Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Dani Maeztu. Sapuherri 2009 Urtarrila 24 A ze nolako bikotea!

A ze nolako bikotea!

Nuria Lopez de Gereñu garraio sailburua eta Jokin Bildarraitz Eudeleko presidentea bildu dira hitzarmen bat sinatzeko Euskal Y trenbide proiektuari bultzada bateratu bat emateko asmoz.

Benetan lotsagarria; Lopez de Gereñuna hein baten uler daiteke, azken finean EAJk, bere alderdiak, daraman muga gabeko garapen ereduan funtsezko tresna baita berak zuzentzen duen saila. Baina Bildarraitzena benetan lotsagarria da, Udalen elkarte bateko presidentea bere karguan Euskadiko Udalen aniztasun politikoaren ordezkari izan beharko litzatekeelako, baina horrelako tipo bati hori eskatzea gehiegi eskatzea da.


Non zegoen Adifek (sustapen ministerioa) modu zuzenean kaltetuak diren udaletara ibilbidearen proiektua bidaltzen ez zuenean? Edota bidali bai baina hasierako proiektuarekin zer ikusi eduki barik bidaltzen zuenean? Eta zergatik ez zen herritarren eskubideen defentsan irten desjabetu beharrezko zerrendetan agertzen ziren datuak guztiz okertuak zirenean, eta benetan desjabetu behar ziren lursailak zeintzuk izan behar ziren jakiterik ez zegoenean? Edota aipatutako zerrendak abuztura arte ez argitaratzeko aginduarekin udaletara heltzen zirenean?.


Orduan ez, orduan ez zen udal guztien ordezkaria; interes ekonomiko zehatz batzuen morroia zen. Zuek bai demokratak.

Dokumentuaren akzioak

Haze bikotea bai

Posted by Silvestre Balerdi at 2009/03/30 16:27
Bildarratz "telebista" deitzen diogu Tolosako batzuk. Gauza honak baditu, nola ez, bainan bere handinahikeriak galtzen du. Ez zaio importa edozein gauza egitea bere helburua lortzeko eta helburu hori lehendakaria izatea da eta horretarako jakina EAJ kontrolatzen duten foralistekin eskondu behar badu eskontzen da eta kito.
AHTen alde egitea EUDELeko lehendakaria izanda lotsagarria da bai eta egurra eman behar diogu, dudarik gabe gero eta indarra gehiago artzen joango da EAJren barruan.