Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Aktualitatea Aralarrek uste du gazteria kriminalizatuta Batasuneko barne-prozesua oztopatu nahi dela

Aralarrek uste du gazteria kriminalizatuta Batasuneko barne-prozesua oztopatu nahi dela

Prentsa 24/11/2009
  • Batasuna

Bart Euskal Herrian ustez Segiren kontrako operazioan izan diren atxiloketak Batasunak ordezkatzen duen ezker abertzaleak abian jarri duen barne-prozesua oztopatzeko ahaleginean kokatu ditu Aralarrek. Alderdi abertzaleak azpimarratu nahi du horrelako jokaerak ez direla doakoak, eta helburu jakin eta zehatz batekin eginikoak direla. Beste behin, Audientzia Nazionalak bere esku hartzea egin nahi du, une politiko jakin baten eragiteko.

Era berean, Aralarrek terrorismoaren kontrako legediaren bere kontrako jarrera azaldu nahi du, gizartearen esparru askoren kriminalizazioa ekartzen duelako. Kasu honetan, bereziki larria iruditzen zaigu gazteria kriminalizatzeko ahalegina. Haika-Segi erakundeen legez kanporatzearekin hasi zen, gero Auzitegi Gorenak talde terroristatzat jo zuen eta orain, Justiziak terroristatzat hartzen ditu beste talde batzutan lanean ari diren gazteak. Aralarretik azpimarratu nahi dugu Zigor Kodeak argi zehazten duela delituak egiten dituztenak pertsonak direla, inoiz ez erakundeak. Beraz, aberrazio juridikoa da talde edo erakunde bateko kideak izateagatik inor atxilotzea.

Bestalde, Aralarretik beste behin eskatu behar dugu atxilotutako pertsona guztien errugabetasun presuntzioa zein bestelako giza eskubideak babestea eta bermatzea.

Bestalde, Iratzarrik Segiren kontrako operazioa gogor salatu du.

 

Acciones de Documento