Aralarrek dio Estrasburgoko Auzitegiaren epaia demokrazia murriztailea dela
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Estrasburgoko epaitegia
Aralarrek azpimarratu duenez, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Batasunaren legez kanporatzea berresteko erabakia guztiz kontserbadorea, atzerakoia eta demokrazia murriztailea da. Batasunaren legez kanporatzearen inguruan Estrasburgoko Auzitegiko 5. atalak emandako epaiak 1999ko Konbentzioko 10. eta 11. artikuluen azterketa egiten duela azaldu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak, “baina ikuspegi kontserbadore eta atzerakoi batetik. Hau da, epaiaren bere arrazonamenduan planteatzen du segurtasunaren eta askatasunaren arteko lehia, baina dilema horretan kokatzen da segurtasunaren, beldur sozialaren eta ordenaren alde. Azken baten, eskuin muturreko indar politikoek defenditzen duten ildo ideologikoak dioenaren alde kokatzen da, giza eskubideak bigarren maila batean utziz, kolektiboen eskubideen aurrean”.
Aralarreko koordinatzaileak azpimarratu duenez, “Rubalcabak esaten duenaren kontra, segurtasuna askatasunaren gainetik kokatzen edo lehenesten den aldioro, ideiak zigortzeko bidea irekitzen da”. “Estatu batek bere neurri politikoen defentsan segurtasunaren gabezia edo beldur soziala argudio bezala erabiltzen dituenean askatasunak murrizteko, Espainiak egiten duen bezala”, gaineratu du Zabaletak, “agerian uzten du bigarren mailako estatua dela, heldutasun falta, askatasuna kudeatzeko gaitasun falta eta aurrerantzean gizabanakoen askatasun bideak bermatzeko erantzukizunik ez duela hartzen bere gain”.
Zabaletak adierazi duenez, “demokrazia heldu, sendo eta garatu batek bere ezaugarritzat dauka askatasun guztiak bermatu ahal izatea eta hori egitea, gainera, segurtasuna ahaztu gabe. Ezin dugu ahaztu diktadura guztien lelo nagusia segurtasuna eta ordena bermatzea eta beste edozein eskubideren aurretik aitzineratzea izaten dela”.
Zabaletak nabarmendu du Europak munduari erakutsi behar diola irudi demokratikoa eta adibide sozialak, “baina horrek eskatzen du askatasun demokratikoak eta giza eskubideak ezin murriztu izatea inoiz eta inola, Giza Eskubideen Adierazpenak (Paris, 1948) esaten duen moduan. Europak demokrazian autoritatea izan behar du, aginte soilaren gainetik, eta horretan Estrasburgoko Auzitegiak zeregin berezia du, eta epai honetan ez du bete”.
Hari horretara, Zabaletak agertu du epaia atzerakoia eta kontserbadorea dela, “eta neurri batean arriskutsua, etorkizunean etor daitezkeen beste sententzia atzerakoi batzuei bidea irekitzen dielako”.
Hala ere, eta etxeko sukaldera begiratuz, Aralarrek, ezker abertzaleko ildo bezala, dei egin die ezker abertzaleko beste sentsibilitate eta herritar guztiei “estatuari aitzakiak kentzera eta bide politikoen apustu tinkoa azkar egitera. Dei egiten diegu ETAri eska diezaioten bere jarduna etetea, eta horren bitartez, elkarrizketa bideratzeko, indarkeriaren ondorio guztiak gainditu aldera”.
Batasuna
Txentxo Jimenezek Nafarroa Bairekin bat egiteko gonbita egin dio Batasunari
Zabaleta: “Batasunak Aralarrenganako hurbilketa ideologikoa egin duela nabaritzen dugu”
Aralarrek bere poza azaldu du Batasuneko zenbait kide aske utzi dituztelako
Aralarrek dio Bateraguneko kideak auziperatu izana gehiegikeria dela eta baketik aldentzen gaituela
Patxi Zabaleta
'Ideología y política' iritzi artikulua
Nafarroa Baik Miguel Sanzi galdetuko dio langabezian dauden pertsonentzat neurri konkretuak hartzeko aurreikuspenik ote duen
Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kutxen foru legea modu nabarian ez duela betetzen
Zabaleta: “Batasunak Aralarrenganako hurbilketa ideologikoa egin duela nabaritzen dugu”
Estrasburgoko epaitegia
Aralarrek txarretsi egiten du Estrasburgoko Auzitegiak Batasunaren legez kanporatzea berretsi izana
Jon Abrilek esan du Alderdien Legea “atzera pausoa” dela “bakea eta normalizazio politikoa bilatzeko”
Aralarrek dio Estrasburgoko Auzitegia Batasunaren legez kanporatzearen alde agertu izana demokraziarentzat berri txarra dela

