Aralarrek Lopezi eskatu dio, lehenetsi ditzala hizkuntzen industrian ari diren euskal enpresak, Google konpainiari euskarazko baliabideak eman aurretik
- euskara
- basabe
- hizkuntza
Patxi Lopezek AEBra egindako bidaian Google konpainiarekin euskarazko itzultzailea garatu ditzan, euskarazko baliabideak bere esku uzteko hitzarmena lortu omen duela eta, Aralarrek gogorarazi nahi dio Lopez lehendakariari, “ondo iruditu arren Googlek euskarazko baliabideak garatzea, eta horretarako Jaurlaritzaren eta bestelako erakundeen laguntza eskaintzea baliabide linguistikoak lortzeko, Euskal Herrian lan horretan ari diren enpresek ere eskubide berberak izan beharko lituzketela”.
Mikel Basabe Aralarren legebiltzarkideak adierazi
duenez, “lehentasuna izan beharko luke hizkuntzen industrian ari diren
euskal enpresen lana bultzatzeak”. Basabek Lopezi gogorarazi dio,
“Legebiltzarrak maiatzaren 6an adostu zuela Jaurlaritzari eskatzea,
euskararentzako ahalik eta tresna linguistiko hoberenak lantzeko,
Jaurlaritzaren eta erakunde autonomoen datu base linguistikoak gizartearen esku
uztea”. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planaren ildo
estrategikoen artean ere hizkuntzen industria bultzatzea jasotzen da. Beraz,
Basabek, Lopezi eskatu dio “lehenetsi ditzala tratu horretan jada lan
horixe egiten ari diren euskal enpresak”. Aurreko egunetan IVAPen
itzulpen-memorien zati bat erabilera publikoko egin izana bide horretan urrats
egokia dela deritzo Basabek.
euskara
Aralar pide al departamento de Educación que los profesores de Formación Profesional tengan prioridad en IRALE
Aralar denuncia que el Gobierno Vasco utilice el euskera como lengua de segunda clase
Aralar pregunta a Ares cómo piensa garantizar el derecho de la ciudadanía a dirigirse en euskera a lar Ertzaintza
basabe
Mikel Basabe: "Bidea den borroka"
Aralar pide al departamento de Educación que los profesores de Formación Profesional tengan prioridad en IRALE
Aralar se ausenta del homenaje durante la lectura del discurso de la presidenta del Parlamento, “en protesta por la actuación de Quiroga”
Arala solicita la comparecencia de Ares para que explique porqué la Ertzaintza actuó de forma violenta contra los manifestantes durante el día de la huelga general

