Patxi Zabaleta: “Ezkerreko neurri aurrerakoiak exijitzen ditugu, Patxi Lopez ez delako gai izan horiek proposatzeko”
- Patxi Zabaleta
- Elkarrizketa
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak gaur goizean ETB-2ko ‘El Punto’ saioari eskainitako elkarrizketan esan duenez, “kezkatuta” jarraitzen ari dira Patxi Lopezen gobernuaren legealdi hasiera. “Huts egin digunaren sentsazioa ere badugu, sozialista abizena daukan gobernu batetik beste zerbait espero genuelako politika aurrerakoietan eta ezkerrekoetan”. Zentzu horretan, esan du Patxi Lopez ez dela gobernu politikak proposatzen ari, “are gutxiago neurri aurrerakoiak, krisi honek eskatzen duen bezala, gizartean behar gehien dituzten sektoreek eskatzen duten bezala. EREen gaian edota lan harremanen gaian ez du ezer egin”.
Hari horretara, Zabaletak esan du Aralar elkarrizketarako prest dagoela. “Gure jarrera oso argia izan behar da: ezkerreko neurri aurrerakoiak exijituko ditugu, Patxi Lopezen gobernua ez delako gai izan horiek mahai gainean jartzeko: energiaren alorrean, azpiegituren alorrean, lan harremanen alorrean”. Azaldu duenez, gaurko hitzartua zeukan Aralarrek bilera bat Patxi Lopezekin, baina atzeratu egin da Lehendakariaren agenda arrazoiengatik. “Azken baten, EAEn ez da ematen ari elkarrizketa politikoa”, azpimarratu du.
Zapaterok eta Patxi Lopezek atzo izan zuten bileraren inguruan, Aralarreko koordinatzaileak esan du “erabat atsekabetu zuela, terrorismoaren kontrako borroka bateratuaren atzean dagoena da bakerako politikarik ez daukatela. Politikariok defendatu behar dugu demokrazia, ideiak eta ahalik eta kudeaketa solidarioena eta aurrerakoiena, batez ere krisi garai hauetan, eta hori oraina arte ez dugu ikusi”. Eskumenen transferentziaren inguruan, Zapaterok eta Lopezek aipatu zuten eskumenaren transferentzia “osatu gabea” dela azaldu du. “Hainbeste pertsona langabezian daudenean eta langabezia irailean, urrian edo abenduan bukatzen zaienean, behar dugu politika sozialak INEMeko politikekin lotuta egotea. Nafarroan zein EAEn INEMen politika osoak behar ditugu”.
Bestalde, salatu du atzoko bileraren Gernikako Estatutua oinarri bezala hartuta hitz egin zutela. “1979ko Estatutua indarrean jartzeak ez gaitu asebetetzen, zaharkitua dagoen estatutua delako bere atal askotan eta onartu zenetik aldaketa asko gertatu direlako; besteak beste, Europako Batasunean gaude orain”.
Patxi Lopezek eta Miguel Sanzek bihar egingo duten bileraren inguruan, Zabaletak esan du “normaltasunaren adierazpena” dela. “Orain arte ez bada gertatu ez da Ibarretxeri leporatu ahal zaizkion arrazoiengatik, UPNren gobernuari leporatu behar zaio, ezetzaren eta sektarismoaren alderdia delako. Bilerari horren edukiei buruz dagokionez, espero dugu normaltasuna berreskuratzea, Nafarroa anormaltasun egoera batean dagoelako”.
Patxi Zabaleta
Aralar propone a Patxi Zabaleta como cabeza de lista de NaBai al Parlamento
Zabaleta: "Con Batasuna y EA trabajamos desde el esquema de Lizarra-Garazi, donde no hubo pacto electoral"
Patxi Zabaleta: “El episodio de la manifestación de Donostia ha puesto de manifiesto una confrontación ideológica entre Batasuna y Aralar sobre la defensa del derecho a decidir”
Patxi Zabaleta: “La huelga de ayer resultó importante en el sentido de aldabonazo a las conciencias de las personas”

