Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Dani Maeztu. Sapuherri 2009 Apirila 01 Sinesgarritasuna

Sinesgarritasuna

Etiketak:

Orain dela gutxi arte, ERE hitza entzuterakoan ez genekien benetan zer zen, baina tamalez, gaur egun edozein tabernako solasaldietan aipatutako hitza ateratzen da edonon. ERE baten barne daudenak oso ondo dakite zer dan eta zer nolako ondorioak dakartzan langabeziako sorospena kobratzen egoteak. Egoera horretan, azken egunotan behin eta berriz entzuten ari gara enpresarien ordezkariei, ez dagoela enpresariorik ERE baten sartzea gustukoa duenik. Ziurrenik enpresarien artean denetarik egongo da, langilegoaren artean gizartean bezala. Baina ERE baten zilegitasunaren aurrean langilegoaren eta enpresarioen artean egoten diren tira birekin, nahiko argi daukat non kokatzen naizen.

Nahiko argi dudalako kapitalismoaren onurekin disfrutatzen ari ginenean, nortzuk baliatu duten ezarrita egon den deslokalizazioa euren dirua beste leku batzuetara eramateko, beti ere koste sozial baxuak topatzeko asmoarekin; lan kontratazioaren araudiaren malgutasuna baliatuz lan prekarietatea  bultzatzen ibili direnak; edota euren bizitza-maila alferrikako luxuekin bete dutenak. Bai, asmatu duzue, enpresarioak izan dira.

Horregatik, enpresa baten egoera txarraren aurrean, ez daukat zalantzarik langileak euren lanpostua defendatuko dutela buru-belarri, baina horregatik gehienbat, konturatuko direlako euren lanarekin egoera aurrera aterako gai izango diren ala ez, eta ez dutelako egoerarekin espekulatuko, norberaren ogiarekin ez delako espekulatzen.

Dokumentuaren akzioak