Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Dani Maeztu. Sapuherri Topics Eudel

Eudel

24/01/2009

A ze nolako bikotea!

Nuria Lopez de Gereñu garraio sailburua eta Jokin Bildarraitz Eudeleko presidentea bildu dira hitzarmen bat sinatzeko Euskal Y trenbide proiektuari bultzada bateratu bat emateko asmoz.

Benetan lotsagarria; Lopez de Gereñuna hein baten uler daiteke, azken finean EAJk, bere alderdiak, daraman muga gabeko garapen ereduan funtsezko tresna baita berak zuzentzen duen saila. Baina Bildarraitzena benetan lotsagarria da, Udalen elkarte bateko presidentea bere karguan Euskadiko Udalen aniztasun politikoaren ordezkari izan beharko litzatekeelako, baina horrelako tipo bati hori eskatzea gehiegi eskatzea da.


Non zegoen Adifek (sustapen ministerioa) modu zuzenean kaltetuak diren udaletara ibilbidearen proiektua bidaltzen ez zuenean? Edota bidali bai baina hasierako proiektuarekin zer ikusi eduki barik bidaltzen zuenean? Eta zergatik ez zen herritarren eskubideen defentsan irten desjabetu beharrezko zerrendetan agertzen ziren datuak guztiz okertuak zirenean, eta benetan desjabetu behar ziren lursailak zeintzuk izan behar ziren jakiterik ez zegoenean? Edota aipatutako zerrendak abuztura arte ez argitaratzeko aginduarekin udaletara heltzen zirenean?.


Orduan ez, orduan ez zen udal guztien ordezkaria; interes ekonomiko zehatz batzuen morroia zen. Zuek bai demokratak.