriak gizartean irudi ona ematea lortu du, industria farmazeutikoak edo bioteknologikoak lortu ez dutena, baina sarritan bi industria horien atzean interes ekonomiko eta jabe berak egoten dira. Halaber, merkatuan sartzeko eta produktua saltzeko antzeko marketin-teknikak eta hizkera sasi-zientifikoa usatzen dituzte. Lantegia ez da erraza!

 

 

09/12/2009

Administrazio pubikoa, demokrazioa eta gardentasuna

Etiquetas:

Mikel Arbeloak Facebooken laguntzat gaituenen artean artikulu oso interesgarri baten berri eman digu, sarritan bezala.

Artikulu hori zuekin konpartitzea deliberatu dut, zuen interesekoa ere izango delakoan. Honatx jo behar duzue: http://exaps.blogspot.com/2009/12/mas-transparencia-tambien-es-mas.html.

 

02/12/2009

Bergarakoek diote

Gaur Abadia sarien banaketan Bergarako bi lagunekin topo egin dut. Bi-biak lehen mailako profesionalak beren lanbideetan eta bi-biek gauza bera esan didate bakoitzak bere aldetik.

'Zergatik ez zarete juntatzen?'. 'Sozialistek eta fazista horiek egin badute, zergatik ezin dugu guk hori egin?' Argudio bera erabili dute biek, hots, PP eta PSOE beren diferentzien gainetik bat egiteko gauza izan badira, zergatik gu abertzaleok edo, sikiera ezkerreko abertzaleok ez gara gai gauza bera egiteko. Batzen gaituenari begiratu behar diogula, ez desberdintzen gaituenari, … Erreguaren tonua sumatu diet biei.

24/11/2009

Genero Indarkeria baztertu

Bideo eder hau prestatu dute genero-indarkeriaren kontrako egunaren aitzakian hainbat emakume gaztek.

Sakatu hemen

23/11/2009

Alcorcongo epailearena

Etiquetas:

Gaurko Publicoko bere zutabean Joan Garik Alcorconen jazotako kasu bat izan du hizpide. Penintsularen erdialdean dibertsitate linguistikoa nola ulertzen duten ondo esplikatzen duen gertaera.

 

Qué bonito es ser juez

Joan Garí, Publico, 2009-11-23

Esa extraña sentencia del juzgado número 6 de Alcorcón dada a conocer la semana pasada. Un juez, un presunto ser humano racional, se enfrenta a un caso de divorcio. La madre pide poder trasladar a sus hijas a Vigo. El presunto ser humano racional, en este caso en el papel de juez, le niega el derecho a la madre. Da motivos, claro. El más llamativo es el siguiente: dice que si las niñas dejan su colegio en Alcorcón y son escolarizadas en Vigo lo van a pasar muy mal, porque se verían inmersas en la lengua gallega. Hay muchas formas de tortura, pero convendrán ustedes conmigo que hablar gallego debe de ser una de las más perversas. Pero prosigamos. Se pregunta el presunto: porque, en definitiva, ¿para qué sirve el gallego? Y se contesta: pa ná, claro. En sus propias palabras: no tiene esa lengua “ninguna utilidad práctica, más allá del ámbito de aquella comunidad autónoma”.

Qué bonito es ser juez. Puedes decir las barbaridades más floridas y no pasará nada siempre y cuando te atengas a la prosa funcionarial que viene al caso. ¿Cómo explicarle a este ser humano presuntamente racional que los idiomas sirven para comunicarse en un ámbito determinado y que todos los idiomas y todos los ámbitos son operativos si cumplen su función? ¿Cómo hacerle ver que no hay ningún idioma ungido por la mano de Dios (ni siquiera el español, aunque le cueste creerlo), sino que todos son hijos de las mismas contingencias? No me quedan palabras. Sólo unas pocas más: el ser humano racional presuntamente juez se llama Alejandro José Galán Rodríguez. Para que conste en la historia local de la infamia.

09/11/2009

Amerika andinoa nora doa?

Ekuadorren, Bolivian eta Perun izan naiz atzen 12 egunotan. Bertan, jatorrizko hizkuntzen inguruan lanean diharduten hainbat agenterekin egoteko parada izan dut.

Hiztunez milioidunak dira ketxua, kitxua eta aimara. Mendeetako bazterketa soziala pairatu dute hizkuntza horiek eta horien hiztunek. XXI. mendearen hasiera arte bizirik irautea lortu dute, baina azkar desagertzeko arrisku bizian daude. Atzen urteotan nolabaiteko ofizialtasuna lortu dute eta hezkuntza elebidunaren aldeko apustua egiten ari dira agintari politikoak, itxura batean behintzat. Datu adierazgarri batzuk eman zizkiguten Cuscoko jardunaldi batean. Cusco inguruan eginiko azterketa soziolinguistiko batena zen. Hauxe datua: 11 urtetik gorakoen artean ketxua ama hizkuntza da mendialdeko komunitate indigenetan ia ehuneko ehunean; 11 urtetik beherakoetan %75 inguruk baino ez du ketxua ama hizkuntza. Amildegiaren ertza. Ez da harritzekoa gurasoen jarrera-aldaketa hori kontuan hartzen bada, pobreziaren eta ketxuaren arteko lotura erraz egin daitekeela. Gaztelaniaz egitea ikusten dute pobreziatik eta marjinaziotik ateratzeko modua.

Ketxuak, kitxuak eta aimarak defendatzaileak ere badituzte jakina eta sutsu ari dira lanean beren hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena segurtatzeko. Alabaina, iruditu zait horietako zati oso adierazgarri bat atzera ari dela begira, inken garai loriatsuetara, jatorrizko hizkuntza komunitate indigenekin lortzen dutela eta ez mundu modernoarekin.  Kezka handia sortzen dit horrek, bide horretatik bidaia luzerik ez dagoelako egiterik. Euskaldunok ondo dakigu hori.

Beste puntu batek ere harritu nau. Komunitate horien artean ez dago sentimendu abertzalerik. Peruko ketxuak, esaterako, oso perutar sentitzen dira oro har eta Boliviakoak oso boliviar. Badute, jakina, mugak gainditzen dituen kultur sentimen bat, baina horrek ez du, orain arte adierazpen politikorik izan. Hala ere, garai berri baten atarian egon gaitezke, Perun topo egin bainuen mugimendu politiko ketxua bateko emakumezko batekin. Mugimendu horrek izaera lokala du, artean, baina 4-5 alkate dituzte jada. Oso garbi dute bere jardun politikoaren ardatzetako bat hizkuntza eta kultura ketxua defenditzea dela. Esperantzarako izpi bat izan daiteke hori Peruko komunitate ketxuarentzat, aldarri kultural-linguistikoa helburu politikoen esparrura eraman delako estreinako aldiz.

13/10/2009

Garzonkeriak

Banentorren Lapurditik Gipuzkoa aldera, pozik proiektu bat bideratzen hasi ondoren, Euskadi irratian Igarako LABen egoitzan jazotakoa entzun dudanean.

Iluntzen hasia zen eta ilunabarra zeharo ilundu zait, baita gogoa ere. Ez dakit eta ez dut sumatzen Garzonen operazioaren atzean eta hori bultzatu duten ideologo politikoen atzean (segur bainago Garzonek bulkada politikoa izan duela), benetako arrazoia eta intentzioa zeintzuk diren Arnaldo, Rafa eta gainerakoak atxilotzeko. Seguru dudan gauza bakarra, ekimen horrek ez diola laguntasunik emango 'euskal gatazkari' irtenbideak bilatzen; oztopo eta enbarazu izango dela hain justu.

Beude nire kexu eta kezka publikoak!

Miren, Arnaldo eta enparauak kalean ikusi nahi ditut, hitzaren borrokan haiekin aritzeko aukera izateko.

 

 

05/08/2009

borboikeriak eta koipe-emaileak

Igandean bertan Facebooken komentatu nuen, baina iruzkina hona ere ekartzea egokia iruditu zait.

Mallorcako atentatu tamalgarriaren eta deitogarriaren inguruan zera esan zuen Juan Karlos Borboikoak ETAri buruz: 'Hay que darles en al cabeza y continuar hasta acabar con ellos'. Komentarioaren maila politikoa eta intelektuala umeentzako txotxongilo-funtzio baten parekoa da, baina pertsonaia horrengandik ezin da maila jasoagoko iruzkinik espero. Beste borboikeria bat atzen beltzean, beste inolako inportantziarik izango ez zukeena guri errege moduan inposatu izan ez baligukete.

Ba, pitokeria hori El País egunkariak igandeko edizioko azaleko titular nagusi moduan ipini zuen. Hamaika ikusteko jaioak gara! Garai bateko egunkari progresista eta independenteen ereduaren jito ideologikoa ezaguna da aspalditik, baina kasu honetan goia jo duela iruditzen zait. 

Bestetik, berriak dituen iruzkinak leitzea ariketa interesgarria da, Espainia aldean zein iritzi klase dabilen ikusteko.

21/06/2009

Estatuaren eleaniztasunaz

Etiquetas:

Gaurko (2009-06-21) Publico egunkariaren 44. orrialdean oso elkarrizketa interesgarria egin diote Joan Sola Hizkuntzalari katalan ospetsuari.

Katalanaren egoeraz eta geroaz duen iritzia ematen du Joan Solak besteak beste. Gauza interesgarri asko esaten ditu eta elkarrizketa leitzea guztiz gomendagarria da, euskararen egoeraz ere lezioren bat ikas dezakegulako. Hona galdera batzuen erantzunak:

¿Qué opina de los que critican el
catalán que habla el president
Montilla?

A mí me resulta indiferente que no
hable una lengua genuina. Es más
importante el ejemplo que da al hablar
y defender nuestra lengua. Es
absurdo pensar que como no pronuncia
las s sonoras estas se van a
perder. No hace ningún daño a nadie
y los que han hablado mal de
Montilla y su lengua se han equivocado.
Criticarlo es de cretino. El señor
Montilla, dentro del ambiente
en el que ha vivido, creo que lo ha
hecho muy bien. Y habla una lengua
bastante buena. No podemos
estar discutiendo sobre eso cuando
tenemos problemas mucho más importantes.


Usted culpa a los políticos de la
situación de la lengua

La clase política nunca se ha creído
que el catalán deba ser considerado
tan importante como el castellano,
y la situación se degrada cada vez
más. Nos dicen que no es para tanto,
que las estadísticas dicen que el
catalán se recupera, que se hacen
tantos cursos para adultos… pero
la percepción del ciudadano no es
esa, se da cuenta de que todo eso es
mentira. Pero en vez de decir que estamos
viviendo unos años muy difíciles,
en un mundo muy complejo,
en vez de reconocerlo y poner
los medios para superarlo lo niegan
porque no se quieren enfrentar al
Gobierno central. Sólo recuperando
la autoestima como pueblo y como
entidad política, del nivel que sea,
pero sin estar subordinado a nadie,
te sentirás más fuerte para defender
también tu lengua. No nos engañan
ya con la propaganda televisiva y las
estadísticas. Tienen que plantar cara.
Y el Estado español ser plurilingüe
de una vez.

¿Entonces la única solución es
tener un Estado propio?

Yo no digo eso. Digo que la única
manera de salvar la lengua es tener
una concepción política de este país
no subordinada. ¿Cómo debe ser?
El ideal evidentemente es la independencia,
pero podría haber una
fórmula intermedia tan digna como
esa. Como pasa en Suiza, Canadá o
Bélgica por ejemplo, que son países
donde la situación lingüística no está
tan podrida como aquí.

01/06/2009

Gaurko testua: igandeko mitina

Igandean Barkaldon emaniko mitinaren testua doakizue. BECen egon zen Zapatero, Barakaldo antzokian gu; Celaa eta Etxezarreta ez ziren Galdakaon Ibilaldian izan; Sabin eta biok bai. 'Txikiak handia bentzi leidi, asmoz eta jakitez'

Egunon.

Como os han comentado Leire, Ana Miranda no ha podido venir a estar con nosotros problemas de agenda. Por cierto que según las minicrónicas que Ana hace en facebook, está recorriendo Galicia de punta a punta y haciendo más kilómetros que los ciclistas en el Giro.

Cuando esta semana estaba dándole vueltas en la cabeza sobre que decir hoy aquí, pensé en comenzar dándole las gracias a Ana Miranda por estar entre nosotros.

Pensé decirle a Ana, que la semana pasada en el mitin de Donostia, le di las gracias a Caros Rovira catalán, que hubiese gustado dárselas a ella en gallego, pero que gallego no se.

Pensé decirle, que alguna vez había pensado en aprender gallego, porque tengo buenos amigos en Galicia, en Santiago, pero que no me he decidido nunca, ya que me suelo acordar de un pequeño poema que nuestro gran Gabriel Aristi le dedicó al dirigente socialista Tomas Meabe

El poema dice:

Cierra los ojos muy suave,
Meabe,
pestaña contra pestaña.
Sólo es español quien sabe,
Meabe,
las cuatro lenguas de España.

Y yo no quiero ser español. Ni buen ni mal español
Solo quiero ser vasco. Solo quiero andar por el mundo como vasco

Estoy cansado de dar explicaciones cuando ando por ahí y me preguntan de donde soy y contesto: From the Basque country, o aus dem Baskenland, o dai Paesi Baschi, y mi interlocutor pone cara de poker.

Estoy cansado de explicar que mi país, está en los Pirineos, entre Francia y España, y mas cansado cuando que alguno me dice ‘ah ja, Andorra’

Quiero que Euskal Herria sea un estado independiente en Europa, para no dar más explicaciones, para que me reconozcan como vasco, para que nuestra selección de rugby juegue el torneo de las siete naciones, contra Escocia, Gales, Inglaterra, Irlanda, Francia e Italia.

Baina, ez dut Euskal Herria independente izatea nahi soilik arrazoi sentimental, kultural edo linguistikoengatik. Independente izatea nahi dut, arrazoi ekonomiko eta sozial hutsengatik ere. Egun Europako Batasunak duen egituragatik, bertan estatuek agintzen dute, estatuek  ezartzen dituzte politikek: Zapaterok, Sarkozyzk, Merkelek, Berlusconik eta enparauek markatzen dituzte ildoak.

Euskal Herriaren ahotsa eta erabakimena foro horietan egon dadin nahi dut eta horretarako estatu independente izatea beste irtenbiderik ez dago, oraingoz behintzat.

Europako Batasunaren egitura hori ez dugu gogoko. Aldatu egin nahi dugu. Demokratikoago eta gardenagoa bihurtu nahi dugu. Europako Parlamentua gainerako parlamentu demokratikoekin homologagarri izatea nahi dugu, Europako benetako organo legegilea izatea; Europako Batasuneko gobernua, hots, Europako Batzordea, Europako herritarrek aukeratzea nahi dugu. Horren alde egingo dugu. Horrek izan beharko duelako etorkizuneko Europaren egitura.

Herritarrek Europako Batasuneko erakundeak zuzenean aukeratzen ez duten bitartean, Estatu independente izan nahi dugu gure herritarren eta langileen interesak defenditzeko erabakiak hartzen diren tokietan.

Haremos una defensa firme de la pluralidad lingüística y cultural de Europa. Defenderemos que el euskara sea una lengua de primera división en la Unión. Reclamaremos que tenga el mismo estatus que el francés o el castellano Y pediremos que el euskara sea lengua de trabajo en las instituciones de la Unión. Y eso lo hará un abertzale de izquierdas y euskaldun, y eso solo lo puede garantizar esta coalición.

 

Euskararen alde omen dago Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria. Gaur, Galdakaora, Ibilaldira joanez, konpromiso hori erakutsi zezakeen. Ez da joan, nahiago izan du, gobernukide izatearen betebeharrei kale egin eta alderdiko betebeharrei heldu. Lotsagarria. BECen izango da orain, Zapaterori ohore egiten. Sabin eta biok ere Barakaldon gaude orain, baina goizean Galdakaon egoteko beta hartu dugu. Hori da konpromiso benetakoa. Bestea, haizean eramaten dituen hitzak.

La defensa del euskara y la cultura vasca en Europa difícilmente la podrán hacer los componentes de la lista para la que pide el voto Arnaldo Otegi. Esa lista, es una lista de izquierdas, no hay duda alguna, pero esa lista no es abertzale, esa lista es de izquierda española, como hay otras también. Según parece, para estas elecciones Arnaldo Otegi ha dado preferencia al factor de clase ante factor nacional. No seré yo el que le critique por su elección, pero quiero recordarle a Arnaldo que hace 30, 20 o 10 años, sus compañeros se habrían escandalizado y le habrían llamado ‘españolista’.

Anda el PNV, en plan superheroe, y, quizás, por eso han disfrazado los jóvenes de EGI a Izaskun Bilbao de superwoman en un paskín, arrogándose la representación exclusiva de la defensa de los intereses de la ciudadanía de Euskal Herria, de los vascos y de las vascas. Como muchas otras veces confunde el PNV Euskal Herria con el Batzoki de Abando. Olvidan y quieren hacer olvidar, que siempre ha habido otros representantes abertzales en Estrasburgo y que esos ha sido siempre de izquierdas y progresistas. Está coalición siempre ha tenido un europarlamentario y también lo han tenido HB y EH.

En Estrasburgo habrá un abertzale de izquierdas y euskaldun para defender los intereses de Euskal Herria, de su ciudadanía y sus trabajadores y trabajadora y será de esta coalición. El PNV defenderá otros intereses: los intereses del dinero y el capital.

 

Gazteok, zuei zuzentzen natzaizue orain. Ekainaren 7an ez ezazue paso egin. Ez ezazue pentsa berdin zaiola zer gertatzen den. Ez da horrela!  Paso egiten baduzue, botoa ematen ez baduzue, betikoek irabaziko dute, betikoek lortuko dute gehiengoa Europako Parlamentuan. Badakizue horrek zer esan nahi duen, pairatzen ari zarete: krisi ekonomikoa, lan prekarioa, mileurismoa, etxebizitza duina lortzeko aukerarik ez. Hori nahi ez baduzue, ez paso egin , botoa emazue. Ezkerreko botoa eman ezazue zuen interesak eta zuen kezkak ezkerrak bakarrik defendituko dituelako. Eta Euskal Herrian ezkerreko botoa abertzalea ere izan behar du. ‘Independentistak eta ezkertiarrak’ Europa de los pueblos da Euskal Herriko gazteen interesak defenditzeko aukerarik onena.

Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal Herria sozialista!

28/05/2009

Gaurko testua: Hizkuntza politika

Sabin, Aritz, Eva eta laurok Europako parlamentuan hizkuntza-politikaren alorrean defendatuko ditugu proposamenak hizpide izan Iruñean. Aintzane Ezenarro eta Koldo Amezketa izan ditugu lagun.

Europa kontinente eleanitza eta kulturanitza da eta hori bere aberastasuna da. Europak bere hizkuntza- eta kultur aniztasuna babestu eta sustatu behar ditu.

Hain zuzen ere, ‘Independentitak eta Ezkertiarrak’ Europa de los Pueblos koalizioaren programaren ardatzetako bat Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren defentsa izango da. Bide horretan proposamen hauek egiten ditugu:
-    Erregio zein Gutxiengoen Hizkuntzei buruzko Europako Karta (Eurokarta) kide diren estatu guztiek onar, berretsi eta indarrean dezaten eska dezala Europako Parlamentuak. Esaterako Frantziak ez du berretsi eta ez du berresteko asmorik
-    Batasuneko kide egingo diren estatu berriek karta hori sinatu eta berretsi behar izatea ezinbesteko baldintza izatea.
-    Eurokarta eraberritzea bi norabide nagusietan: bere gomendioak mandatu lotesle bihurtzea eta estatuek gutuna betetzen ez badute, kaltetuek salaketa jartzeko bidea egiteko mekanismoak ezartzea, eta ez-betetzea epaitzeko eta zigortzeko modua egon dadin.
-    Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien esparruan politikak ezartzea eta neurriak hartzea Europako kultur eta hizkuntza-aniztasunak, bereziki hizkuntza gutxitu eta ez-ofizialek, toki egokia izan dezan bai edukietan eta baita euskarrien hizkuntza-interfazeetan ere.
-    Europako Batasuna bere Esparru Programen bidez bultzatutako diru-laguntzazko lerroetan hizkuntza gutxitu eta ez-ofizialek Batasuneko hizkuntza ofizialen trantamendu bera izatea lehentasunak ezartzeko unean.
-    Nazioarteko dagokion foroetan Europako Batasunak bultza ditzala ekimenak bere baitako kultur eta hizkuntza-aniztasunak isla egokia izan dezan Interneteko domeinuetan. Hizkuntza ez-ofizialen domeinu propioen alde: .eus-en alde.
-    Euskara Europako Batasuneko lan-hizkuntza ofiziala izatea. Eta Euskararen defentsa egiteko, euskal hiztunen eskubideak defenditzeko, beharrezkoa da  euskal herritar abertzale eta ezkertiar bat, euskaldun bat Europako parlamentuan izatea, eta hori koalizio honek baino ezin du bermatu.

 
Europa es un continente multilingüe y pluricultural y eso es su mayor riqueza. Europa debe de defender y promover esa diversidad lingüística.

La coalición ‘Independentistak eta Ezkertiarrak’ Europa de los Pueblos tiene en su programa como eje prioritario de actuación la defensa y la promoción de la diversidad lingüística de Europa. En ese sentido hacemos las siguientes proposiciones:

-    Que el Parlamento Europeo exija a todos los estados miembros la firma, ratificación e implantación de la Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales (Eurocarta). Francia y otros países no han ratificado todavía la carta y Francia, además, ha señalado que no lo hará.
-    Que la Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales sea reformada en dos sentidos, al menos: que sus recomendaciones se transformen en normas de obligado cumplimiento y que se dote de mecanismos para que los incumplimientos de los estados sean denunciados, juzgados y sancionados.
-    Que la firma y ratificación de la Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales se condición indispensable para la incorporación de nuevos estados miembros a la Unión.
-    Que en el ámbito de las TICs se promuevan políticas y se tomen medidas para que la diversidad lingüística y cultural de Europa se refleje adecuadamente tanto en los contenidos como interfaces lingüísticas de los soportes.
-    Que las líneas de ayudas y subvenciones de los programas marcos de la Unión las lenguas europeas no-oficiales tengan el mismo tratamiento que las oficiales a la hora de establecer prioridades.
-    Que la Unión Europea promueva en los foros internacionales correspondientes iniciativas para que las lenguas y culturas minoritarias puedan acceder con facilidad a dominio propio de Internet. Por el dominio .eus.
-    Que el euskara sea lengua de trabajo en la Unión Europea. Para hacer la defensa del euskara, para defender los derechos de los vascohablantes es necesario que un abertzale de izquiedas, un euskaldun, esté en el Parlamento Europeo, y eso solo lo puede garantizar esta coalición.



Gaurko testua: Hizkuntza politika

Sabin, Eva, Aritz eta laurok hizkuntza politikaz jardun dugu Iruñean. Aintzane Ezenarro eta Koldo Amezketa izan ditugu laguntzaile.

Europa kontinente eleanitza eta kulturanitza da eta hori bere aberastasuna da. Europak bere hizkuntza- eta kultur aniztasuna babestu eta sustatu behar ditu.

Hain zuzen ere, ‘Independentitak eta Ezkertiarrak’ Europa de los Pueblos koalizioaren programaren ardatzetako bat Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren defentsa izango da. Bide horretan proposamen hauek egiten ditugu:
-    Erregio zein Gutxiengoen Hizkuntzei buruzko Europako Karta (Eurokarta) kide diren estatu guztiek onar, berretsi eta indarrean dezaten eska dezala Europako Parlamentuak. Esaterako Frantziak ez du berretsi eta ez du berresteko asmorik
-    Batasuneko kide egingo diren estatu berriek karta hori sinatu eta berretsi behar izatea ezinbesteko baldintza izatea.
-    Eurokarta eraberritzea bi norabide nagusietan: bere gomendioak mandatu lotesle bihurtzea eta estatuek gutuna betetzen ez badute, kaltetuek salaketa jartzeko bidea egiteko mekanismoak ezartzea, eta ez-betetzea epaitzeko eta zigortzeko modua egon dadin.
-    Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien esparruan politikak ezartzea eta neurriak hartzea Europako kultur eta hizkuntza-aniztasunak, bereziki hizkuntza gutxitu eta ez-ofizialek, toki egokia izan dezan bai edukietan eta baita euskarrien hizkuntza-interfazeetan ere.
-    Europako Batasuna bere Esparru Programen bidez bultzatutako diru-laguntzazko lerroetan hizkuntza gutxitu eta ez-ofizialek Batasuneko hizkuntza ofizialen trantamendu bera izatea lehentasunak ezartzeko unean.
-    Nazioarteko dagokion foroetan Europako Batasunak bultza ditzala ekimenak bere baitako kultur eta hizkuntza-aniztasunak isla egokia izan dezan Interneteko domeinuetan. Hizkuntza ez-ofizialen domeinu propioen alde: .eus-en alde.
-    Euskara Europako Batasuneko lan-hizkuntza ofiziala izatea. Eta Euskararen defentsa egiteko, euskal hiztunen eskubideak defenditzeko, beharrezkoa da  euskal herritar abertzale eta ezkertiar bat, euskaldun bat Europako parlamentuan izatea, eta hori koalizio honek baino ezin du bermatu.

 
Europa es un continente multilingüe y pluricultural y eso es su mayor riqueza. Europa debe de defender y promover esa diversidad lingüística.

La coalición ‘Independentistak eta Ezkertiarrak’ Europa de los Pueblos tiene en su programa como eje prioritario de actuación la defensa y la promoción de la diversidad lingüística de Europa. En ese sentido hacemos las siguientes proposiciones:

-    Que el Parlamento Europeo exija a todos los estados miembros la firma, ratificación e implantación de la Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales (Eurocarta). Francia y otros países no han ratificado todavía la carta y Francia, además, ha señalado que no lo hará.
-    Que la Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales sea reformada en dos sentidos, al menos: que sus recomendaciones se transformen en normas de obligado cumplimiento y que se dote de mecanismos para que los incumplimientos de los estados sean denunciados, juzgados y sancionados.
-    Que la firma y ratificación de la Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales se condición indispensable para la incorporación de nuevos estados miembros a la Unión.
-    Que en el ámbito de las TICs se promuevan políticas y se tomen medidas para que la diversidad lingüística y cultural de Europa se refleje adecuadamente tanto en los contenidos como interfaces lingüísticas de los soportes.
-    Que las líneas de ayudas y subvenciones de los programas marcos de la Unión las lenguas europeas no-oficiales tengan el mismo tratamiento que las oficiales a la hora de establecer prioridades.
-    Que la Unión Europea promueva en los foros internacionales correspondientes iniciativas para que las lenguas y culturas minoritarias puedan acceder con facilidad a dominio propio de Internet. Por el dominio .eus.
-    Que el euskara sea lengua de trabajo en la Unión Europea. Para hacer la defensa del euskara, para defender los derechos de los vascohablantes es necesario que un abertzale de izquiedas, un euskaldun, esté en el Parlamento Europeo, y eso solo lo puede garantizar esta coalición.



Acciones de Documento

Derechos Humanos para España y Europa

Posted by Esther Casañ at 09/05/2009 16:39
Estimado Candidato:

Le escribo para que se posicione públicamente a favor de Parlamento Europeo comprometido con los derechos humanos. La Unión Europea tiene que abordar y responder a asuntos de derechos humanos dentro y fuera de sus fronteras y la Eurocámara puede y debe tener un papel activo para que esto ocurra.
Le pido que como candidato a las próximas elecciones al Parlamento Europeo se comprometa públicamente a favor de iniciativas que tengan en cuenta la protección de los derechos de las personas migrantes, refugiadas y solicitantes de asilo en la UE, que condene la discriminación que sufren las personas de etnia gitana y otros colectivos vulnerables en los Estados Miembros.
También le solicito que impulse y apoye declaraciones del Parlamento Europeo a favor del trabajo de los defensores y defensoras de derechos humanos dentro y fuera de Europa y que se pronuncie enérgicamente contra los abusos de derechos humanos en todo el mundo. Además, le pido que se pronuncie a favor de una Eurocámara que al igual que la anterior adopte resoluciones que condenen la complicidad o participación de los servicios secretos y gobiernos de países europeos en las “entregas extraordinarias de la CIA y que insista en la responsabilidad de los Estados de cumplir con las recomendaciones del Parlamento Europeo.

Atentamente,

Esther Casañ.

PARLAMENTO COMPROMETIDO

Posted by GONZALO at 02/06/2009 15:56

    
Estimado Iñaki Irazabalbeitia:


Le escribo para que se posicione públicamente a favor de Parlamento Europeo comprometido con los derechos humanos. La Unión Europea tiene que abordar y responder a asuntos de derechos humanos dentro y fuera de sus fronteras y la Eurocámara puede y debe tener un papel activo para que esto ocurra.

Le pido que como candidato a las próximas elecciones al Parlamento Europeo se comprometa públicamente a favor de iniciativas que tengan en cuenta la protección de los derechos de las personas migrantes, refugiadas y solicitantes de asilo en la UE, que condene la discriminación que sufren las personas de etnia gitana y otros colectivos vulnerables en los Estados Miembros.

También le solicito que impulse y apoye declaraciones del Parlamento Europeo a favor del trabajo de los defensores y defensoras de derechos humanos dentro y fuera de Europa y que se pronuncie enérgicamente contra los abusos de derechos humanos en todo el mundo. Además, le pido que se pronuncie a favor de una Eurocámara que al igual que la anterior adopte resoluciones que condenen la complicidad o participación de los servicios secretos y gobiernos de países europeos en las “entregas extraordinarias de la CIA y que insista en la responsabilidad de los Estados de cumplir con las recomendaciones del Parlamento Europeo.

 

Atentamente, Gonzalo Gómez Álvarez. DNI 52367741F


Elecciones europeas y derechos humanos

Posted by Georgina Botebol at 08/06/2009 13:52
Estimado Sr Irazabalbeitia:
También yo soy una persona interesada por el respeto de los derechos humanos en el mundo.
Le escribo para que se posicione públicamente a favor de un Parlamento Europeo comprometido con los derechos humanos. La Unión Europea tiene que abordar y responder a asuntos de derechos humanos dentro y fuera de sus fronteras y la Eurocámara puede y debe tener un papel activo para que esto ocurra.
Le pido que como candidato a las próximas elecciones al Parlamento Europeo se comprometa públicamente a favor de iniciativas que tengan en cuenta la protección de los derechos de las personas migrantes, refugiadas y solicitantes de asilo en la UE, que condene la discriminación que sufren las personas de etnia gitana y otros colectivos vulnerables en los Estados Miembros.
También le solicito que impulse y apoye declaraciones del Parlamento Europeo a favor del trabajo de los defensores y defensoras de derechos humanos dentro y fuera de Europa y que se pronuncie enérgicamente contra los abusos de derechos humanos en todo el mundo. Además, le pido que se pronuncie a favor de una Eurocámara que al igual que la anterior adopte resoluciones que condenen la complicidad o participación de los servicios secretos y gobiernos de países europeos en las “entregas extraordinarias de la CIA y que insista en la responsabilidad de los Estados de cumplir con las recomendaciones del Parlamento Europeo.
Atentamente,

Iñaki Irazabalbeitia
image

Iñaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957

Matrazekin aritzeari aspaldi utzi zion kimikan doktorea, enpresa-kudeaketaren arbolan habia egin dudana. Ezetz esaten ikasi ez duen saltsa askotako perrexila naiz eta horregatik, hain justu, naukazue hementxe letrak juntatzen.