Patxi Zabaletak Forum Europan azpimarratu duenez, “krisiari eman beharreko erantzuna eredu aldaketa izan behar da derrigorrean”
- zabaleta
- hitzaldia
- PSE
Patxi Zabaletak, Aralarreko koordinatzaile nagusiak, hitzaldia eskaini du, gaur goizean, Forum Europa-Tribuna Euskadin, eta murgilduta gauden finantza eta eredu krisiaren inguruko analisia egin du. Zabaletak azpimarratu duenez, “eredua bera da krisian dagoena, eta indarrean dagoen ereduaren aldaketa izan behar da derrigorrean daukagun krisiari eman beharreko erantzuna”. Aralarreko koordinatzaileak salatu du krisia eragin ez dutenei eragin nahi zaiela haren ondorioak ordaintzea.
Zentzu horretan, Zabaletak azaldu du Greziako krisia eta burtsetako gorabeherak direla azken gertakari larriak. “Greziako kasuak agerian uzten du Europako Batasuneko euroaren esparruko estatu batek porrot egin dezakeela”. Aralarreko koordinatzaileak bere “erabateko desadostasuna” azaldu du, krisiaren ondorioak eragin ez dutenei eta horren erantzuleak ez direnei ordainarazi nahi zaizkielako”. Era berean, ohartarazi du Europan zalantzan jartzen ari direla indarrean dagoen politika sozialen eredua.
Aralarreko koordinatzaileak Patxi Lopez de Miguel Sanzen gobernuak kritikatu ditu, beren “antzekotasunak eta gabeziak” agerian utziz. “Eskuinak baldintzatu eta mugatutako gobernuak dira, neurri aurrerakoirik hartzen ez dutenak eta jarduera sektarioak, eta batzuetan frentistak, hartzen dituztenak”.
Patxi Zabaletak esan duenez, “erabakitzeko eskubidea da aniztasunaren eta zeharkakotasunaren adierazpide nagusia; hain zuzen, orain zalantzan dago hori Catalunyako Estatutarekin, nahiz eta, ikuspuntu demokratiko batetik, Entzutegi Konstituzionalak bere burua zilegitasunik gabe utzi duen”. “Baina horrek guztiak eragin zuzena du gugan”, nabarmendu du.
Bestalde, Aralarreko koordinatzaileak ohartarazi duenez, “bakearen eta normalizazioaren eskaratzean gaude”. Zentzu horretan, ETAri beste behin eskatu dio borroka armatua “alde bakarreko erabakiz eta kontraprestaziorik gabe” utz dezala. “Horixe da egoera honi eman dakiokeen irtenbide duin eta eraginkor bakarra, porrotaren erreferentzia ezin delako eutsi demokratikoki, gero zentzu politikoan eta elektoralean erabili nahi izaten dutelako beti”.
“Demokrata aurrerakoi eta abertzaleei” elkarlanerako deia egin die Patxi Zabaletak, 2011ko hauteskundeei begira, EAEko zein Nafarroako egoera politikoa eraldatzeko. Eta dei berezia egin dio ezker abertzaleko beste sentsibilitateari, Aralar 10 urte betetzen ari den garaiotan.
zabaleta
Aralar rechaza la nueva regulación del derecho laboral
Ezenarro solicita al Gobierno Vasco que destine más recursos a las AES y presente su propuesta concreta en materia fiscal, para aumentar los ingresos
Aralar muestra su total desacuerdo con la petición de cárcel del fiscal para los 13 miembros de Askatasuna y D3M
Aralar exige la anulación del juicio contra Udalbiltza
PSE
Patxi Zabaleta subraya en el Forum Europa que “la respuesta a la crisis tiene que ser necesariamente un cambio del modelo vigente”
Ezenarro: "El gobierno ha aprobado los presupuestos sin diálogo, a espaldas de los grupos de la cámara y las necesidades de la sociedad"
Aralar denuncia que el gobierno de López se niegue “al diálogo con los demás, evidenciando la distancia entre lo que dice y hace”
Oxel Erostarbe: “Hemos de fortalecer la izquierda abertzale política como única garantía de parar el frente que algunos quieren trasladar desde el parlamento a la Diputación de Gipuzkoa”

