Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Aktualitatea Aralarrek Parke Naturaletan motordun ibilgailuen joan-etorriak zorrotz kontrolatzeko eskatu du Batzar Nagusietan

Aralarrek Parke Naturaletan motordun ibilgailuen joan-etorriak zorrotz kontrolatzeko eskatu du Batzar Nagusietan

Gipuzkoa 24/11/2009

Aralarrek ebazpen proposamena aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan Diputazioari eskatzeko motordun ibilgailuak parke naturaletan erabiltzeak dakartzan kaalteez ohartarazteeko kanpaina abian jar dezala. Horrez gain, legeak gai horri buruz ezartzen duena beetearazteko kontrolak zorroztearen aldeko azaldu da batzarkide taldea.

Patxi Aierbek, Aralarren Batzar Nagusietako ordezkariak, azaldu du azken boladan Aralarko parke Naturalean motordun ibilgailuen joan-etorrietan igoera sumatu dela. “Igoera hori ibilgailuek parkeean uzten dituzten aztarnetan antzematen da eta, ondorioz, sortzen den higaduran, noski”, gaineratu du Aierbek.

Batzarkideak azpimarratu duenez, Euskal Herrian Natura babesteko 16/1994 legeak 46. artikuluan adierazten duenez, Debekatuta egongo dira landan zehar egiten diren motordun jarduerak, horretarako bereziki prestatuta dauden eta foru aldundietako nekazaritza sailen baimena duten ibilbideetan salbu. Debekatuta egongo da, orobat, edozein ibilgailurekin pista, bide eta errepideetatik kanpo ibiltzea, basoetatik egurra ateratzeko lanetarako salbu. Aierberen esanetan, “ikusten ari garena da motordun ibilgailuen erabilerak argi eta garbi gainditzen dituela legeak ezarritako mugak”.

“Zentzu horretan”, gaineratu du Aralarren batzarkideak, “uste dugu egokia izango litzatekeela, Diputazioak, ibilgailuak eremu horietan erabiltzeak izan ditzakeeen ondorio erreparaezinez ohartarazteko kanpaina hastea eta, aldi berean, kontrolak zorrroztea egoera hoiek errepika ez daitezen”.

Acciones de Documento