Aintzane Ezenarro: “Atxilotuen hautua politikaren bidea hartzea bazen, hori ez dadila bertan behera geratu”
- Ezenarro
- Elkarrizketa
Aralar legebiltzar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Info7 irratiak egindako elkarrizketan, egin ditu adierazpenok. Ezenarrok, atxilotu eta ondoren espetxeratutako kideek esku artean zuten proiektua ezagutzen ez duela aitortu duen arren, dei egin die “hautua bazen politikaren bidea hartzea hori ez dadila bertan behera geratu. Atxiloketek ez dezatela frenatu bidean aurrerapausoak egitea suposatuko lukeen erabaki hori”. Izan ere, Ezenarroren iritziz, “politikaren aldeko hautuaren alde egiteari ezin zaio aterik itxi. Gero eta argiago hitz egiten hasteko ordua da, horregatik diot atxilotuek ere bide horren aldeko hautua egin badute, ez dezatela bertan behera utzi, horrela bada bidean elkartuko gara eta”.
Aralarren bozeramaileak indar abertzaleen arteko elkarlanaren alde egiteko deia egin du, beti ere “gutxieneko batzuetan ados jarri, eta inor baztertu gabe, aurrera egiteko, horrela bakarrik batzen dugulako herriaren gehiengo politiko eta soziala”. Info 7 irratian Ezenarrok azaldu du “Aralar sortu zenetik ari da esaten herri honek behar duena aniztasunetik eraikitako aukera elektoral bat dela, ezker abertzale zibil eta zabala; horretarako, baina lehenengo oinarri zehatz batzuk jarri behar ditugu: abertzale izatea, ezkerrekoa izatea eta bide politikoen aldeko hautu garbia egitea”.
Larunbateko manifestazioaren gaineko balorazioaz galdetuta, Ezenarrok adierazi du “irakurketa oso positiboa” egiten duela. “Aspaldian ikusten ez zen elkarlana ikusi zelako, batetik, eta gizartea hain justu horixe eskatzen ari zaigu: bat egiten dugun horretan elkarrekin bidea egin dezagun, abertzale eta erabakitzeko eskubidearen alde egon gaitezkeenon artean. Bestetik, politikaren aldeko hautuaren alde egin genuelako elkarrekin, eta ateak hortik irekiko direlako. Abertzale guztion elkarlana gutxienekoen inguruan sendotu behar dugu, indarrak batzeko hainbat helbururen alde, eta, bitartean, jarraituko dugu hiru oinarri horiek sendotzen”.
Ezenarro
Aralarrek dio Hego Euskal Herriko langabezia datuak guztiz larriak direla, eta krisiari ezkerreko erantzuna ematea eskatu du
Aralarrek lan batzordea eskatu du Legebiltzarrean, gobernuko goi karguen biziarteko pentsioak berraztertzeko eta kentzeko hala badagokio
Aralarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta exijitu du pentsio sistemaren eta lan merkatuaren erreformaren inguruan
Ezenarro: "Emakumeok politikan ere parte hartu behar dugu ez plusik ekarriko dugulako, baizik eta gure eskubidea delako"
Elkarrizketa
Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»
Txentxo Jimenez: "EAk eta Batzarrek ezin dute hanka bat kanpoan eta bestea barruan izan"
Zabaleta: "ETAren porrotaren tesia babesten dutenek, Zapaterok eta Rubalcabak, 2005ean esaten zutenaren alderantzizkoa adierazten dute orain"

