“Atzerakoia da EAJk eta EAk hizkuntza ereduez PSErekin eta PPrekin sinatu duten proposamena”
- hezkuntza
- Basabe
- ereduak
Hala iritzi dio Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek. Eusko Legebiltzarrean “enegarren bider” eztabaidatu dute taldeek hezkuntzako hizkuntza ereduez. Onartu duten testua “atzerakoia” dela dio Aralarrek eta EAJk eta EAk testu horrekin bat egin izana kritikatu du Aralarren legebiltzarkideak. “Legebiltzarra gizartearen atzetik doa. Euskal gizarteak aspaldi daki zein den seme-alabentzat nahi duen hezkuntza eredua eta urterik urte horren aldeko apustua egiten du. Hala adierazten dute urtero-urtero matrikulazio datuek”.
Horregatik, Basabek ez du ulertzen “zergatik tematzen diren batzuek aldaketak egiten argi dagoenean gizarteak bere borondatez, gurasoen erabaki librez, D ereduaren aldeko apustua egiten duela, hizkuntza bien ezagutzaren aldeko apustua”. “Gaur onartuko proposamenak Hezkuntza Sailari eskatzen dio “benetan” bermatu dezala gurasoek hizkuntza eredua aukeratzeko askatasuna izango dutela, “iradokiz orain arte aukera hori ez dagoela eta erabat kanpoan utziz gurasoen eskubide hori beste eskubide batekin uztartu behar dela, hau da, ikasleek euskal herritar diren aldetik hizkuntza biak jakiteko duten eskubidea”, gehitu du Aralarren parlametariak.
Aralarren ordezkariak adierazi du “16 urterekin ofizialak diren hizkuntza biak jakitea bilatzen ari bagara bidea ezarrita” dagoela eta “gurasoak jakitun dira eta, jakitun direnez, aukeratu egiten dute”. “Inposatzen den hizkuntza bakarra gaztelania da, hala agintzen du konstituzioak bere 3. artikuluan” gehitu du Basabek. “Ez dut ulertzen EAJren eta EAren jarrera, hemen onartu dena atzerapausoa delako”, iritzi dio Aralarren ordezkariak. “Ez dezagun ahaztu euskal gizartearen atzetik goazela, euskal gizarteak badakiela bere seme-alabentzat hizkuntza ofizial biak gura dituela, badakiela ze ereduk jartzen duen horretarako bidea eta urterik urtera egiten du horren aldeko aukera. Garbi esan dezagun: aldaketak, izatekotan, okerrerako proposatuko dira”.
hezkuntza
Basabe: “Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan; ezin da zerotik hasi”
Aralarrek zoriondu egin ditu D eredua aukeratu duten ume eta gurasoak, hizkuntza ofizial biak ikasiko dituztelako
"Onartezina da Hezkuntza sailari eskatzea itunpeko ikastetxeak behartzea gura ez duten hizkuntza eredurik eskaintzera"
Aralarrek Celaari eskatu dio hizkuntza ofizial bien ezagutza bermatzen duen hizkuntza ereduaren matrikulazioa bultza dezala
Basabe
Aralarrek Kolonbiara egindako bidaia parlamentarioaren harira ateratako ondorioak azaldu ditu, Kolonbiako ekintzaileekin batera
Euskarazko kalitatezko telebistaren edukiak guztion artean eztabaidatzeko eskatu du Aralarrek
Batzuk beren jarduna Euskal Herriaren ukazioan oinarritzen dutenean, Aralarrek eta ABk baietz esaten diote Euskal Herriari
Mikel Basabe: «Abertzaletasunak Ipar Euskal Herria eta Nafarroagandik ikasi behar du, betidanik EAEren ikuspegitik begiratu baitu Euskal Herrira»
ereduak
Basabe: “Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan; ezin da zerotik hasi”
Aralarrek zoriondu egin ditu D eredua aukeratu duten ume eta gurasoak, hizkuntza ofizial biak ikasiko dituztelako
"Onartezina da Hezkuntza sailari eskatzea itunpeko ikastetxeak behartzea gura ez duten hizkuntza eredurik eskaintzera"
Aralarrek Celaari eskatu dio hizkuntza ofizial bien ezagutza bermatzen duen hizkuntza ereduaren matrikulazioa bultza dezala

