AB
08/04/2009
Lurraldetasuna eta naziotasuna landuz praktikatik
Aralarreko Nafarroako eta EAEko legebiltzarkideok elkarlanean sakontzeko asmoen berri eman dugu aste honetan bertan. Ikusirik bi eremuetan egoera antzekoa izango dugula, hala beharrez ezinbestekoa izango zaigu elkarlana areagotzea, estrategia bateratzea eta ezkerretik, abertzaletasunetik eta euskaltzaletasunetik bi eremuetan egin beharreko oposizioa finkatzea.
Modu berean, ABrekin elkarlana sakontzen hasiak gara eta asmoa da elkarlan hori gai desberdinetara eramatea, ez bakarrik nazio ikuspegiari dagozkion grietan. Eguneroko arazoei modu koordinatuan erantzutea bilatzen dugu, noski, bakoitzaren esparruan dauden egoera desberdinak kontuan hartuz. Eta modu honetan, indarrak batzearekin batera, lurraldetasuna eta naziotasunaren ideia azpimarratu nahi dugu, baina ekintza sinbolikoetatik haratago, praktikan herri bat garela eta herri bezala erantzuteko gaitasuna dugula adieraziz.

