Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Dani Maeztu. Sapuherri Topics Europako hauteskundeak

Europako hauteskundeak

2009/05/06

Hurrengo Geltokia: Europa

Nagikeria ematen dit beste hauteskunde kanpaina batetan buru belarri sartzeak, baina ohitu beharko naiz, gehienbat politika ogibide legez hartu dudanetik. Eta laster Europako parlamenturako hauteskundeak ditugu, askotan urrun ikusten dugun parlamentua, baina gure eguneroko bizitzan garrantzi handikoak diren hainbat erabaki bertan hartzen dira. Hurbiletik ezagutzen ditudan ingurumen politikak, adibidez, gaur egun estatu mailan indarrean sartzen diren hainbat lege, uren arloan, hondakinak, naturaren babeserako, ingurumeneko kalteen azterketakoak …., Europa mailan indarrean sartzen diren zuzentarauetan oinarritzen dira; eta eskerrak, aipatutako gaietan bai estatu mailan zein gure kasuan EAEn, legedia, Europakoarekin alderatuta guztiz zaharkituta egon delako.

Ez bakarrik ingurumen arloan; nekazaritzan, arrantzan, energi arloan, fiskalitatean, langileen eskubidetan eta hainbat gaietan Europako parlamentuan hartzen diren erabakiak eragin zuzena dute gugan, eta ezkerreko alderdia garen aldetik, aipatutako arloetan gure izaera ekosozialistaren ikutua ematera behartuta gaude.

Baina gai sektorialetan egin beharreko borrokaz gain, independentista bezala, Europan herri bezala dagokigun, eta ukatzen diguten  erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera joan behar gara, eta horregatik ERC, BNG, Verdes, EA, CHA eta Espaina mailan estatu gabeko aberrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duten beste alderdi politikoekin elkartu gara “Europa de los Pueblos-Verdes” koalizioan, langileen Europa bat aldarrikatzeko, euren aberrietan askatasunez bizi nahi duten langilez osatutakoa.