Aralarrek dei egin die "ezkerrekoak eta abertzaleak diren pertsona guztiei, arduraz joka dezaten" eta "aitor dezaten publikoki ETAri geratzen zaion amaiera duin bakarra aldebakarrekoa eta ordainik gabekoa" dela
- Indarkeria
- ETA
- Ezenarro
Radio Euskadiren Más que palabras irratsaioko Parlamento de las Ondas tartean, Aralar legebiltzar-taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok galdetu du ia "zer gehiago gertatu behar den pertsona guztiok hau ez dela bidea esateko?". "Pribatuan indarkeriarekin amaitu behar dela aitortzen duten guztiei" zuzendu zaie Ezenarro eta "ETAk etorkizunik ez duela pribatuan esaten dutenek, publikoan ere esan dezatela" eskatu die "ikuspegi politiko batetik ere ezker abertzaleari kalte baino ez diolako egiten borroka armatuak". Ezenarrok "arduraz jokatzea" eskatu du aitortzeko ETAri geratzen zaion amaiera duin bakarra aldebakarrekoa eta ordainik gabekoa dela "horrek asko lagundu baitezake izugarrikeria honekin amaitzeko".
Era berean, Aralarren bozeramaileak
itxaropen mezu bat zabaldu nahi izan du. Berretsi egin du "bakea eta
elkarbizitza posible direla gure herrian". Ikuspegi abertzale batetik
ezkerrekoak eta abertzaleak diren pertsona guztiei dei egin die "ETAk
abertzaleon gehiengoari bizkar ematen jarraitzen duen honetan gure bidea egiten
segi dezagun; indarkeriarik gabe, amore eman gabe eta inori itxaron gabe".
"Panorama beltza den arren, bakea posible da eta abertzaleok bide
politikoetatik jarraitu behar dugu borroka politikoan, gure eskubide nazionalen
defentsan".
Indarkeria
Mallorcako atentatua gaitzetsi du Aralarrek
Aralarren iritziz, Patxi Lopez lehendakariak “guztion artean eta bakean biziko den gizarte bat eraikitzeko daukagun premian eragin beharko luke gehiago”
ETA
Aralarrentzat kontraesana da ETAk Anoetako bidea aitortzea eta borroka armatuarekin jarraitzeko apustua egitea
Aralarrek ETAri esan dio Euskal Herriko gizarteak agindutakoari men egiteko eta borroka armatua behin betiko eteteko
Mallorcako atentatua gaitzetsi du Aralarrek
Ezenarro
Aralarrek dio Hego Euskal Herriko langabezia datuak guztiz larriak direla, eta krisiari ezkerreko erantzuna ematea eskatu du
Aralarrek lan batzordea eskatu du Legebiltzarrean, gobernuko goi karguen biziarteko pentsioak berraztertzeko eta kentzeko hala badagokio
Aralarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta exijitu du pentsio sistemaren eta lan merkatuaren erreformaren inguruan
Ezenarro: "Emakumeok politikan ere parte hartu behar dugu ez plusik ekarriko dugulako, baizik eta gure eskubidea delako"

