Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Dani Maeztu. Sapuherri Blog hau hasteko

Blog hau hasteko

Etiketak:

Egunen baten, Martini, nire semeari, bere aitari buruz norbaitek esaten badio sinesten nuenaren alde borrokatu nuela buru belarri, orduan, bera ikusteko irrikan lanean egiten ditudan ordu guztiek zeozertarako balio izan dutela pentsatuko dut.

34 urte dituen durangarra naiz, eta (beste) Euskalherria posible dela pentsatzen dudalako sartu nintzen politikan; pertsona guztien giza eskubideak errespetatzen duen herria, interes orokorra etekin pribatuen gainetik ezartzen duen herria eta, nola ez, datozen belaunaldiei bere ingurune pribilegiatuaz disfrutatzen utziko dien herria.

 

Horregatik, Aralarreko zinegotzia izateaz gain, abokatua naiz eta ingurumen zuzenbidean aditua.

Dokumentuaren akzioak