Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Aktualitatea “Abertzaleok gure bidea egin behar dugu, ETAren gogoz kontra bada ere”

“Abertzaleok gure bidea egin behar dugu, ETAren gogoz kontra bada ere”

Prentsa 30/07/2009
  • gaitzespena
  • ETA

Patxi Zabaletak, Aralarren koordinatzaile nagusiak, eta Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak, ETAk egindako azken atentatuen aurrean Aralarren gaitzespena berretsi dute eta gogorarazi dute, “ETAk ustez defenditzen duen herriari entzungor egiten dion testuinguruan, abertzaleok gure bidea egin behar dugula, etsipenean erori gabe eta inori itxarten egon gabe. Ez dugu itxaron behar batzuek aspaldi hartu behar zuten erabakia hartu arte. Abertzaleok gure bidea egin behar dugu, ETAren gogoz kontra bada ere”. Bide hori, legebiltzarkidearen esanetan, etsi gabe, inori itxaron gabe, indarrak batuz eta, noski, indarkeriarik gabe egin behar da.

Ezenarrok hedabideen aurrean esan du indarrak batuz eta gehiengo demokratikoak lortuz soilik irabaziko dugula Europan pil-pilean dagoen eztabaida, “indarrak batuz eta inor baztertu gabe lortu behar dugu. Abertzale zein den eta zein ez den labelak emateko tentazioa baztertuz. Izan ere, elkarlanean eta bazterketarik gabe bakarrik lortzen ditugu gehiengo demokratikoak”.

Aralarren legebiltzarkideak gaineratu du urrats horiek eman behar direla, “noski indarkeriarik gabe. Horregatik jarraitzen dugu eskatzen, iraganean politikaren aldeko apustua egin dugun eta etorkizunean egingo dugun abertzale guztion artean, gutxieneko komun batzuk hitzartu behar direla”.

Patxi Zabaletak adierazi duenez, ETA duela 50 urte arrazoi politikoengatik sortu zela eta arrazoi politikoengatik utzi beharko liokeela borroka armatuari, “lehenbailehen; berehala.  Gaur, inoiz baino gehiago gogorarazi nahi du Aralarrek ez dugula onartzen eta ez dugula nahi ez ETAren porrot garaipenik, eta ezta ere ETAren porrot militarrik edo polizialik. Ez ETAren negoziaketa politikorik, ez bide errepresibo eta polizial soil eta gordinik. Politika da aterabidea, politika hutsa eta politika guztia”.

Herriak agintzen dionari men egin diezaiola eskatu dio Zabaletak ETAri. “Euskal herritar gehienek eta ezker abertzaleko aitortzen garenon gehiengo osoak ETAri borroka armatua behin-betiko, inolako ordainik edo baldintzarik gabe eta egiaztatzeko moduan utz dezala esaten diogu, aldarrikatzen diogu, agintzen diogu”.

Ildo horretan erantsi du Aralarren koordinatzaile orokorrak, “ETAk borroka armatua behin-betiko utzi egiten duenean, edo Ezker Abertzalearen beste sentsibilitatea indarkeriatik aldentzen denean, guztion artean elkarlanean jardun ahal izango dugu Euskal Herriko gehiengo aurrekoi eta ezkertiarraren ordezkaritza izateko. Autodeterminazioa edo erabaki ahalmena; ezkerreko balioak eta elkartasun soziala; laizismoa eta Europako euskal errepublikaren aldarrikapena; horretarako zabalik dauzka Aralarrek eskuak, besoak eta bihotza”.

 

Acciones de Documento