Aralarrek salatu egin du PSE esaten aritzea "gobernu aldaketaketarekin trantsizioan irekitako eztabaida itxi dela"
- Legebiltzarra
- Ezenarro
- Pastor
- Elkarrizketa
Legebiltzarreko Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok salatu egin du PSEk gobernu aldaketarekin itxitzat ematea "trantsizioan irekita geratu zen eztabaida. Gizarteari helarazi nahi dioten mezua da hemen bukatu direla eztabaidak eta jada dagoela normalizazio politikoaz hitz egin beharrik, gehiengoa eroso dagoelako marko juridikoarekin. Baina gobernu aldaketa egon bada ere, hemen eztabaidak irekia jarraitzen du". Ezenarrok lehendakari berriak karguari zin egiteko erabilitako "sinbologia" ere salatu du. "Aurreratu ziguten aldaketa hasiera-hasieratik ikustaraziko zela eta horixe egin nahi izan zuten Gernikan, gure herriko sinbologiarekin eta kanpoko sinbologiarekin, Espainiar estatuko sinbologiarekin, alegia".
ETB2ren El Punto saioan Eusko Legebiltzarreko Aralarren bozeramaile Aintzanek Ezenarrok egin ditu adierazpenok. PSEren ordezkari Jose Antonio Pastorrek egindako hitzak kritikatu nahi izan ditu era horretan Ezenarrok. "Ez ziren egokiak izan, ezta koherenteak ere" adierazi du Ezenarrok. Ezenarro salatu egin du PSEk era horretako adierazpenekin gizarteari helarazi nahi izatea "trantsizioan irekitako eztabaida amaitu egin dela". Elkarrizketa berean, Ezenarrok gogoratu du PSEren bozeramaile Jose Antonio Pastorrek egindako adierazpenok Ramon Jauregi alderdikideak ezeztatu zituela, zoritxarreko adierazpenak izan zirela esanez.
Ezenarroren iritziz, "adierazpenoi koherentzia falta" ikusi die, beste batzuetan izan duten jarrerarekiko; izan ere, "espainiar demokraziaren kalitatea ez zela nahikoa esan dute, beti esan izan dutenean estatu demokratiko baten gaudela". Hori dela eta, orain arte mantendutako tesiarekin kontraesanean erortzen dela iritzi dio Ezenarrok.
Aralarren bozeramailearen esanetan, Aralarri gehien ardura zaiona da era horretako adierazpenen atzean gordetzen dena; izan ere, "PSE saiatzen ari da euskal gizartean zabaltzen zikloa itxi egin dela. Amaitu gabeko trantsizioaren zikloa amaitu egin dela, baina ziklo horrek irekita segitzen du gaur egun ere, denon artean adostutako elkarbizitzarako markorik ez dugulako, guztiok eroso egoteko markorik ez dugulako". Ezenarroren ustez, "adierazi nahi dutena da konstituzionalisten frente españolistaren etorrerarekin itxi egin dela eztabaida, trantsizioan irekitako eztabaida. Eta horregatik, hain justu, dei egiten diet abertzale guztiei, gobernu aldaketa egon bada ere, eztabaida ez dela itxi eta egiteko zain dagoen eztabaida bat daukagula herri honetan".
Aralarren plantoa
Elkarrizketa berean, Ezenarrok berretsi egin du "armada gonbidatzea lehendakari berriaren kargu-hartzera eta Gernikara etorri izana han gertatutakoagatik barkamenik eskatu izan gabe, "probokazio hutsa" izan dela.
Aralarren bozeramaileak azaldu egin du zergatik ez ziren altxatu Ibarretxek Lopezi makila eman zionean. "Protesta" egiteko moduan izan zela azaldu du Ezenarrok "herri honen gehiengo sozial eta politikoa baztertzen duen gobernua" delako eta "joku demokratikoaren arauak manipulatuz iritsi delako kargura". Aralarren legebiltzarkideek plenoa utzi zutela azaldu du "euskararekiko errespetu falta izugarria adierazi zuelako parlamentuko mahiak" eta "euskal gizartearen herri-borondatearekin zerikusirik ez duen presentzia egon zelako", hala nola, armada eta Estatuko Segurtasun Indarrak.
Aralarren legebiltzarkideek egin zutena "errespetu falta" dela diotenei Ezenarrok erantzun die "errespetu falta" euskararekiko egon zena izan zela, "PSEri eta PPri gogorarazi behar zaie gure hizkuntza ofiziala dela eta ez zela errespetatua izan".
Ezenarroren irudikoz, bigarren "errespetu falta" izan zen "Españako armadaren Juntetxean egon izana. Ez bakarrik, herri honen eskubide historikoen sorlekua delako, baizik eta faxistek eragindako sufrimenduaren erreferente delako. Batzuek armada gonbidatu izana eta besteek Gernikan gertatutakoaren ondoren barkamenik eskatu gabe Gernikako juntetxetara agertu izana errespetu falta izugarria eta probokazioa direla iruditzen zait".
Ekitaldian izandako aldaketak
Patxi Lopezen lehendakari kargu hartzea eta kargua zin-egitean izandako aldaketen inguruan PSEk aldaketak egingo zituela iragarri zueka gogoratu du Ezenarrok, eta "herriko zein kanpoko, espainiar estatuko, sinbologiarekin ikustarazi nahi izan dute". "Gero modernitate kutsua eman nahi izan diote, konfesionala zenari uko egin diotelako. Baina ez da horrela izan. Parafernalia espainiar guztia ekarri nahi izan dute. Euskal Herritik kanpoko kargu ia gehiago zeuden Gernikan. Bertako eta kanpoko presentziaren artean oreka mantendu behar dela iruditzen zait, eta kasu horretan oso ondo kalkulaturik egon da guztia euskal herriaren eskubide historikoen sorlekuan egindako espainiar errekonkista irudikatze aldera".
Atzo "dena ondo diseinaturik" egon zen eta "nolabait, sinbologiaren bitartez aldaketa ikustaraztea" bilatu zen. "Euskal sinbologia bazter utzi dute eta datorrena da, parafernalia guztiarekin, espainiar sinbologia da", azaldudu Ezenarrok.
Aralarren bozeramaileak Lopezek espainiar koroari egindako aipamena ere gaitzetsi du. "Zerbait badago zaharkitua eta arrotza herri honetan hori espainiar koroa da. Ez diezagutela esan obsoletoa zena kanpoan utzi nahi izan dutela, zerbait obsolotea baldin bada, hain justu Espainiako koroa baita".
Legebiltzarra
Aralar poztu egiten da 25 urte eta gero Legebiltzarrak Santi Brouard omendu duelako
Aralarrek gogor salatu du PP-PSEk, gehiengoa baliatuz, bi interpelazio atzera bota izana
Aralarrek antenak ezartzeko araudi berria egiteko proposamena egin du Legebiltzarrean
Maeztu: “Osasun arloan, gobernuaren programa kontraesankorra da”
Ezenarro
Ezenarro: “Epe ertainera gure helburua da ezkerreko alternatiba abertzalea gobernu alternatiba bihurtzea”
Ezenarro: “Epe ertainera gure helburua da ezkerreko alternatiba abertzalea gobernu alternatiba bihurtzea”
Aralarrek Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomiko “negargarria” salatu du, eta Agirreri eskatu dio azaltzeko “herritarroi zenbat kostatuko zaigun mailegua”
Aralarrek dio Hego Euskal Herriko langabezia datuak guztiz larriak direla, eta krisiari ezkerreko erantzuna ematea eskatu du
Elkarrizketa
Zabaleta: “Etorkizuneko ezker abertzale handiak hartuko duen esparru politiko, zibil eta arau demokratikoetan bakarrik oinarritukoa eraikitzen ari gara”
Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»
Txentxo Jimenez: "EAk eta Batzarrek ezin dute hanka bat kanpoan eta bestea barruan izan"
Zabaleta: "ETAren porrotaren tesia babesten dutenek, Zapaterok eta Rubalcabak, 2005ean esaten zutenaren alderantzizkoa adierazten dute orain"

