Ezenarro: "Atzerapenez, baina PPk eta PSEk onartu egin dute ahaztuak dauden beste biktimek ere erakundeen erantzuna behar dutela"
- Ezenarro
- PSE
- indarkeria
- biktimak
- legea
Motibazio politikoak eragindako biktimak aitortu eta ordaintza izan dezaten aho bateko akordioa lortu du Aralarrek. Aralarren legebiltzar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok bere poztasuna agertu du Giza Eskubideen batzordeak , aho batez, onartu duelako Aralarrek egindako proposamenaren haritik, sozialistekin adostutako erdibideko testua. Adostutakoaren arabera, 2008an Giza Eskubideen Zuzendaritzak motibazio politikoko indarkeria jasan duten biktimen gaineko txostena osatu eta biktima horiei ordaintza jasotzen duen proposamena aurkeztu beharko du Jaurlaritzak, sei hilabeteko epean.
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzari eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzari eskatzen die lanean jarrai dezatela, lehen pauso gisa 2008ko ekainean aurkeztu zen txostenarekin, alegia, Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostenarekin. Txosten horrek aztertu beharko ditu Euskadin azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen giza eskubideen urraketek eragindako sufrimendu bidegabea, gaur arte kontuan hartua izan ez dena. Horrela, biktima horiek aintzat hartzean ere egingo da aurrera. Aipatutako txostena Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean aurkeztuko da, sei hilabete baino lehenago.
Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurkez dezala, egun berean, ordaintzarako lehenengo neurrien proposamena.
Hala dio, Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean aho batez onartu den legez besteko proposamenak. Aralarren Legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok bere poztasuna adierazi du "atzerapenez bada ere, PPk eta PSEk onartu egin dutelako ahaztuak dauden beste biktimek ere erakundeen erantzuna behar dutela".
Ezenarrok gogoratu du 2007ko urriaren 5ean Eusko Legebiltzarrean egin zen biktimen gaineko osoko bilkura monografikoak onartu zituen ebazpenen artean zegoela "motibazio politikoak eragindako giza eskubideen zapalketa jasan duten beste biktimei aitortza moral eta ordaintza egiteko beharrezko neurriak aztertzea". Haren haritik, 2008ko ekainaren 13an “Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostena” ekarri zen Legebiltzarrera, Eusko Legebiltzarrak egindako eskariaren lehenengo agindua betez. Ildo beretik, urte bateko tartearen ondoren, Biktimen Harretarako zuzendari Maixabel Lasak 2009ko ekainaren 30ean bere egin zuen eskari hori Legebiltzarrean egindako agerraldian eta esan zuen “A nuestro juicio, sin embargo, el desarrollo de la idea de la deslegitimación de la violencia terrorista requiere, para ser creíble y completa, una respuesta de los poderes públicos a todas las situaciones de victimización injusta provocadas en el marco del contexto violento vivido en Euskadi en las últimas décadas”.
Aralarren bozeramaileak aitortu du "egiteko lana" dagoela, "ez bakarrik beste terrorista taldeen biktimak daudelako inolako barkamenik eskatu ez zaiena eta ETAren biktimak aintzat hartu diren moduan aitortu ez direnak, legea dagoen arren. Oraindik ahaztuak segitzen duten biktimak egon badaude. Giza Eskubideen urraketa larrien biktimak badirelako, motibazio politikoak eragindako indarkeriaren biktimak, erakundeen errekonozimendu publikotik kanpo geratu direnak. Euren egoera kontuan hartzen duten politika publikorik ez da egin eta kasu askotan, gainera, gertaerak ikertu ere ez dira egin behar den berme legal edo judizialekin".
"Urteak dira, gauza larriagoengatik edo testuinguruak hala eskatu duelako, egin gabe dagoela aitortza hori. Ebazpena bera Legebiltzarrak onartu zuela urtebete pasa da jada. Baina ezin da gehiago atzeratu, are gehiago errekonozimendu aldia amaitutzat eman nahi denean Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzatik, memoriaren aldira pasatzeko. Ez da fase hori ondo itxiko, biktima guztiei barkamena eskatu gabe geratzen bagara. Horretarako, behar-beharrezkoa da giza eskubideen urraketen biktimak eta motibazio politikak eragindako biktimak jasotzen eta aitortzen dituen txostena amaitzea, gero ordaintzari ekiteko".
Akordio garrantzitsua
Hori dela eta, gaur lortutako akordioa "oso garrantzitsutzat" jo du Aralarren bozeramaileak. "Gaurkoa akordio garrantzitsua da, kontuan izanda 2008ko ebazpena ez zuela bozkatu alderdi sozialistak, eta aurrekontuetan ez dagoela. Gaurko akordioa bidegabekeria hau konpontzen hasteko lehen urratsa izatea espero dugu eta ez frustraziorako beste urrats bat orain arteko ikuspegi partziala gainditzen hasteko bidean. Hala espero dugu, gainean egongo gara".
Ezenarro
Ezenarro: “Epe ertainera gure helburua da ezkerreko alternatiba abertzalea gobernu alternatiba bihurtzea”
Aralarrek Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomiko “negargarria” salatu du, eta Agirreri eskatu dio azaltzeko “herritarroi zenbat kostatuko zaigun mailegua”
Aralarrek dio Hego Euskal Herriko langabezia datuak guztiz larriak direla, eta krisiari ezkerreko erantzuna ematea eskatu du
Aralarrek lan batzordea eskatu du Legebiltzarrean, gobernuko goi karguen biziarteko pentsioak berraztertzeko eta kentzeko hala badagokio
PSE
Aralarrek salatu egin du “jai egun bat hartzeko ere PSEk eta PPk zatiketa eragitea”
"PP-PSOEren hitzarmena planteamendu faltsuetan oinarritzen da, ez aldaketa demokratikoan"
Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»
indarkeria
Zenbat 'noiz arte'? Zertarako?
Aintzane Ezenaerro: "PSEk eta PPk herri honen gehiengoak nahi ez duen nortasuna ezarri nahi dute"
Iratzarrik poliziak gazteriaren aurka darabilen bidegabekeria eta indarkeria salatu du eta zigorgabetasuna salatzeko deia egin du
biktimak
Aralarrek bozeramaileen batzordearen bilera berezia eskatu du zinegotzien omenaldi-ekitaldian izandako arazoak konpontzeko
Aralar aretotik kanpo geratu da Legebiltzarreko presidentearen diskurtsoan, “Quirogak izan duen jardunarekin desadostasuna adierazteko”
Aralarrek eskatu du gure herriko alkate eta zinegotzi guztiak gonbidatzea uztailaren 2ko omenaldira
Aintzane Ezenarro: "Jada atzerapenarekin datorrena berriz ere atzeratu du gobernuak"
legea
Iratzarrik eskatu dio PSEren gobernuari ez dezala "frentismorik" egin gazteriaren euskal legearekin
Aralarrek salatu egin du gobernuak Gazteriaren Euskal Legearen borradorea ere hedabideen aurrean aurkeztu izana, Legebiltzarreko taldeoi horren berri eman aurretik
Udal legearen alde agertu da Oxel Erostarbe, Elgetako alkatea

