Irazabalbeitia: “Euskal Herriko ahots ezkertiar eta abertzalea entzungo da Estrasburgon”
- Irazabalbeitia
- Europako hauteskundeak
Inaki Irazabalbeitiak, Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioko Euskal Herriko zerrendaburuak, hauteskundeen emaitzak baloratzeko orduan azpimarratu duenez, “koalizioak zituen helburuak bete ditu eta Euskal Herriko ahots ezkertiar eta abertzalea entzungo da Estrasburgen”. Espainiako Estatuan 391.355 botoemaileren babesa jaso du eta Hego Euskal Herrian 54.801 izan dira koalizioaren alde azaldu direnak. Emaitza horiekin, Irazabalbeitia diputatu izango da Estrasburgen, ERC, BNG eta Los Verdes koalizioetako ordezkariekin txandakatuko baitu bere presentzia. 2013an izango da eurodiputatu Aralarreko ordezkaria.
Helburu hori betetzen lagundu duten militante eta boto emaile guztiei eskerrak eman dizkie, Aralarrek koalizioan izan duen ordezkariak. Irazabalbeitiak Iparraldean ABk eta EAk sustatu duten Europe Ecologie koalizioak lortutako emaitzak izan ditu gogoan eta emaintzongatik zoriondu ditu. “Iparraldean bigarren indarra izan da eta han eta hemen izandako emaitzek erakusten dute Euskal Herrian bide zibiletatik jardungo den ezkerreko indar abertzale baten beharra.
Hautesleak aktibatzen zailak ziren hauteskunde batzuetan helburua lortu izana nabarmendu du Irazabalbeitiak. Era berean, Irazabalbeitiak iragarri duenez, “langileen eskubideen alde lan egitea koalizioak mahai gainean kanpainan zehar landu duen ildo bat izan da eta krisiari aurre egiteko behar den Europa sozialaren aldeko apustu garbia egingo dugu Europan”. Era berean, hauteskundeetan alderdi guztiek parte hartu ahal izana positibotzat jo du Irazabalbeitiak.
Aritz Romeo, "oso gustura"
Bestalde, Aritz Romeo hautagai nafarra “oso gustura” agertu da Europako hauteskundeetan Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak lortutako emaitzengatik. Nabarmendu duenez, koalizioa izango da “Nafarroaren ahotsa Europan”.
Romeok esan duenez, “Europako parlamentuan ordezkaritza lortzea zen helburua, eta hori Inaki Irazabalbeitia izango da. Nafarroako gizartearen eskaerak entzuteko prest da, beraien eskaerak defendatzeko edota beraien ekimenak tramitatzeko”.
Azpimarratu duenez, Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak botoen %6,96 eskuratu dituzte Nafarroan. “Nafarroan aldaketa politikoa emateko dagoen pultsuan indarrak mantentzea lortu du koalizioak”, adierazi du.
Irazabalbeitia
Aralar denuncia que en la cumbre de Donostia el papel del Gobierno Vasco se ha limitado a ser el "portero" del evento
'Cataluña, ejemplo a seguir"
Aralar estará en Catalunya para respaldar las consultas populares
Irazabalbeitia: “En Estrasburgo se escuchará la voz de los abertzales de izquierda de Euskal Herria”

