Herritarrek Ertzaintzarekin euskaraz jarduteko eskubidea nola bermatuko duen galdegin dio Aralarren Aresi
- euskara
- Basabe
- Ares
Aralarrek salatu egin du Ertzaintzak egin duen lan eskaintza publikoaren erdietarako bakarrik eskatzen dela 1. hizkuntza-eskakizuna eta horrela ezinezkoa bermatzea hizkuntza ofizialen artean herritarrok aukeratzeko daukagun eskubidea. Hori dela eta, "Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari interpelazioa egingo dio Aralarrek galdetzeko ia zela lortu gura duen aukeratzeko eskubide hori bermatzea, herritarrei enbarazurik eragin barik".
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek prentsaurrekoan azaldu du Herrizaingo sailburuari interpelazioa egiteko arrazoiak. Berak azaldu duenez, "gauza jakina da lege ordenamenduak bermatu egiten duela Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek administrazioarekin dituzten ahozko zein idatzizko harremanetan ofizial diren hizkuntzen artean aukeratzeko eskubidea dutela. Hori segurtatzeko lana bete behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek, baita Eusko Jaurlaritzak ere, beraz".
Basaberen hitzetan, "gauza jakina da baita ere administrazioaren esparru batzuetan aurrerakada nabarmena eman dela eskubide hori bermatze aldera, eta gaur egun duela hogeita zazpi urte (Euskararen erabileraren normalizazioa arautzen duen 10/82 Legea onartu zenetik) baino askoz egoera hobean gaudela. Hala ere, hizkuntza aukeratzeko eskubide hori gauzatu ahal izatea oso gaitza edo ezinezkoa da zenbait administrazio ataletan. Horien artean dago, zalantzarik gabe, Ertzaintza".
Hil honetan bertan, Laneko eskaintza Publiko berria egin du Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarako. Horietan, erdiak ere ez dira hizkuntza-eskakizuna ezarririk duten lanpostuak, guztiek ere 1. hizkuntza-eskakizuna, Kontseiluak jendaurrera ekarri duen legez. Aralarren irudikoz, kopuru hori txikiegia da, "batez ere kontuan izanik dagoeneko lanean ari diren ertzainen artean administrazio orokorreko langileen artekoa baino txikiagoa dela hizkuntza ofizial biak dakizkiten elebidunen kopurua. Bestetik, nekez uler daiteke ahozko nahiz idatzizko harremanak hizkuntza ofizialetako edozeinetan bermatzen ez duen Ertzaintzan 2. hizkuntza-eskakizunik ez ezartzea ez ertzain berrientzat, ezta dagoeneko lanean ari direnentzat ere".
Gogora ekarri behar da Aralarrek jendaurreko lanpostuak pertsona elebidunez (alegia, euskara eta gaztelania dakizkitenak) hornitzea proposatu zuela aurreko legealdian, eta "proposamen berbera egin beharrean gaude gaur egun ere, horixe baita hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatzeko bidea". Hori dela eta, Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresi interpelazioa egingo dio Aralarrek galdetzeko, zelan lortu gura du Barne sailak herritarrok administrazioarekin ahozko zein idatzizko harremanetan hizkuntza ofiziala aukeratzeko dugun eskubidea Ertzaintzarekiko harremanetan ere bermatzea, herritarroi aparteko enbarazurik edo tramiteetan luzamendurik eragin gabe?".
euskara
Aralar hizkuntza eskakizunak kentzearen alde agertu da Legebiltzarrean
Basabe: "Hemen legez inposatzen den hizkuntza bakarra dago eta ez da euskara"
Basabe: “Doktrinatze nazionalista hastekotan orain hasiko da PP eta PSEren eskutik”
Aralar poztu egiten da kristau eskolak mantendu egin duelako A eredua ez eskaintzeko bere erabakia
Basabe
Aralarrek Kolonbiara egindako bidaia parlamentarioaren harira ateratako ondorioak azaldu ditu, Kolonbiako ekintzaileekin batera
Euskarazko kalitatezko telebistaren edukiak guztion artean eztabaidatzeko eskatu du Aralarrek
Batzuk beren jarduna Euskal Herriaren ukazioan oinarritzen dutenean, Aralarrek eta ABk baietz esaten diote Euskal Herriari
Mikel Basabe: «Abertzaletasunak Ipar Euskal Herria eta Nafarroagandik ikasi behar du, betidanik EAEren ikuspegitik begiratu baitu Euskal Herrira»
Ares
Aralarreko alkateek salatu dute Eudelek eta Herrizaingo Sailak sinatu duten hitzarmena arbitrarioa eta nahasgarria dela
“Euskal Herriak ezin du onartu ama batek, biktima batek, bere semearen hilobiaren aurrean oroimen ekitaldia debekatzen duen sailbururik”
Basabe: “Aresek ez du argitu pertsona presoen argazkiak kentzeko ze lege oinarri darabilen”

