Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Aintzane Ezenarro Aralarrek Eusko Legebiltzarreko mahaian izan behar du, eskubidea dugulako

Aralarrek Eusko Legebiltzarreko mahaian izan behar du, eskubidea dugulako

Joan zen ostiralean legebiltzarkide izateko akta jasotzen izan ginen Oxel, Dani, Mikel eta laurok. Arratsaldez egin genuen hitzordua, laurok batera joan nahi genuelako eta horixe zen aukera bakarra. Horrek, ostiral arratsaldea aukeratu izanak, komentarioak ere eragin zituen Legebiltzarrean lanean aritzen diren kazetarien artean; horregatik ere, eskerrak eman nahi genizkieke guztiei ere, ostiral arratsaldean ere lanera "behartu" genituelako.

Beraz, hurrengoa, Legebiltzarreko Mahaia aukeratzea izango da. Hori ostiralean izango da, goizeko 09:30ean daukagu hitzordua 75 legebiltzarkideok, lehenengo adineko mahaia eratu eta gero, bozketa bidez, Legebiltzarreko lehendakaria aukeratzeko. Hiru bozketa egin beharko ditugu. Lehenengoan, adineko mahaiak hala eskatuta, Legebiltzarreko lehendakaria aukeratzeko bozketa egingo dugu; banaka-banaka gure bozka emango dugu. Aralarren ordezkarion kasuan, akreditatzen azken aurrekoak izan garelako, azken aurrekoak izango gara bozka ematen.

Bigarren bozketa baten, bi lehendakariordeak aukeratuko ditugu bozketa bakar baten; eta hirugarren bozketa baten aukeratu beharko ditugu bi idazkariak.

Aralarrek, beste talde batzuen bezala, duela lau urte, ordezkaritza handienetik txikienera zutenen artean bozkatu zuen. Aurten, Aralarrek asmo berdina jarraitzea erabaki du, legebiltzarreko aniztasunak mahaian ere isla izan dezan, logikoena horixe dela iruditzen zaigulako, eserlekuak gehiengotik gutxiengora ordezkatzea nahiko genuke, eta printzipio horri eutsiko diogu. Aralarrek Mahaian ordezkaritza izan behar duela uste dut, hain justu, legebiltzarraren aniztasun hori agerian uzteko.
Ikusita gainera, alderdien legeari esker, herri honen gehiengo abertzalearen kontra, abertzale ez direnak izango dutela legebiltzarrean gehiengoa, Mahaiak aniztasuna erakutsi beharko lukeela uste dut.

Acciones de Documento

Bai Independentziari

Posted by Eneko at 02/04/2009 12:31
Aurrera Aralar!
Benetan polita izan dala aurreko hauteskundetan izandako emaitzak, batez ere honek jende askori erakusten diolako posible dala, bai bide zibil eta politikoen bitartez independentziari baietz esatea.

Argi ikusi egin da Aralar aurrera doan mugimendua dala, eta gero eta jende gehiago proiektu politiko honekin islatzen dala.

BAI INDEPENDENTZIARI! BAI EUSKAL HERRIARI!

4.a ez

Posted by Natxo at 07/04/2009 14:52
D3M da laugarren indar politikoa, ez Aralar