Aralarrek dio Estrasburgoko Auzitegia Batasunaren legez kanporatzearen alde agertu izana demokraziarentzat berri txarra dela
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Estrasburgoko epaitegia
Aralarren ustez, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegia Batasunaren legez kanporatzearen alde agertu izana demokraziarentzat berri txarra da. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak erabakiaren lehen balorazioa egiterakoan esan duenez, “demokrazia heldu batek bermatu behar du ideia guztiak defendatu ahal izatea eta alderdi politiko guztiek beren jarduna bermatua izatea, baldin eta jokabide zibiletatik egiten baldin badituzte”.
Aralarrek bere elkartasuna agertu nahi die legez kanporatutako alderdiarekin bat egiten duten milaka herritarrei. Zabaletak azpimarratu duenez, “Aralarretik beharrezkoa ikusten dugu milaka herritarren babesa duen alderdi baten legalizazioa, besteak beste, ez dagoelako herritar ilegalik”.
Hari horretara, Aralarreko koordinatzaileak Alderdien Legea bertan behera uztea exijitu du, “guztiz antidemokratikoa delako”.
Aralarren ustez, demokraziaren mugak Zigor Kodeak ezarri behar ditu. “Zigor Kodea da bai bilakaera edo garapen sozialetan nola bilakaera eta garapen demokratikoetan azken mugak adierazi behar dituena demokrazia heldu batean”.
Bestalde, Zabaletak azpimarratu duenez, “Aralarrek ez du bat egiten askatasunaren murrizpena eta herritar askoren borondatea ezin adierazia dakarren epai bat txalotuko dutenekin, eta askoz gutxiago askatasuna gero eta gehiago murrizten ahalegintzeko horrelako epai baten oinarritu nahi izango dutenekin”.
Estrasburgoko Auzitegiaren erabakiaren edukia ezagutzen duenean, ebazpenaren balorazio sakonagoa egingo du Aralarrek.
Batasuna
Patxi Zabaleta: “Atzoko greba oso garrantzitsua izan zen, pertsonen kontzientziak astindu zituelako”
Alex Larragoiti: "Aralarrek bere sorreran ezarritako parametroetan egiten ari da aurrera Batasuna"
Aralarrek etorkizuneko ezker abertzale politikoaren oinarriak ezarri ditu
Aralarrek bere desadostasun osoa azaldu du Batasuneko zenbait arduradunen kontra Fiskaliak egindako akusaziorengatik
Patxi Zabaleta
Patxi Zabaleta: “Donostiako manifestazioarekin gertatutakoak agerian utzi du erabakitzeko eskubidearen defentsaren inguruan konfrontazio ideologikoa dagoela Batasuna eta Aralarren artean”
Patxi Zabaleta: “Atzoko greba oso garrantzitsua izan zen, pertsonen kontzientziak astindu zituelako”
Aralarrek eta ERCk deitoratu dute Epaitegi Konstituzionalak Kataluniako herritarren borondateari murrizketa ezartzea
Aralarrek salatu du lan erreformak langileriaren eta langabetuen bizkar gainean uzten duela krisiaren zama guztia
Estrasburgoko epaitegia
Aralarrek txarretsi egiten du Estrasburgoko Auzitegiak Batasunaren legez kanporatzea berretsi izana
Jon Abrilek esan du Alderdien Legea “atzera pausoa” dela “bakea eta normalizazio politikoa bilatzeko”
Aralarrek dio Estrasburgoko Auzitegiaren epaia demokrazia murriztailea dela

