Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Aktualitatea Aralarrek Lezamako istripuaren inguruan Arriolaren eta Euskotrenen Zuzendari Teknikoaren adierazpenak arduragabetzat jo ditu

Aralarrek Lezamako istripuaren inguruan Arriolaren eta Euskotrenen Zuzendari Teknikoaren adierazpenak arduragabetzat jo ditu

Prentsa 21/10/2009
  • Maeztu
  • Garraio Saila

Urriaren 8an gertatu zen istripuan tren-gidaria hil zen eta hainbat zauritu izan ziren

Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak Lezamako istripuaren inguruan Arriola sailburak eta Euskotreneko Zuzendari Teknikoak eskaini dituzten azalpenak kritikatu ditu. “Sailburuak eta Zuzendari Teknikoak onartu dute ikerketa hasiera fasean baino ez dagoela, baina berehala arazo teknikoak baztertu dituzte istripuaren sorburu moduan”, esa ndu Maeztuk. “Salatzeko modukoa da ikerketa dagoen puntuan egonda, giza faktorera bideratzea hipotesi guztiak”.

 

Aralarreko legebiltzarkidearen ustez “oraindik ezin daiteke hipotesirik alboratu, duten informazioa oraindik egiaztatu gabe dagoelako. “Eman duten azalpenaren arabera gauza bakarra geratu da argi: trenak balaztatzeko Euroloop sistema egongo balitz, istripua ez litzakeela gertatuko”, adierazi du Maeztuk. “Horixe da hain zuzen ere 2005etik Enpresa Komiteak duen aldarrikapenetako bat, eta Euroloop sistema dagoeneko Euskotreneko geltoki batzuetan dago, Renfe eta Bilboko metroan ere badagoen moduan”, gogoratu du legebiltzarkideak.

Acciones de Documento