Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Aktualitatea Aralarrek salatu egin du gobernu sozialistaren “politika fikzioa”

Aralarrek salatu egin du gobernu sozialistaren “politika fikzioa”

Legebiltzarra 13/01/2010
  • Ezenarro
  • lopez

Aralar legebiltzar-taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok kritikatu egin du Patxi Lopezen gobernuaren ekintza. Ezenarroren iritziz, “gobernu sozialista politika fikzioa egiten ari da komunikabideetan eta bestelako politika, erreala, erakundeetan. Egiten ari den marketinak, baina, ez dio daukana baino sinesgarritasun gehiago emango bere gobernuari”.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Aralarren bozeramailea oso kritiko agertu da gobernu sozialistarekin. “Politika fikzioa egiten ari da gobernua komunikabideetan eta beste politika bat ari da egiten, erreala, erakundeetan. Zortzi hilabete daramatza esaten ez dela beharrezkoa gobernu programarik aurkeztea Eusko Legebiltzarrean; aldiz, komunikabideetan Patxi Lopez bera ari da esaten beharrezkoa dela herri proiektua izatea. Era berean, EAJ eta PPrekin erakunde arteko akordioa sinatu berri du, politika fiskal atzerakoia bermatuz datozen urteetarako, eta komunikabideetan Lopez bera ari da esaten zerga politikaren aldaketa sakona beharrezkoa dela herri sostengarri eta solidarioaren proiektua egiteko”. Ildo horretan, Ezenarrok uste du “inkestek era horretako marketin operazioak egitera eraman” dituztela. “Politika fikzioa ari da egiten komunikabideen bitartez, eta politika erreala erakundeetan; baina horrek ez dio ekarriko duena baino sinesgarritasun maila handiagoa”.

Ezenarroren iritziz, "marketin horrek sinesgarritasuna galtzera eraman du Lopezen gobernua, egin zutenaren kontra. Zortzi hilabete hauetan egindakoa oso mediatikoa izan da, baina batere instituzionala. Kontua ez da gizarteari ez zaiola mezua iristen, baizik eta justu kontrakoa. Euskal gizartea ohartu da egiten ari denaz, eta argi eta garbi esan dio ez zaiola politika egiteko modu hori atsegin".

Ildo berean, Aralarren bozeramaileak adierazi du Aralarrek gobernuari kontrol estua egiten segituko duela. Gogoratu du Lopezi eskatu berri diotela argi dezan zergatik ukatu zuen plenoan bertan 70.000 funtzionariori eragiten dien sindikatuekin hitzartutako akordioak kostu ekonomikoa izango zuela, gero Carlos Agirre ogasun eta ekonomia sailburuak 3,5 milioi euroko kostu ekonomikoa izango duela esan duenean. “Lopezek bera, Aralarrek egindako galderei erantzunez, lau biderrez ukatu zuen horrelakorik. Horrek gobernuko departamenduen arteko koordinazio falta agerian uzten du eta, gainera, argi geratu da lehendakariaren konpetentzia eza, edo datua ez zuelako ezagutzen edo are larriagoa dena, jakinda ere, ez zuela esan nahi izan”.

 

<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:EU;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} --> 
Acciones de Documento