Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Aralarrek Berdintasun Legearekin betearazteko neurriak hartzea agindu dio gobernuari

Aralarrek Berdintasun Legearekin betearazteko neurriak hartzea agindu dio gobernuari

Legebiltzarra 2009/10/09
  • Ezenarro
  • Berdinasuna
  • Lopez

Defentsoriak egindako lanaren arabera, "sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiten dute egunkarietako harremanetarako iragarkietan”.

 

"Patxi Lopez lehendakariak ez du argitu ez nola, eta noiz ere, pentsatzen duen Berdintasun Legea betearaztea". Hori dela eta, Aralarrek mozioa aurkeztuko du Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzari eskatzen hilabeteko epea hartu ditzala beharrezkoak diren neurriak Berdintasun Legearen 26. artikuluan jasotzen dena betearazteko, hau da, "debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu objektu soilak direla adierazten duen publizitate-iragarki oro egin, eman edo erakustea, eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duen oro ere".

Aralarren Legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok Patxi Lopez lehendakariari interpelazioa egin dio Berdintasunerako Defentsoriak gai horren inguruan egindako txostena aitzakia hartuta. Defentsoriak EAEko bost egunkari aztertu ondoren, aditzera eman du, "Sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiten dutela harremanetarako iragarkietan eguneroko edizioetan, emakumeak sexu objektu soil gisa aurkezten dituelako eta emakumearen irudia gure ordenamendu juridikoa urratzen duten mendean jartzeko eta azpiratzeko portaera estereotipatuei lotuta erabiltzen dutelako".

Lehendakariaren "erantzun eskasa" ikusita, Aralarren bozeramaileak leporatu dio "Berdintasun legea betearazteko zer egin asmo duen ez argitzea". Ezenarroren iritziz, "legea ez betearazteko aitzakia ezin da izan prostituzioaren gaineko hausnarketa egiteko daukagula. Hori onartuta ere, Legeak, gai emakumeekiko diskriminatzaileak diren iragarkien kasuan oso oso argia da, beraz, eskatzen dioguna da legearekin bete dezala eta neurriak har ditzala horretarako". Berdintasun Legeak jasotzen duenez, gobernu kontseiluari dagokio arau-hauste larriengatiko zehapenak ezartzea, eta legeak berak dio 26. artikuluan jasotzen denarekin ez betetzea arau-hauste larria dela".

Dokumentuaren akzioak