Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Aktualitatea Aralarrek inplikazio ekonomiko eta politikoa eskatu dio Bizkaiko Aldundiari Portsmoutherako ferryari eusteko

Aralarrek inplikazio ekonomiko eta politikoa eskatu dio Bizkaiko Aldundiari Portsmoutherako ferryari eusteko

Bizkaia 08/02/2010

Aralarrek arauz-besteko saloa aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusietan Diputazioari Bilbo-Portsmouth ferry zerbitzua mantentzeko inplikazio ekonomikoa eta politikoa eskatzeko. Batzarkide taldeak, Diputazioari eta bere arduradun nagusi Jose Luis Bilbaori, turismoarentzat onuragarri eta famlia askorentzat bizibidea eskaintzen duen zerbitzu hori ez galtzeko alternatiba guztiak aztertu ditzala eskatu dio.

Murgiak modu positiboan baloratu ditu Bizkaiko eta Inglaterrako  kostaldeak lotu dituen zerbitzuaren 17 urteak. “Urte horietan turismoa sustatzeko baliagarri izan da eta merkataritza txikiarentzat bizigarri izan da eta zeharkko enpleguen sorburu. Horrez gain, kontuan izan behar dugu ferrya desagertzeak 264 lanpostu galtzea ekarriko duela, une bereziki zail batean”.

Murgiak nabarmendu duenez, Diputazioak Miamiko bileran azaldu zuena bnetan sinesten badu, eta itsas bidaiak babestea hlburuetako bat badu, “orain du aukera ezin hobea hitzak ekintzez jazteko, benetan behar duen sektore bati laguntza eskaintzko eta inoiz baino beharrezkoagoak diren lanpostuei eusteko”.


Acciones de Documento