Aralarrek uste du Zapatero Lobby energetikoaren interesen alde egiten ari dela
- Maeztu
- Garoña
Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak adierazi du Zapaterok “gai honetan zerikusia duten eragile guztiei atsegin ematen” saiatu dela, baina erabakiak ez daukala logikarik “behin eta berriro errepikatzen den kontraesana baita”. Maezturen hitzetan “erabakia kontraesankorra da, ez da inondik inora ulertzen. Berak ere onartzen du Garoñaren itxierak ez lukeela arazorik suposatuko energia horniketan, Garoñan ekoizten dena kopuru osoaren %1a bakarrik baita”.
Maeztuk zera azaldu du, “azkenaldian Zapaterok horrelakoak entzutera ohitu gaitu, nolabaiteko politika gatzgabea egiten du, batzuekin eta besteekin ondo geratu nahian eta gizarteak dituen benetako beharrizanei muzin eginez. Ziurgabetasuna sortzen du gizartean”.
Orain, Eusko Jaurlaritzaren txanda izango da. “Nola bermatuko du Eusko Jaurlaritzak orain egun batzuk Legebiltzarrean adostasunez hartu zen erabakia?”. Gobernuari Garoña ixteko eskaria egitea onartu zen, eta Lehendakariak ebazpen hori nola beteko duen azaldu beharko luke, legebiltzarkidearen iritziz. Horretarako, “Patxi Lópezek beste bide bat hartu beharko luke, ebazpena bete dadin, eta berau nola beteko duen galdetuko diogu Legebiltzarrean”.
Bukatzeko, Aralarrek egindako adierazpenak denbora irabazteko baino ez direla egin uste du. “Garoñak itxita egon beharko luke aspaldi, arazo teknikoak izan dituelako eta energia nuklearra ez delako ekologikoa eta ezta jasangarria ere. PSOEk ere behin eta berriro adierazi du ideia honekin bere adostasuna eta hala ere ez du bere hitza betetzen. Zapaterok, oraingoan ere, lobby energetikoaren interesei kasu egin die eta batek daki zer gertatuko den etorkizunean”, adierazi du Maeztuk.
Maeztu
Aralar Aieriko urbanizazio plangintzaren aurka agertu da, “ezlegala delako eta orain arteko ereduaren jarraipena delako”
Aralarrek HELDU zerbitzu juridikoko langile eta erabiltzaileen aldarrikapenak babestu ditu
Ezenarro eta Maeztu, “Gobernuaren Zigorra” eta “Etorkizun Handiko Legebiltzarkidea” , hurrenez hurren
Argi-kutsadura arautu beharko du Jaurlaritzak, Aralarren ekimenez
Garoña
Legebiltzarrak Aralarren proposamena onartu du eta eredu energetikoaren inguruko debatea zabaltzea onartu du
Aralarrek Espainiako gobernuari ESKaren txostenari muzin egiteko eta emandako hitza betetzeko eskatzen dio

