Aralarrek Herrizaingo sailburuaren agerraldia eskatu du, Ingurumenaren aurkako delituetan berezituko den taldearen inguruan azalpenak eman ditzan
- Ares
- Ingurumena
Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek, Aralarri emandako erantzun batean jakinarazi duenez Ertzaintzak talde berezi bat sortuko du ingurumenaren aurkako delituak jazartzeko. Argibide gehiago jakite aldera, Aralarrek sailburuaren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean.
Aralarren ekimenez, Eusko Legebiltzarrak 2009ko azaroaren 19an onartu zuen txostena egitea, ingurumenaren aurkako delituen ikerketan Ertzaintzak egiten duen lanari buruz. Hiru hilabeteko epea aurreikusi zen txostena bukatzeko eta, epe hori bete ez badu ere, badirudi Herrizaingo sailak txostena bukatzear daukala. Izan ere, Aralarrek egindako galdera bati erantzunez, Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, “ingurumen arloan ezagupen-maila handiagoko ertzain-taldea osatzea erabaki da". Horixe izan zen, hain justu, Aralarrek legebiltzarrean egin zuen eskaria, baina tartekoa onartu zen, hau da, txostena egitea. Era berean, “talde hori osatuko duten langileen prestakuntzako beharrak aztertzen” ari direla ere esan du Aresek, eta ahalik eta azkarren txostena aurkeztuko duela Eusko Legebiltzarrean.
Hori dela eta, gai horren inguruan argibideak eskatzeko, “unitate berezi horrek izango duen ertzain kopurua, izango dituen baliabideen zerrenda, erabiliko duen protokoloa, izango dituen eginkizunak eta beste hainbat datu ezagutzeko", Rodolfo Aresen agerraldia eskatu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean.
Ares
Aralar pedirá la dimisión de Ares por no pedir perdón a la familia de Txiki
"Se trata de un intento claro de obstaculizar la labor de la oposición"
Alcaldes de Aralar denuncian que el convenio firmado por Eudel y el Departamento de Interior es arbitrario
“Euskadi no se puede permitir un consejero que prohíba a una madre, una víctima, celebrar un acto en recuerdo de su hijo asesinado por el franquismo”
Ingurumena
Aralar mantiene su escepticismo en torno a los planes del gobierno en Urdaibai
Aralar advierte de que el emplazamiento propuesto para el Guggenheim Urdaibai es el más desaconsejado
Aprobada la propuesta de Aralar, se medirán los campos electromagnéticos en los centros escolares
Aralar exige a Patxi López que “se aleje de los tópicos que utiliza últimamente y emprenda un debate real sobre el modelo de desarrollo”

