Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Mallorcako atentatua gaitzetsi du Aralarrek

Mallorcako atentatua gaitzetsi du Aralarrek

Legebiltzarra 2009/07/30
  • Maeztu
  • ETA
  • Indarkeria

Mallorcako atentatuaren aurrean, eta atzo bertan Burgosko atentatuaren ondoren egin bezala, Aralarrek bere gaitzespen osoa adierazten du Mallorcan izandako atentatuaren aurrean.

Elkartasun osoa adierazi nahi diegu hildakoen familiei eta lagunei, bai eta bere kide guztiei ere.

Hori esanda, Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk Legebiltzarretik bertatik egindako adierazpenean galdetu du ia “Ze gehiago gertatu behar da batzuk isiltasuna apurtu eta "gure izenean EZ" argi eta ozen oihuka dezaten?”

Horregatik, Aralarretik beste behin esaten dugu: gure izenean ez. ETAri berriz ere eskatzen diogu utz dezala borroka armatua, inolako ordainik eta baldintzarik gabe.

Zoritxarrez, baina, jakinik ETAk ez diola herri honetako gizarteak egiten dion eskariari jaramonik egiten, Aralarren uste dugu abertzaleok gure bidea egiten jarraitu behar dugula, ETAri gustatu ala ez.

Dokumentuaren akzioak
Mallorcako atentatua gaitzetsi du Aralarrek

Dani Maeztu Legebiltzarrean

Maeztu

ETA

Indarkeria