Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Aintzane Ezenarro Topics gobernu berria

gobernu berria

2009/05/12

Gobernu parekidea, baina ekonomia, industrian, ogasunean... gizonezkoak

Gobernu berriaren argazkia ikusi nuenean, hasiera baten eta dena negatiboa izan ez zedin, pentsatu nuen: “behintzat lehenengo aldiz Eusko Jaurlaritzan emakumeen presentzia parekidea izango da; beti ere, Patxi Lopez kontuan hartzen ez badugu, bestela 6-5 baitira. Alde onak ikusten ere badakigu eta aitortzen ere bai, arazorik gabe. Horregatik diot gobernu berriaren argazkiak atentzioa gehien deitu zidana horixe izan zela.

 

Baina bigarren irakurketa bat ere badauka horrek; emakumeak ze departamenduko buru diren begiratze, alegia. Alor sozialean, hezkuntzan, kulturan… Betiko emakumeei dagokien gaietan. Aldiz, ekonomian, industrian, ogasunean… oraindik gizonezkoak.

Horixe izan da nire irakurketa, eta ez hainbeste independenteak diren ala ez. Horri ez diot aparteko garrantzirik ematen. Uste dut, gainera, gobernu batean ondo egon daitekeela independenteak sartzea, batez ere, kasu honetan bezala, beharra eta premia sentitu duelako Lopezek, jakin badakielako, kolore bakarreko gobernua osatu duela, hau da, gutxiengotik eratutako gobernua duela. Beharrezkoa izan daiteke gizarteko pertsonei tartea egitea gobernua eratzeko orduan, alderditik haratago. Kasu honetan, ordea, aukera horren alde egin dutelakoan nago, jakin bazekitelako legitimitate defizit bat zutela; bakarrik 25 parlamentariren babesarekin egin dutela gobernua; eta horregatik uste dut nabarmendu dutela hainbeste independenteen kontua.

Hasierako hausnarketara etorrita, baina, argazki horretan gehiago atentzioa deitu dit emakumeen presentzia positibok; nahiz eta, oraindik, bigarren mailako edo behintzat ez pisurik handiena duten departamentu buru izango diren.