Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Dani Maeztu. Sapuherri 2009 Marzo 06 Ezkerretik independentziara

Ezkerretik independentziara

Etiquetas:

Hauteskundeak pasa dira, nahiz eta oraindik horien ondorioen oihartzun zaratatsua entzuten jarraitzen dugun.

Lortutako emaitzen distirak ez gaitu itsutu behar. Helburuak argi eduki behar ditugu: ezkerreko alternatiba abertzale bat eraikitzeko sortu ginen eta horretan jarraitu behar dugu, emaitzak alde batera utzita, herri honetan ezkerreko alternatiba hori inoiz baino beharrezkoa ikusten baitut. Ezarri diguten eredu ekonomiko eta garapen ereduen ondorioak gero eta latzagoak izaten ari dira Euskal Herriko langileriarentzako, eta beti nortasun ezaugarri lez eduki dugun umiltasunetik, gure indar guztiak jarri behar ditugu helburu horretan indarrak biltzeko.

Estatuko eta Euzkadiko kapitalistei alternatiba izango den ezker abertzaleak ezin du gehiago itxaron.

Andde Sainte-Marik klabe bat eman du azken egunotan, ezker abertzalearen barruan inor ez gara egi osoaren jabe, horregatik gure artean nork baino nork ibili beharrean, zubiak eraikitzeko garai da. Aralar ez da oztopo izan behar (inoiz ez baita izan) helburu hori lortzeko. Indarrak batu eta gizartean eragin, ez bata ez bestea ahaztu barik (ezkerra eta abertzaletasuna), gizartean eragiten hasi behar gara horretarako bidezkoak diren tresnak erabilita, instituzioak ere bai jakina, baina ezkerreko mugimendu batetan ezaugarri izan behar den lanarekin, kalean ibiliz.

Luzatu dezagun eskua, eta ea nor dagoen prest erronka horiei gurekin batera heltzeko. Kanpainan zehar Ezkerreko alternatiba abertzale baten alde egin duten guztiei zor diegu; Euskal Herriak behar du, merezi du.

Acciones de Documento

Zorionak Baina...

Posted by Imanol at 12/03/2009 12:11
  Zorionak baina ez zaitezte Euskadiko Ezkerraren antzeko alderdian bilakatu mesedez.

Bidea da borroka

Posted by Josu at 12/03/2009 12:11
Ados nago, Dani. Uste dut, bestalde, Ezker Batuaren eta EAren gainbeheretik ere ikasi behar dugula, eta Europako ezkerreko mugimendu askoren porrotetik. Ezkerraren betiko dilema da: eraginkortasuna edo eraldatzailea izan. Nola izan biak batera? Ez da erraza asmatzen, baina lorpen txikien garrantziez aparte sustraiera doazen aldaketak ere izan behar ditugu; eta alderantziz, jarrera erradikaletatik une batzuetan ere irabazi txikiak ere lortu beharko dira, baina oreka ongi mantenduz.

Argi geratu da nire ustez, Aralarrek bere nortasuna eta diskurtso propioa garatu duenean arrakasta lortu duela, eta hori da bidea nire ustez: diskurtso propio hori mantentzea eta eguneroko lanean ere erakustea. Gure helburuak zeintzuk diren eguneroko lan eta jarrerekin erakutsi behar ditugu, "bidea ere borroka delako".

Izan ondo



 

Aupa hi!

Posted by GONZALEZ LOPEZ, FABIO at 12/03/2009 12:11
Guztiz ados Dani, Euskal Herriak ezkerreko GEHIENGO abertzalea behar du! Bidean gaude

Bai horixe

Posted by Imanol at 12/03/2009 12:11
  Ados zurekin Dani. Dena den, Patxi Zabaletak autokritika egin beharko luke. Ezin daiteke publikoki esan, Garzonek Batasuna laguntzen duela.

  Zorionak eta ea Euskal Herria BAI eraikitzen dugun 4 edo 7 lurraldeetan, bide politikoak soilik erabiliz.

  Ongi izan.