Aintzane Ezenarro eta Patxi Zabaleta dira bigarren eta hirugarren politikaririk baloratuenak EAEn, Euskobarometroaren arabera
Euskobarometroak joan den maiatzean egindako inkesten arabera, Aintzane Ezenarro (4,9) eta Patxi Zabaleta (4,5) dira bigarren eta hirugarren politikaririk baloratuenak EAEn, Juan Jose Ibarretxeren atzetik (5,4). Horien atzetik geratzen dira Iñigo Urkullu (4,4), Patxi Lopez (4,3), Unai Ziarreta (4), Jose Luis Rodriguez Zapatero (3,9), Javier Madrazo (3,6), Arnaldo Otegi (3,2), Antonio Basagoiti (2,6), Rosa Diez (2,6) eta Mariano Rajoy (1,8).
Bestalde, beren boto-emaileen artean ere ondoen baloratuenen artean azaltzen dira Aintzane Ezenarro (7,3) eta Patxi Zabaleta (6,9), hemen ere bigarren eta hirugarren. Arnaldo Otegi (7,7) da bere boto-emaileen artean balorazio onena jasotzen duen agintari politikoa. Horien atzetik daude Antonio Basagoitik (6,6), Patxi Lopez (6,5), Rosa Diez (6,4), Iñigo Urkullu (6,1), Zapatero (6), Maroy (5,9) Ziarreta (5,8) eta Madrazo (5,6).
Boto-emaileen alderdiarekiko fideltasuna ere neurtu du Euskobarometroak eta, horren arabera, Aralarrek da boto-emailerik fidelenak dituena (%90 inguru).

