Aralarrek Jon Anzaren heriotza salatzeko gaur deituta zeuden mobilizazioak debekatu izana deitoratu du
Gaurko Jon Anzaren heriotza salatzeko deituta zeuden mobilizazio ezberdinak Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak debekatu izana deitoratu du Aralarrek. Funtsezko askatasunen kontrako erasoa da debeku hori, eta manifestazio eta adierazpen askatasunaren gainetik balizko segurtasuna ezartzea guztiz deitoragarria da.
Anzarena bezalako gertaera larri baten aurrean ardurak eskatu eta eskubideen urratzea salatzea ezin da debekatu. Eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoa da. Demokrazia batean, herri normal batean, horrelako debekuek ez dute lekurik. Horrek erakusten du demokraziaren kalitate eskasa eta normalizazio eza.

