Eskerrik asko denoi, bihotzez
62.214 boto. Lau legebiltzarkide. Ordezkaritza hiru lurralde historikoetan. Aurrerantzean, lana eta lana, hori da gurea. Eskerrik asko den-denoi eman diguzuen konfiantzagatik.
Merezi izan du egindako bideak. Eta merezi du ere datorkigun lanak. Horixe egiteko asmoa eta gogoa dugulako zuen guztion konfiantza jaso dugun aralarkideok. 62.214 lagunek erabaki duzue guri, Aralarren proiektuari eta Aralarrek egin nahi duenari, konfiantza ematea. Guri lehenengo eta behin eskerrak ematea dagokigu, eta bigarrenik hartutako konpromisoari eutsi eta lana eta lana egitea. Hori dela gurea. Gure hitza ematen dizuegu lau urtean lanarekin bueltatuko dizuegula emandako babesa ez dizuegu hutsi egingo. Geroz eta gehiago izango garelako, herri honek merezi duelako, halaxe sinisten dugu guk ere. Hoerri honetan ezker abertzale politikoa behar duela uste dugu eta 62.214 lagunek ere bai.
Eskerrik asko, bihotzez.


Eskerrak itzuli