Zabaleta: “Etorkizuneko ezker abertzale handiak hartuko duen esparru politiko, zibil eta arau demokratikoetan bakarrik oinarritukoa eraikitzen ari gara”
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Elkarrizketa
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak gaur goizean ETBri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, “epe ertaun eta luzera, abertzaletasunaren baitan bi esparru politiko handi daude: zentro-eskuina eta ezker abertzale anitza”. “Horrelakoa izan behar da etorkizuneko mapa politikoa. Eta guk, Aralarretik, etorkizuneko ezker abertzale handiak hartuko duen esparru politiko, zibil eta arau demokratikoetan bakarrik oinarritukoa eraikitzen ari gara”.
Zentzu horretan, “lanean, eta bidea” egiten ari direla azpimarratu du. “Epe laburrera, inkognitak askoz handiagoak dira, gure ustean antidemokratikoa den lege batean oinarrituta ilegalizazioak gertatzen ari direlako”. Horren harira, Estrasburgoko epaitegiaren sententzia ere antidemokratikotzat jo du Zabaletak.
Gaineratu duenez, “beste inkognita batzuk ere badaude, Earen egoera, esaterako. Bere garaian, garrantzia handia izan du alderdi horrek, baina orain zailtasun handiak ditu. Hori errealitate bat da”.
“Osagai horiekin”, zehaztu du, “beste era bateko erabakiak ere izan daitezke, eta legez kanpo utzitako ezker abertzaleak, hau da, Batasunak, izan dezakeen eboluzioak eragina izan dezake horretan”.
Horren guztiaren ondorioz, “gu tinkoak izango gara gure posizio ideologikoak defendatzerako orduan. Aralarren jarrera oso argia da: ezker abertzale demokratikoa, ‘zibil eta zabala’, eraikitzen joan behar gara, eta bitartean, gertatzen ari denaren aurrean adi egon behar dugu”.
Zabaletak azaldu duenez, “indar abertzale guztiak ezin dira batera joan hauteskundeetarako eskaintza eginez Euskal Autonomia Erkidegoan, horrela egiteko arrazoi taktikorik ez dagoelako. Nafarroan, ordea, bai. Baina Nafarroan, hauteskunde marka horren edukia abertzalea eta ezkerrekoa izan behar da”.
PSE-EE eta PPren arteko hitzarmenaz, Aralarreko koordinatzaileak gogoratu du ez zutela bat egin hauteskundeetarako. “Hauteskundeen ondoren batu ziren, baina epe luzera, hauteskundeen ondorengo hitzarmen horiek PSEri PPri baino kalte handiagoa egingo diote”.
ETAk atentaturen bat eginez gero, “eskuinari egingo lioke mesede, PPri, Espainiako gobernuari eta bere politikari”. Gaineratu duenez, “Espainiako zentralismoak amortizatua dauka ETAren indarkeria eta ETAren edozein atentatu alderdi politiko abertzaleen interesen kontrakoa da, zilegitasunik gabekoa izateaz gainera. Gainera, oro har ezker abertzaleari egingo lioke kalte, eta bereziki, legez kanpo dagoen ezker abertzaleari”.
Zabaletaren ustean, “ETAren atentatu batek eragin zuzena izango luke Batasunaren inguruko elkarrizketa prozesuan, nahiz eta bere eduki zehatzak ezagutzen ez ditugun. Kolektibo horren barruan estrategia aldatu eta prozesu demokratikoa ezartzen defenditzen dutenen artean oso egoera zaila eragingo luke”. “Atentaturen bat izanez gero”, azpimarratu du, “txarrespenaz gainera, Aralarren salaketa irmoa jasoko luke”.Batasuna
Patxi Zabaleta: "Gaitzesten dutenekin eta ez dutenekin hitz egin behar da"
Aralarrek Audientzia Nazionalak Arnaldo Otegiren kontra emandako epaia kritikatu du
Txentxo Jimenezek Nafarroa Bairekin bat egiteko gonbita egin dio Batasunari
Zabaleta: “Batasunak Aralarrenganako hurbilketa ideologikoa egin duela nabaritzen dugu”
Patxi Zabaleta
'Euskal bakea'
Patxi Zabaletak esan du Batasunak “borroka armatuaren amaiera exijitu” behar diola ETAri, eta erakunde armatuak “men egin” behar duela
Abertzaleen Batasunarekin lehentasuneko harremana berretsi du Aralarren Hegoaldeko Batzarrak
'Ideología y política' iritzi artikulua
Elkarrizketa
Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»
Txentxo Jimenez: "EAk eta Batzarrek ezin dute hanka bat kanpoan eta bestea barruan izan"
Zabaleta: "ETAren porrotaren tesia babesten dutenek, Zapaterok eta Rubalcabak, 2005ean esaten zutenaren alderantzizkoa adierazten dute orain"

