Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Aintzane Ezenarro Topics Ekonomia

Ekonomia

05/02/2009

Langileen eskubideen alde

Etiquetas:

Krisi ekonomikoaren zama handiena langileak bere gain hartzen ari direnaren erakusle dira langabeziari buruzko datu kezkagarriak. Egoera latz honetan, ARALARek langileen ahotsa eraman nahi du legebiltzarrera. Langileen interesen alde egitea izango da helburu nagusietakoa eta horretarako hauen ikuspegia zuzenean jasotzen ahaleginduko gara.

Lan ministeritzak aste honetan bertan eman dituen datuen arabera, Gipuzkoan bakarrik 3.000 langabetu gehiago daude urtarrilean, aurreko urtean baino %10 gehiago, guztira 28.700 pertsona. Baina hala ere, ez dakigu egoera zenbateraino okertuko den, ez baitauzkagu datu guztiak. Eusko Jaurlaritzak ez ditu azken enplegu erregulazioen datuak eman. Sindikatuek eta ARALARek datuak zuzenean eskatu ditugun arren, ez digute informaziorik eman. "Oraindik ez dugu datu berririk emango" izan zen Azkarragak zuzentzen duen departamendutik eman zitzaigun erantzuna, duela egun batzuk galdera zuzena egin genienean. Azken informazioa urtarrilak 22an Azkarraga sailburuak prentsaurrekoan emandakoa da, urtarrilak 15a bitartekoa. 2008an 496 ERE onartu zituen, 12.794 laguni eragin ziotenak eta urteko lehen 15 egunetan 77, beste  1.336ri eragin ziotenak. Eta horietatik %9a langileen adostasunik gabe onartu ziren.

Horiek dira azken datuak, ordutik honakorik ez dugu. Eta beraz, hor bat egiten dugu sindikatuen kritika eta salaketarekin: datuak ezkutatzen ari dira. Euskal gizarteak orohar, eta eragile politiko eta sozialek eskubidea dugu errealitatea bere osotasunean ezagutzeko. Eta hori da Eusko Jaurlaritza eta hirukoari exigitzen dioguna: eman dezatela onartzen ari diren eta tramitatzen ari diren ERE guztien gaineko informazioa. Eta batez ere, ez dezatela ERE bakar bat gehiago onartu, langileen adostasunik gabe.