Aralarrek Osakidetzan izandako ustezko irregulartasunen inguruko informazio eskatu du Eusko Legebiltzarrean
- Maeztu
- Legebiltzarra
Aralarrek Osasun eta Kontsumo sailaren jokabidea salatzen du, Osakidetzan ustez izan diren irregulartasunen harira. Dani Maeztu legebiltzarkideak Rafael Bengoa sailburuaren jarrera kritikatu du. Bengoak komunikabideei jakinarazi zien lehenengo Osakidetzan egiten ari diren ikerketaren inguruko informazioa, Eusko Legebiltzarrean azalpenak eman ez diren arren. “Ez da zilegizkoa, Eusko Legebiltzarrean azalpenak eman aurretik, komunikabideen bitartez horrelako informazio garrantzitsuak argitaratzea. Ez da inondik inora Gobernu batek izan behar duen jarrera, larriagoa da, gainera, Gobernuak behin eta berriro gardentasunaren eta elkarrizketaren alde egingo duela adierazi duenean”, adierazi du Maeztuk.
Aralarrek zera uste du, egindako adierazpenen arabera gai honek garrantzia nahikoa daukala. “Sailburuaren egitekoa, orain, egiten ari diren ikerketen inguruko informazio zehatza eskaintzea izan beharko luke, eta horrela, sortu daitezkeen gaizki ulertuak saihestea”, dio Maeztuk. “Gure jarrera, orain, bere azalpenak exijitzea izango da, duen informazioa entzutea, eta orduan gai honen inguruan dugun iritzia plazaratuko dugu”, gaineratu du legebiltzarkideak.
Horregatik, Aralarrek Legebiltzarreko Mahaiari eskatu dio Osasun eta Kontsumo Batzordea era ezohikoan habilitatzea, Rafael Bengoak agerraldia egin dezan.
Maeztu
Gernikan Lanbide Heziketako ikastetxea eskatu du Aralarrek, eta energia berriztagarrietako ikasketak egiteko berezitua izan dadila proposatu du
Aralarrek Celaari azalpenak eskatu dizkio, Wifi-ak eskoletan duen kaltegarritasun ezaren harira egin dituen adierazpenengatik
EAEko Harrobien lehenengo Lurralde Plan sektoriala egingo du gobernuak, Aralarren ekimenez
Aralarrek dio Guggenheim museo batek ezin duela baldintzatu Busturialdearen garapena
Legebiltzarra
Aralarrek gogor salatu du PP-PSEk, gehiengoa baliatuz, bi interpelazio atzera bota izana
Aralarrek antenak ezartzeko araudi berria egiteko proposamena egin du Legebiltzarrean
Maeztu: “Osasun arloan, gobernuaren programa kontraesankorra da”
Aralarrek Gemma Zabaletaren agerraldia eskatu du, elkarrizketa sozialaren mahaiak izango duen garapenaren inguruko informazioa eman dezan

