Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea "Onartezina da Hezkuntza sailari eskatzea itunpeko ikastetxeak behartzea gura ez duten hizkuntza eredurik eskaintzera"

"Onartezina da Hezkuntza sailari eskatzea itunpeko ikastetxeak behartzea gura ez duten hizkuntza eredurik eskaintzera"

Legebiltzarra 2010/02/03
  • hezkuntza
  • basabe
  • ereduak

Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek salatu egin du Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunerako Plataformaren asmoa, alegia, Hezkuntza sailak itunpeko ikastetxeak behartu ditzala eskaini gura ez duten hizkuntza-eredua eskaintzera, plataforma horretako kideek Legebiltzarreko Hezkuntza batzordearen aurrean egin duten agerraldian eskatu duten bezala.

Basabek adierazi duenez, “Hezkuntza sailak ezin ditu behartu itunpeko ikastetxeak eskaini gura ez duten hizkuntza eredurik eskaintzera”. Hori dela eta, Jaurlaritzari erantzukizuna eskatu dio Aralarrek “Epaitegi konstituzionalak hainbat aldiz eta gizarte honen gehiengo erabatekoak behin eta berriro eskatzen duena bideratzen lagundu dezan: Derrigorrezko eskolaldia bukatzen denean, hizkuntza biak, euskara eta gaztelania, jakitea erkidegoko ikasleek”.

Izan ere, Aralarren legebiltzarkideak behin eta berriz azpimarratu duenez, “ikasleek eskubidea daukate hizkuntza ofizial biak jakiteko eta administrazioak eskubide hori bideratzeko erantzukizuna dauka eta erantzukizun hori exijitu egin behar zaio”. Eskubide hori “ez denez A ereduaren bitartez segurtatzen, Celaa sailburuak erantzukizunez jokatuko balu, ikasleei hizkuntza ofizial biak jakiteko eskubidea bermatu beharko lieke. Gainera sozietate honen gehiengoak ez du A eredua aukeratzen, euskararen ezagutzarako egokiagoak diren ereduen alde egiten dute gurasoen gehiengoak”.

Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunerako Plataformakoei erantzunez, “arazoa ez dagoen lekuan arazo egiten aritzea”, “umea A ereduan matrikulatu gura izan duenak hala egiteko aukera izan duelako. Itunpeko ikastetxeetan ez bada, sare publikoan”. Gogora ekarri du “A eredua eskaintzen duten ikastetxe publikoak ghetto bihurtzen ari direla”.

“Legeak ezagutzen die gurasoei hezkuntza eredua aukeratzeko eskubidea, baina lege berberak ezagutzen die ikasleei hizkuntza ofizial biak jakiteko eskubidea; are gehiago, maila juridiko handiagoko legeek onartzen diete ikasleei hizkuntza biak jakiteko eskubidea; konstituzioaren 3. artikuluak eta EAEko estatutuaren 6.ak, esaterako. Horretarako balio ez duen A ereduaren aurrean, beraz, Hezkuntza sailak ezin du neutrala izan. Horregatik, Aralarreko legebiltzarkideak Hezkuntza sailari eskatu dio neutraltasuna ez, baizik eta legea eta hezkuntza helburuak betetzeko balio duen ereduaren alde egin dezala, gurasoak eredu horretan matrikulatzera gonbidatuz”.

Dokumentuaren akzioak

hezkuntza

basabe

ereduak