Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Aintzane Ezenarro 2009 Enero 20 Perfektua ez izateko eskubidea

Perfektua ez izateko eskubidea

Etiquetas:

Azken egunotan egunkari bat baino gehiagoko portadak bete dituzte emakume poilitikariek. Horrela esanda pentsa liteke espazio publikoa irabazten ari garela, emakumeok esateko dugunak gizonezkoak esandakoaren adinako interesa sortu duela, baina tamalez ez da hori kontua. Emakume politikariak portada izan dira, hain justu, bere lanetik kanpoko arrazoiengatik: janzkera, amatasuna, bizitza pribatua...

 
Berehalakoan agertu dira gainera interes komunikatibo hau justifikatu duten argumentuak: batek ez duela bete ezarria dagoen protokoloa, besteak ez duela gutxieneko amatasun baja ere hartu, edo besteak emakumeari ezarri zaion paper tradizionaleko alde deitoragarrienari -objektu izatea- eutsi diola. Ez naiz ni hasiko azken egunotan protagonista izan diren emakume hauen jokabidea justifikatzen. Bereziki iraingarria egin zait, gainera, Saenz de Santamariaren jokabidea, beste hainbat eta hainbat emakumek egindako bidean atzera pauso onartezina suposatu duelako.
 
Baina beste ikuspegi batetik begiratu nahi diot gaiari: zergatik kritikatzen dira hainbeste eremu publikoan dauden emakumeak? Zergatik, batez ere, bere lanetik kanpoko gaiengatik?  Zergatik ez dute maila bereko interes komunikatiboa sortzen gizonezkoek? Inork ezin du esan hori horrela dela protokoloa hobeto betetzen dutelako, hobeto janzten direlako edo eta bizitza pribatu "zuzenagoa" dutelako. Ez da ba izango askori enbarazu egiten dietelako, orain dela oso gutxirarte ez zuten lehia dutelako?
 
Datuek erakusten dute, politikan, eta oro har eremu publikoan, emakumeen presentzia parekidea izatetik urruti dagoela. Gure herriari dagokionean ere, berdintasun legeak legebiltzarrean parekotasuna ziurtatzen badu ere, oso urruti gaude oraindik erabaki gunetan parte hartze berdina izatetik. Ikusi besterik ez dago alderdietako exekutibetan emakumeok dugun pisua zenbaterainokoa den. Eta bereziki, alderdi handietan.
 
Baina datuek are kezkagarriagoa den zerbait erakusten dute: " Gizonezkoak politikan sartzen dira eta geratu egiten dira. Emakumeak poltikatik pasa egiten dira". Noski, tesi hau ez da beti errepikatzen, baina datu objektiboek erakusten dute horrela gertatzen dela kasu askotan, gehiegitan. Adibideak bilatzen hasita, azken urteotan gure herrian gertatu dena ikusi besterik ez dugu. Eta hau ez da kasualitatea. Ez da emakumeok azkarrago nekatzen garelako, edo eta eremu pribatuari garrantzia gehiago ematen diogulako. Ez. Hau gertatzen da emakumeontzat askoz ere jasanezinagoa delako, askoz ere zorrotzago begiratzen zaigulako, eta hutsegiteak askoz ere gehiago zigortzen zaizkigulako. Eta horren kontra egin behar dugu guztiok, emakume eta gizonezkoek. Hasteko, inperfektuak izateko eskubidea aldarrikatuz, gutxienez gizonezkoak bezain inperfektu.
Acciones de Documento

Politikoki umezurtz

Posted by MARIO at 24/01/2009 23:48
Kaixo, Aintzane:
Zure blogaren aurkezpenean diozunez, hor noizbait politikoki umezurtz geratu ziren euskal herritar horietako bat zara eta, horregatik hain zuzen, sartu zinen Aralarren. Badirudi, ordea, umezurtz horietatik gehienek ez dutela zure antzera jokatu. Izan ere, milaka baldin badira eta Aralarrek mila azpitiko bazkide kopurua baldin badu, non ote daude besteak?

Ez, Aintzane, zuek ez zarete alternatiba, bistan da. Ezker Abertzalea, benetako alternatiba izango dena, oraindik ere sortzear dago. Orduan bai milaka eta milaka umezurtz horiek mugituko direla, baina zuek hutsaren hurrengo izango zarete.

Bestrik ez. Ongi izan.
Mario.

Politikoki umezurtz

Posted by at 25/01/2009 17:57
   Kaixo Aintzane:
  Aralar alderdiari bizpahirutan eman diot botoa, baina hurrengo hauteskundeei begira botoa nori ematea, ez da erabaki erraza.
Azken atxiloketak direla eta, ondo legoke Aralar alderdiak D3Mko hautesleei Aralar-eko zerrendatan aurkeztea. Zer deritzozu?

 Izan huntsa.

Politikoki umezurtz

Posted by at 26/01/2009 10:55
Mariori gogorarazi egin beharko diot ARALAR lehen indar abertzalea dela nafarroan eta ARALARren sorrerari ezker Nafarroa Bai sortu zela eta nafarroako politikagintzan lehen aldiz abertzaleok bigarren indarra izatea lortu dugula. Honez gain, milaka izan dira, bai, ARALARi bere babesa eman diotenak EAEko hauteskunde desberdinetan, nahiz eta sortzen ari zen alderdia izan, nahiz eta oraindik txikia izan, etorkizuneko ezker abertzalearen oinarriak jartzen ari delako. Bestela esango didazu zuk diozun etorkizuneko ezker abertzale hori, oraindik sortu ez dena (teorian dena izaten da politagoa, praktikan erakutsi behar da egin egin daitekeela, eta oraingoz ARALARetatik aparte ezker abertzale politikoaren ingurukoak gogoeta hutsean geratu dira), zein oinarritan eraikiko da? ARALAR jartzen ari denaren gainean, izatekotan ere. Beraz, besteoi zer garen eta zer ez garen ibili beharrean, norberak pentsatu beharko luke, teorizatzeaz aparte, zer egin dezaken eta ekin. Beti gustatu izan zaizkit askoz ere gehiago EKINTZAILEAK pentsatzaileak baino. Besteak beste, ekintzailea pentsatzailea ere badelako, ekin baino lehenago pentsatu egiten duelako. PENTSATZAILEA edo bere burua horretaz duenak aldiz, horixe egiten du: besteei zer egin eta zer ez egin esan. Besteak zer diren eta zer ez diren esan... baina berak ezer ez egin.

Dena den, eskerrik asko parte hartzeagatik. Baina eskaera bat ere egingo nizuke: berdintasunaren inguruko gogoeta bat egiten dudanean gustatuko litzaidake berdintasunaren inguruko eztabaida bat izatea, ez beti betikoaz. Herri honetan kezkak anitzak direlako, eta nireak ere bai.

Beste erantzun izengabeari erantzunez esango nioke, arrazoia duela, gure herrian eskubideen bortxaketa jasangaitza da. Baina horregatik hain justu behar dugu Politika, eta soilik politika egingo duen ezker abertzalea. D3Mkoei gure zerrendak eskaintzeari buruz, esango dizut 2005ean horrelako proposamen bat egin geniela eta erantzun ere ez zigutela egin. Gogoan dut oraindik Argia aldizkarian galdera hori bota ziotela Batasunako bozeramaile bati eta bere erantzuna izan zen "konturatzen hasiak izango dira botuak ez direla hain erraz lortzen"... beraz, zuk atera kontuak. Ez dute nahi gurekin inolako elkarlanik, hain justu, guk ateratzen dizkiegulako euren kontraesanik handienak. Gu izan ginelako 1999an ETAk su-etena apurtu zuenean "bide horretatik ez" esan genuenak, eta orain haietako batzuk berdina egin nahiean daude baina ETAri aurre egin gabe. Eta hori ezinezkoa dela erakutsi die ETA berak.

Zuri ere eskerrak parte hartzeagatik, eta gauza bera: ia gai garen generoaz ere eztabaidatzeko.

Ondo Izan

Politikoki umezurtz

Posted by at 30/01/2009 21:25
bla bla eta bla.

Aralar nafarroan lehen indar politiko abertzalea -%8arekin- delaren historia oso zaharra da, 2003koa. Orduztik hauteskunderik ez da egin, europeoak salbu -non bozka nuloak eta EA Aralarren gainetik egon ziren-. 6 urte daramazue historia horretaz bizitzen, eta beste ezker abertzalerekin egoera ez normal batean alderatzen. Aralar EAEn azkeneko alderdi parlamentarioa da %2,3 ordezkatuz, eta hego Euskal Herriko osotasunean hautesleen %3,4 eskas, hori da zuon "alternatiba"ren indarra gustatu edo ez.

Ezker abertzaleko Aralarren hautesleak guztiz umezurtz sentitu behar dute, Aralarrek ez duelako -nahiz eta zuen filen isteak hori sinetsarazi- ezker independentista herrikoi, aktiboa eta errebeldea (edo desobedientzialaria) ordezkatzen. Ez dauka kaleko mugimendurik, ez dago orokorrean gizarte mugimeduekin bat, ez da desobedientea, independentismoaren kontua ez du behar beste lantzen, edozeinekin aurkezten da edo aurkeztekotan egon da -(zutik 2004), eb (2007), eb-zutik (2007), pnv-ea-batzarre (2004-2007), pnv-ea-eb (2008), ea-eb (2008), ea (2004), batzarre (2003), icv (2008-2009)- eserlekuak lortzeko, eta sozialismoa urrunetik begiratuta ere ez du ikutzen, ezkerreranzko politikak -nahiko deskafeinatuak- egiten dituela baizik.

Ezker Abertzale berriak Aralarren pausoak jarraitu beharko dituela diozu? Baketzearen kontuan izan beharko. Edo beharko zen! "Elkarrizketa, su-etena, autodeterminazioa" esatetik "ETA, utzi armak unilateralki" esatera pasa zaretelako. Beste guztian Aralarrek hartutako bidea EZ hartzea gustatuko litzaidake. Edozeinekin paktatzea, aldarrikapenak alderatzea, instituzioen elitean sartu eta herritarren oinarriaz ahaztea, ezker eraldatzailearen -benetakoa- ideiak alde batera uztea, anbizio kolektiborik -ez elektoralak- ez izatea, gatazkan abertzaleei gobernu zentralei baino gehiago exigitzea, pare bat ehunka "militante" izatea EH osoan -militante/kargo proportzio altuena Aralarrek du seguru-, eta autokritika besteentzako saltzea zuontzat ere ez duzuenean...
Munduak eboluzionatzen duela uste duzue eta zuek zarete okerrera eboluzionatzen ari zaretenak, gero eta arinago, gero eta ustelduago, iraganeko irudiaz bizitzen eta besteen okerrez zuen existentzia eta presentzia justifikatzen saiatzen

Eta gainera irakurri behar ditugunak! Harroputzak izanez botoak galtzea gustatzen zaizuela dirudi, soberan egongo bailiran.
Hori uste baduzue, adio! Edo adio berdin!

Mario epaileari

Posted by Josu at 31/01/2009 09:40
Nor da hau besteei harroputz deika eta jainkoa balitz bezala besteok zer garen eta zer izango garen epaiak botatzeko? ARALARko militante guztiak indarrez gainezka gaude, zuk kontrakoa nahiko bazenuke ere. Guk gure bidea jarraituko dugu eta zuk zurea jarraitu. Animo Aintzane eta segi horrela!

Mario epaileari

Posted by jOSU at 31/01/2009 09:49
Nor da hau besteei harroputz deika eta jainkoa balitz bezala besteok zer garen eta zer izango garen epaiak botatzeko? ARALARko militante guztiak indarrez gainezka gaude, zuk kontrakoa nahiko bazenuke ere. Guk gure bidea jarraituko dugu eta zuk zurea jarraitu. Animo Aintzane eta segi horrela!

zorionak¡

Posted by Jesus Rodriguez at 04/03/2009 12:07
kaixo Aintzane¡
En primer lugar felicitarte por los resultados.En segundo lugar agradecerte el esfuerzo y el trabajo por concienciar a una parte tan importante de esta sociedad en la utilizacion exclusiva de las vias democraticas para intentar conseguir los objetivos politicos.Con el panorama politico que se avecina,ahora mas que nunca,necesitamos la union de todos los partidos vascos para sacar adelante este pais,legalizados e ilegalizados,pero solo por vias democraticas.Confio mucho en ti,por tu sensatez,por tu trabajo,por lo mucho que puedes aportar desde un partido en clara alza.Ahora mas que nunca tenemos que arrimar todos el hombro para defender lo conseguido en estos 30 años y avanzar hacia la Euskal Herria que queremos la gran mayoria.Un saludo,un abrazo y eskerrik asko¡¡