Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Aktualitatea Aralarrek Lopezi eskatu dio ez dezala ahaztu "EAEko lehendakari delako ari dela guztion diruarekin euskara ikasten"

Aralarrek Lopezi eskatu dio ez dezala ahaztu "EAEko lehendakari delako ari dela guztion diruarekin euskara ikasten"

Legebiltzarra 27/04/2010
  • euskara
  • basabe
  • lopez

Mikel Basabe legebiltzarkideak interpelazioa egingo dio Patxi Lopez, "azal dezan zer esan gura duen “Ezkerraldean inoiz ez da euskaraz egin” eta “euskara konplikatua” dela dioenean baita zergatik egiten dituen piper asko, guztion dirutik ordainduriko eskoletara joateari utziaz".

Aralarrek interpelazioa egingo dio Patxi Lopez lehendakariari azal dezan zer esan gura duen “Ezkerraldean inoiz ez dela euskaraz egin” dioenean. Era berean, lehendakariari eskatuko dio, hurrengo kontroleko plenoan, azaltzeko zer esan gura duen “euskara konplikatua” dela esaterakoan, baita ere zergatik egiten dituen piper asko, guztion dirutik ordainduriko eskoletara joateari utziaz.

Asteburuan Patxi Lopez lehendakariak hedabide baten emandako elkarrizketan egin ditu adierazpenok. “Erabat onartezinak”, Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek adierazi duenez. “Ezin da onartu lehendakari batek era horretako adierazpenak egitea”. Aralarreko legebiltzarkidea arduraturik agertu da, “piper egiten duela batere lotsa barik dioen Lehendakariak gure herriko ikasleei ailegarazten dien mezuaz”. Gogorarazi dio, halaber, “gaztelaniatik euskarara euskaratik gaztelaniara dagoen tarte bera” dagoela.

Bide batez, eta ikusita “euskara eskoletatik piper” egiten duela, Basabek gogorarazi dio “Euskara, autonomia estatutuan jasotzen denaren arabera, hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomia Erkidegoan, zeinaren lehendakari den Patxi Lopez jauna, eta horregatik ari dela Lehendakari jauna guztion dirutik euskara ikasten”.  “Lehendakariak ahaztu egin du bere euskara eskolak guztion artean ordaintzen ditugula eta ez gutxi, gainera. Errespetu falta izugarria deritzot era horretan jarduteari, inolako errespetua ez adieraziz ez euskarari, ez euskalduntzeko ahalegina egiten ari diren gazte eta helduei, ezta diru publikoaren erabilera zuzenari”.

Aralarrek, bestalde, informazio eskaera egin du, jakiteko Lehendakariak astean zenbat eskola-ordu jasotzen dituen eta eskolok zein koste duten.

Acciones de Documento

euskara

basabe

lopez