Aralar poztu egiten da 25 urte eta gero Legebiltzarrak Santi Brouard omendu duelako
- Legebiltzarra
- Omenaldia
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran orain 25 urte erailitako Santi Brouard legebiltzarkide ohiaren oroimenez adierazpen instituzionala irakurri da. Aralarrek bere poztasuna adierazi du ekimen honekin.
“Poztu egiten gara 25 urte eta gero Legebiltzarrak Santi Brouardek merezi duen oroimen adierazpena egin duelako”, esan du Aralarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok.
“Beharrezkoa zen Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzional hau onartzea, eta aho-batez onartzea, gainera. Gogoratu beharra dugu gure historian erailitako lehenengo legebiltzarkidea bera izan zela”, esan du Aintzane Ezenarrok. “Horrela, urratsak ematen dira biktima guztiak maila berean jartzeko eta tratamendu bera jasotzeko, horretarako eskubidea dutelako, alegia”, gaineratu du legebiltzarkideak.
Legebiltzarra
Aralarrek gogor salatu du PP-PSEk, gehiengoa baliatuz, bi interpelazio atzera bota izana
Aralarrek antenak ezartzeko araudi berria egiteko proposamena egin du Legebiltzarrean
Maeztu: “Osasun arloan, gobernuaren programa kontraesankorra da”

