Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Fernando Buesa eta Jorge Diezen urteurrenean biktima guztien errekonozimendua eta konponketa eskatu du Aralarrek

Fernando Buesa eta Jorge Diezen urteurrenean biktima guztien errekonozimendua eta konponketa eskatu du Aralarrek

Prentsa 2010/02/22
  • ETA

ETAk Fernando Buesa PSEko kidea eta bere bizkartzaina Jorge Diez hil zituela 10 urte betetzen diren egunean, bi pertsona horiek ekarri nahi ditu gogora Aralarrek. Fernando Buesa politikan jarduteagatik erail zutela gogorarazi nahi du Aralarrek.

Biktima diren neurrian, errekonozimendua eta konponketa beharrezkoa da, kasu honetan zein motibazio politikoak eragindako biktima guztietan. Giza eskubide guztiak guztiontzat eskatzen ditugun neurrian, Buesa eta Diezen kasuan ere aitortu egiten dugu. Sufrimendua alde guztietan aitortu beharra dugu bakera hurbilduko bagara. Eta guk bezala ez pentsatu arren, herri honentzat proiektu politiko ezberdina izan arren, lehia politikoak soilik demokratikoa izan behar duela berretsi nahi dugu. Hori da herri hau bakebidean jartzeko molde bakarra.

Dokumentuaren akzioak