Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Dani Maeztu. Sapuherri Topics Ingurumena

Ingurumena

02/07/2009

Atzerapausoak aurrerakoiak direnean

Etiquetas:

Beste askoren antzera, Luis Aranberri Mendizabal, “Amatiño", triste dabil antza. Euskadin haize-errota zentralak geldiarazteko Legebiltzarrak hartutako erabakiak gogoeta piztu dio: leize-zuloetan bizi ginen garaira itzuliko garen beldur ote da? Hona hemen erantzuna.

Zuria dena beltza dela esatea. Gau sakonean eguna dela pentsatzea. Argitasunean gaudela itzalean ezkutatzea … azken finean, politikan egunero gertatzen den zerbait da, guretzat trofeo arrakastatsua dena, oposizioarentzat kaka-mokordoa. Ez da txarra ordea, politika egiten ari garenean bakoitzaren ideologia agerian geratzea. Betaurrekoak aldatzea baino zerbait gehiago da.

Aralarrek legegintzaldiko lehenengo arrakastatzat jo zuen Euskadiko hainbat zentral eolikoren proiektua bertan behera geratzea. Korrika egin zena, interes ekonomikoen epeak markatzen zuten estutasunean egin zena, laster batean geratzea lortu genuen Legebiltzarrean. Gainera, alderdi gehienen babesa jaso genuen, ezker-eskuin, alde bateko zein besteko alderdien babesarekin, alegia.

Baina badago oraindik zentralen etete horretan atzerapauso ikaragarria ikusten duenik. Garapenari (garapen ekonomikoari, zehazki) mugak jartzen zaizkiola uste duenik. Luis Aranberri Mendizabal, “Amatiño,” esaterako, kezkatuta dabil azkenaldian. Euskal Herriko mendietan haize-errota gehiago ez ikusteak kezkatzen du.

Kritikak argitaratzeko, proiektu erraldoiak abiatzeko batzuek duten arintasuna, ingurumen-inpaktuak erredaktatzeko orduan izan beharko lukete abiadura bera. Mozkin ekonomiko hutsean, proiektuek duten aurrekontuei so egin beharrean, gizartearentzat onuragarria litzatekeen politika egitean metatu beharko lukete energia. Zentral eolikoak eraikitzea onuragarria da, baldin eta pauso jakin batzuk ematen badira. Geldiarazi ditugun zentral eolikoak bete ez dituzten pausoak, alegia.

Gizakiak ondare naturalean eragina izan behar badu, gauzak ahalik eta era hoberenean egitea da kontua. Egoera aztertuz, modurik egokiena aukeratuz; presaka ibili gabe, ingurumen inpaktu txostenak erredaktatuz; debatea sustatuz. Haize-erroten kontura, esaterako, ikasi dezagun behingoz kontzeptu bat: haizeak ez du mendi tontorretan bakarrik jotzen. Gaur egun eskuragarri dugun teknologiak, haize intentsitate txikiagoak aprobetxatzeko ahalmena ematen digu, beraz, mendi tontorrak aske uzteko aukera ematen digu. Haize-errotak mendietan jartzeko obsesioa baztertu daiteke. Hala nola, beste aukera batzuk aztertzea komenigarria litzateke: bat aipatzearren, minieolikoen (haize-errota txikiagoekin haizea aprobetxatzen duen teknologia) teknikaz baliatuz, eraikin asko autonomoak bihurtu daitezke.

Hau da, egiten diren urratsak neurtu behar dira: ze energi kopuru behar dugun eta zertarako jakitea ezinbestekoa da; baita ze energia iturri erabiliko ditugun erabakitzea; bukatzeko, debatea sustatu ondoren, garrantzitsuena dator, proiektuak gauzatzea, alegia. Baina askok urratsak eman ordez saltoka aritzen dira.

Ez daitezela Amatiño eta bere ondokoak arduratu. Prest gaudenean eraikiko ditugu haize-errotak. Baina guztia prest dagoenean bakarrik. Bitartean, argiak itzalita ere argitasuna ikusten jarraituko dugu. Mendi tontorrak bere horretan usten baditugu, bederen.

17/02/2009

Antenak, txanpinoiak bezala

Telefono mugikorreko enpresen gorakadak eta sakelako telefonoen ugaltzeak, telefono-operadoreei zerbitzu egokiagoa eskaintzera behartzen die. Hori lortzeko antenak nonahi ezartzen ari dira, batik bat hirietan, gainera inolako zehaztasunik gabe. Horrela gauzak, zorroztasun minimo horren gabezia dela eta antena horiek jaurtikitzen dituzten erradiazioek eragin ezkorra izan dezakete inguruan bizi den jendearengan eta ingurumenean. Erradiazio hauen kalteen kausa-eragina frogatua egon ala ez, ziurtatu daitekeena da, duten potentzia aintzat hartuta, antena hauek ingurukoentzat kaltegarriak izan daitezkeela. Horregatik ezinbestekoa iruditzen zait egoera hau arautzea; ezin dena onartu da Euskal Autonomi Erkidegoan daukagun egoera.

1998. urtean egindako lege bat, jarduera baimenak arautzen duen lege orokorra, tankera honetako antenak duten araudi bakarra izatea. Zuhurtziazko printzipioa erabiliz, (arrazoiak daudenean jardueraren batek kalteak sortu ahal dituela pertsonengan edo ingurumenean pentsatzeko, arautu egin behar da), aspaldian lege bat eduki behar genuen gure erkidegoan, antenen kokapenak eta izuri elektromagnetikoan neurriak kontrolatzeko; are gehiago jakinik estatu mailan gaur egun badagoela azken arlo hau arautzen duen dekretu bat, baina kontutan izanik erkidegoek ingurumena eta pertsonen osasuna babesterakoan, estatu mailan dagoen araudia era babestaileago baten garatu ahal dutela. Berandu gabiltza. Eta duda barik babestaileagoak izan behar gara, Europako parlamentuaren, uztaileko ebazpen batetan, ingurumen batzordeari jarraituz, besteak beste horrelakoak jasotzen baitu:

“Manifiesta gran interés por el informe internacional Bio-Iniciativa sobre los campos electromagnéticos, que resume más de 1 500 estudios dedicados a este tema, y cuyas conclusiones señalan los peligros que entrañan para la salud las emisiones de telefonía móvil, tales como el teléfono portátil, las emisiones UMTS-Wifi-Wimax-Bluetooth y el teléfono de base fija «DECT»;

Constata que los límites de exposición a los campos electromagnéticos establecidos para el público son obsoletos, ya que no han sido adaptados desde la Recomendación 1999/519/CE del Consejo, de 12 de julio de 1999, relativa a la exposición del público en general a campos electromagnéticos (0 Hz a 300 GHz), lógicamente no tienen en cuenta la evolución de las tecnologías de la información y la comunicación, las recomendaciones de la Agencia Europea de Medio Ambiente o las normas de emisión más exigentes adoptadas, por ejemplo, por Bélgica, Italia o Austria, y no abordan la cuestión de los grupos vulnerables, como las mujeres embarazadas, los recién nacidos y los niños;”


Kezkatzeko modukoa, eta ezin bestekoa jotzen dut, gai honen inguruan arautzen hastea gure erkidegoan.