Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Fabio González

25/08/2009

Gatazkaren autobusa

Etiquetas:

//Madriletik Bilbora doan autobusa berezia omen da, geltokian bost edo sei polizia zeudelako, autobusa hartzeko ilaran gelditzen zen edonori begira...//

Madril, 6 milloi biztanlezko metropolis-a, behin antifaxismoaren azken bastioia bihurtu zen hiria. Oso uda beroa izaten ari da aurtengoa Gaztelako hiriburuan, klima aldaketa dela medio. Kontua da Bilborako autobusa hartzera nihoala eta estazioan presaka sartu nintzen, autobusa irteteko bost minutu baino ez zirelako falta.

Soria, Valladolid, Santander... eta Bilbokoa. Baina Bilbora doana berezia omen da, geltokian bost edo sei polizia zeudelako, autobusa hartzeko ilaran gelditzen zen edonori begira, era mehatxugarrian. Jendea, isiltasunean, lurrari begira, egongo ez balira bezala. Baina bazeuden. Zuzenbidezko Estatuaren lorpenei esker.

Nire familiako batzuk nirekin zeuden - ama, arreba eta iloba- eta zirkunstantziazko aurpegia zeramaten. Bromatan, poliziak maletak zaintzeko etorri zirela esan nien, denon barrea lortuz. Baina bazekiten ez zela egia, badakite Euskal Herrian egoera erabat antidemokratikoan bizi garela, alde guztietatik eraginda.

Halakorik ikusteak agerian uzten du zer nolako gatazka dugun. Eta, duda barik, zer gainditzeko premia dugun. Nahitaezkoa da nork bere eskuan duen ahalmen guztia egin dezala.

Noizbait, polizia gure maletak zaintzen aritu dadin.

23/03/2009

Zertarako argudioak, ostiak daudenean

Etiquetas:

Poliziak du indarra. Guk, hitza.

Pasa den astean jakin izan genuen edozein ekitaldia edo ekintza AHTa salatzeko, baketsua eta zibila izan arren, terrorismotzat joko duela Ertzaintzak. Legitimoki azpiegitura eta negozio honen aurka gaudenon eskubide urraketa da hau, onartezina dena. Ildo honetan, Urbinan gertatu zenak agerian utzi zuen egoera larri hau. EAEko indar polizialak jakin behar du asko garela AHT-ren aurkako ekintza zibilak eta baketsuak egiten jarraituko dugunak. Eta gero eta gehiago izango gara.

Gauza bera gaztetxeen desalojoetan. Espekulatzaileen eta boteretsuen pean daude, gazteon askatasuna eta autogestioaren kontra jotzen dituzten bitartean.

Eta Euskal Herritik kanpo, baina dinamika berberan, Herri Katalanetan Mossos-ek egindakoa, unibertsitate publiko batera sartuz eta hango ikasleen aurka erasoz, guztiz salagarria da. Unibertsitate ikasleena da. Ez poliziena, ez enpreseena. Ez dute ikasleen borroka isilduko. Jakin dezaten unibertsitatearen pribatizazioa bultzatzen ari direnek, jakin dezaten polizia gazteak erasotzera bidaltzen dutenek. Elkartasun guztia poliziaren indarkeriaren biktimentzat.

Argudioak ditugulako, gazteok borrokan jarraituko dugu, hemen eta munduan.

08/03/2009

Denona da garaipena, denona da garapena

Etiquetas:

Gau magikoa izan zen martxoaren 1ena. Ez dakit zenbat mezu jaso nituen nik, baina guztietan halako zeozer jarrita zegoen "Zorionak!" edota "lortu duzue!". Ni aritu nintzen erantzuten, eta ia mezu berdina bidali nien nire lagun guztiei: "Zorionak denori! Denon artean lortu dugu!".

 


Egia da Aralarreko militanteok izugarrizko lana egin dugula, 15 egunotan zein azken urteotan, kalez kale eta eztabaidaz eztabaida, Aralar indarrez eta edukiaz osatu dugu. Honi esker, pasa den martxoaren 1ean EAEko 62.500 lagunek bere konfiantza jarri zuten Aralarren, honen ondorioz eta dudarik gabe, herriak sortarazi du mugimendu berri bat Euskal Autonomi Erkidegoan: Inoiz baino indartsuagoa dena, inoiz baino ilusio handiagoa duena.

Denona izan da garaipena bai, baina ezker abertzale politiko eta sozial honek gehiengo abertzale eta ezkerzale ez du lortuko denok parte hartzen ez badugu. Ezkerreko alternatiba abertzalea beharrezkoa dugu Euskal Herrian, ezkerretik landuko duena, independentismoan jardungo dena, soilik bide sozial eta politikoak erabiliko dituena.

Horretarako Aralarrek bere ateak ireki behar ditu, eta herri honek behar duen alternatiba errealitatea izan dadin, guztion ahotsak behar ditugu, zurea barne. Elkarrekin, etorkizuna irabazteko dugu.

PD: Gora borroka feminista!

25/02/2009

El odio

Sobre el odio en Euskal Herria...

 

...el mismo que impulsó a la persona que, desde el anonimato de quien observa sin ser observado, cerca de las 00:00h del pasado lunes decidió arrancar todos los carteles y plásticos que jóvenes militantes de Aralar acabábamos de colocar en Lemoa (Bizkaia). No pasaron ni 40 minutos y, ni la noche de un lunes, ni el frío intenso, ni si quiera la distancia entre los lugares donde habíamos puesto los carteles, que sin duda requería de transporte motorizado, le inhibieron de consumar su hazaña.

Cuando aquellos tablones estaban habitados tan sólo por Patxi "lehendakari" y el PNV no debío creer necesario limpiar las calles de ese modo. Pero la llegada de los traidores le llevó a hacer patria de la mejor manera que supo. Todo un gudari.

Sentimiento que ha llevado al diario Gara a publicar este artículo y en general todo lo que desinforma sobre Aralar, concebido desde una animadversión metafísica - no es lo que hacemos, es lo que somos, el simple hecho de "ser"- que trata de aleccionar a quienes considera rebaño, no vayan a confundirse el 1-m de papeleta. Aunque quizás tanta mentira tenga que ver más con los nervios, porque nerviosos, sí que están.

El odio, que lleva a ETA a atentar contra sedes de partidos - y contra las y los vecinos que residen en la zona- en nombre de unos objetivos a los que hunde bajo los escombros de sus bombas cada vez que pone una. Mikel Basabe, al referirse al movimiento insumiso y ponerlo como ejemplo, lo dijo claro: Las luchas legítimas requieren de métodos de lucha legítimos.

También odio ha sido lo que ha llevado al Lazkaotarra que destrozó la Herriko de la localidad a actuar de forma violenta e irracional, para ser posteriormente jaleado por unos medios que, por menos, piden cárcel e ilegalización.

En Euskal Herria el odio está demasiado presente, está, desgraciadamente, a flor de piel. Ni la revancha, ni la lucha armada, ni la tortura, ni la dispersión, ni el ojo por ojo, ni la mayor consideración de unas víctimas sobre otras, ni ningún otro método que genere dolor, son la solución.

Tenemos que ser capaces de salir de la espiral del sufrimiento, tenemos que ser capaces de construír una paz justa, y eso, entre otras cosas, es lo que está en juego el próximo 1 de marzo.

13/02/2009

Inkestak gora, inkestak...gora!

Etiquetas:

Bai horixe... inkestak gora, inkestak behera... momentu bat, inkestak... gora!


Zeren eta Aralar da inkestetan igotzen den indar abertzale eta ezkertzale bakarra. Eta hori azpimarratu behar da, inkesta guztietan - La Razon eta halakoetan barne- Aralar gora doa. %2,8, %3,3, %4,3, %6,7, %7,4... Aralarrek izugarrizko emaitza lor dezake, izan ere, azken inkestetan 3 edo 4 ordezkari lortuko dituela Aralarrek ziurtatu dute soziologoek, bai Araban, bai Gipuzkoan, bai Bizkaian.

Nik ez dut gehiegi sinetsiko inkestetan, baina benetan sinesten dut Aralarrek lortuko duela. Aintzane, Dani, Mikel, Oxel, Azu, Khadijetou ... haiek ezkerreko alteratiba abertzalearen ahotsa eramango dute legebiltzarrera, eta lortuko dugu lau urte horietan eten gabeko lana egin dugulako, lortuko dugu esaten dugunaz sinesten dugulako eta berez, esaten duguna egiten dugulako.

Aukera guztiak presente egongo ez diren hauteskunde hauetan, Aralarrek normalizazio eta bakerako bidea ireki behar du. Eta horretarako, pertsona guztiak, ideia guztiak eta proiektu guztiak Euskal Herrian egon daitezkela defendatuko du. Inkestak diotenaren arabera, inoiz baino idartsuago.

Aurrera eta, lanera!

09/02/2009

Aralar eguna, egun ederra

Etiquetas:

 

Ehunka lagun bildu ginen pasa den larunbatean Gernikako Jai Alai frontoian gure Aralar eguna ospatzeko. Eguraldi txarra zela eta, hainbat kide ezin ziren iritsi Gernikaraino, baina horrek ez zuen giroa izozt izanu. Hitz batek azaltzen du zein zen bertaratu ginenon sentimendu nagusia: Ilusioa Ezkerreko alternatiba abertzalea inoiz baino sendoago dago, Aralar prest dago langile eta abertzaleon ahotsa izateko Eusko Legebitzarrean.

 

Iratzarkideok presente egon ginen bertan eta hemen duzuen testua irakurri genuen:

Aralarreko gazteok lau urte daramatzagu gure erakundea eraikitzen, Iratzarri. Lau urte horietan zehar ilusioz beteriko lana aurrera eraman dugu, jakina, esfortsu handi baten ondorioz.

Oso harro gaude gurekin dozenaka eta dozenaka gaztek parte hartu izan dutelako Euskal Herrian zehar. Eta oso harro gaude etorkizunean gero eta gazte gehiagok Iratzarrin parte hartuko dutelako, ezker abertzale zibil eta zabalaren gazte erreferentea delako, denon proikektua delako. Jakin dezaten, Aralarren ametsa ez dela amaituko, Aralarri babesa eta indarra ematen dizkioten gazteak hemen daudela!

Iratzarri gazte erakunde independentista da, herri honi dagokion jabetasuna aldarrikatzen duena. Herri honek Espainiako zein Frantziako estatutuetan ez du etorkizunik, euskaldunon herria isildu, gelditu eta suntistu nahi dutelako. Konplexurik gabeko indepenentistak gara, abertzaleak, euskaldunak. Baina herri honek ez du abanguarda militarik behar. Independentziarako oztopo nagusiena indarkeria da. Borroka armatuaren amaiera exijitzen dugu, behingoz.

Iratzarri es una organización juvenil socialista, porque cree que un sistema económico y social basado en la solidaridad y la justicia no sólo es posible sino que es absoluta y radicalmente necesario. Ahora que el mito del fin de la Historia ha terminado, ahora que el gigante de cartón capitalista se derrumba en forma de crisis, ahora es el momento de luchar por un sistema distinto, que no precise de cuatro mil millones de seres humanos ahogados en miseria, y sin ir más lejos, de paro, precariedad y exclusión social. Sabemos que es posible, luchamos por hacerlo realidad.

Baina Iratzarrik ez dio uko egiten eguneroko politikari. Oniarri ideologiko baten izenean eskuinari egunerokotasuna oparitzea, ildo ideologioko horien aurka egitea da. Auzoetan, herrietan, plataformetan, udaletan, batzar nagusietan, parlamentuetan politika egin behar du ezker abertzaleak. Horregatik batzuk daude hain urduri , Aralar jaio zen egunean diskurtsoetatik ekintzetara pasatzen duen ezker abertzalea jaio baitzen. Gazteok badakigu Aralarrek irabazten dituen esparruak eskuinari eta espainolismoari kendutako esparruak direla.

Gazteon egoera gogorra da:, besteak beste, lan arloan prekarietatez beteta dagoelako eta soldatuak ez dira ezta 1000 eurotara heltzen, etxebizitzarako eskubidea ez dago bermatuta pribilegio bihurtu dutelako. Poteretsuei ez zaie gustatzen guk parte har dezagun, eta nahiago lukete gu beste edozertan egon gaitezen. Arazo bat dute: gazteak gara eta parte-hartzen dugu gure etorkizuna irabazi nahi dugulako, mugitzen den gazteria da Iratzarri.

Hoy, en un día en el que tenemos la oportunidad de vernos todas y todos, de compartir un rato agradable con la militancia de Aralar y de Iratzarri queremos pediros que no desistamos en construir la izquierda abertzale civil y plural, que no dejemos de luchar por una Euskal Herria independiente y de izquierdas, que no renunciemos a llevar adelante el proyecto que Aralar e Iratzarri representan.

Egun berezi honetan Euskal Herriak benetako aldaketa behar duela aldarrikatu nahi dugu. Benetako aldaketa hori bermatuko duen indarra ezkerreko alternatiba abertzalea da. Euskal Herriak aldaketa behar duela esaten dugunean, Euskal Herriak Aralar behar duela ziurtatzen ari gara.

02/02/2009

Baietz

Etiquetas:

 

Langileon eskubideei bai. Gazteontzat etxebizitza duinari bai. Euskaraz bizitzeko eskubideari bai. Feminismoari bai. AHT geldituz, tren sozialari bai. Euskal presoak, Euskal Herrira etortzeari bai. Justizia sozialean oinarritutako herriari bai. Hezkuntza publikoari bai. Abanguarda militarik gabeko ezker abertzaleari bai. Nazionalismo espainarra gelditzeari bai. Aniztasun genero-sexualari bai. Kapitalismo pikutara! bai. Bazterketa soziala bukatzeari bai. Desobedientzia zibilari bai. Independentziari bai. Arrazakeriaren aurkako borrokari bai. Ingurumena zainduko duen gizarteari bai. Nazioarteko elkartasunari bai. Mugimendu sozialei bai. Euskal Herriari bai.

 

http://www.aralar.net/aktualitatea/argazki-galeria/baietz-ezkerreko-alternatiba-abertzalea/

26/01/2009

Amets bat soilik izan ez dadin

Gaur iratzarkide batzuk Aintzane Ezenarro eta Jon Abrilekin batera gure "Hauxe da guk nahi dugun Euskal Herria! Eta zuk?" manifestua aurkeztu dugu Donostian. Bertan indarkeri mota guztien amaiera exijitzen diegu ETAri zein Estatuari, Euskal Herri bakezale baten aldeko apustua eginez.

Gure manifestuan beste eredu ekonomikoa posible dela esaten dugu, krisira eraman gaitun sistema kapitalista honekin apurtuz, hau da, justizia sozialean oinarritutako herria nahi dugu Aralarreko gazteok.



Guk nahi dugun Euskal Herrian emakumeei eskubide guztiak errespetatzen zaizkie, matxismo estrukturala gaindituz, emakumeak libre izan zaitezen. Guk nahi dugun Euskal Herrian AHT-k, Superportuek eta halako azpiegiturek ez dute lekurik, ingurugiroa ez dutelako errespetatzen. Guk nahi dugun Euskal Herrian, euskaraz bizitzeko eskubidea benetan bermatzen da.

Datorren martxoaren 1ean hori guztia nahi eta ametsetatik errealitatera eramatea garaia izango dela uste dut. Etsipenean erortzea baita, hain justu, gauzak aldatzerik nahi ez dutenek nahi dutena, baina euskal gazteria eragiteko eta lortzeko prest dago.

21/01/2009

Israeli boikota! Hemen eta orain

Imagina dezagun Palestinak Gazak jasotako erasoak egingo balizkio Israeli... zer ez luke egingo nazioarteko komunitateak? Orain, buelta errealitatera.

Dirudienez, Venezuelak eta Boliviak erlazio diplomatiko guztiak lapurtu dituzte Israel estatuarekin. Berriro ere, herri iraultzaile horiek beste ikasgai bat eman diote munduari. Israel isolatu behar da, Israel-ek dauzkan baliabide guztiak, politiko zein ekonomikoak, moztu behar dituzte munduko nazioek. Bakarrik blokeo osoak bukatuko du sarraski honekin.

Gazan gertatzen ari dena gerra bat ez baita, "su etena" edo "bakea" eskatzea geure buruarekin ondo sentitzeko keinua baino ez da. Hau ez da gerra bat. Palestinako herriarekin akatzea helburu bakarra du Israelek. Israel estatu terrorista eta hiltzaile bat da. Hain sinplea, hain gogorra.


Apartheid garaian Hego Afrikan lortu zuten moduan, soilik boikot aktibo batek amai dezake genozidioarekin. Eta hitzetatik ekintzetara pasatu behar da, ahalik eta lasterren. Bilbon adibide argi daukagu: Udalak orain dela oso gutxi sinatutako kontratua Veolia enpresarekin eten behar da. Enpresa honek Bilbobus-a kudeatzen du. Veolia Israelek okupaturiko Ekialdeko Jerusalem-eko kolonia ilegalak, Pisgat Ze'ev, French Hill, Neve Ya'akov eta Gilo eta Mendebaldeko Jerusalem lotzen duen tranbia gestionatzen du.

Bilboko hiritarrok ez dugu enpresa sionista hau finantziatu nahi. Bilbotarrok genozidioren bidez onura ekonomiko lortzen duen enpresa hau gure hiritik kanpo nahi dugu, orain.

Aralarrek hala eskatu dio bai Ezker Batuari, bai EAJri , gobernuan daudelarik. Orain, haiena da hitza eta, bereziki, ekintza. Palestinak merezi du.

Acciones de Documento
Fabio González
Fabio González

Fabio González

Madril, 1985

24 urte dituen etorkin euskaldunberria naiz. Jakina, bilbotarra naizenez, jaio nintzen nahi nuen lekuan. 2006an hasi nintzen Iratzarri Aralar Gazteaken parte-hartzen eta erakundearen antolakuntza koordinatzailea naiz gaur egun. Zientzia politikak ikasten (bukatzen!) ari naiz eta geldirik egon ezinean, hainbat mugimendutan parte-hartzen dut.