Bidali   Inprimitu

Aralarren ekimenak Nafarroako Legebiltzarrean

2005-2006 kurtso politikoa

Atxiloturik, atxikirik eta/edo polizi egoitzetan dauden pertsonen eskubideei buruzko lege proposamena.

2005-09-05 Aralarrek galdera egin dio hezkuntza kontseilariari D ereduaren aukera irakaskuntza publikoan eremu ez euskaldunera hedatzeko urrats administratiboak noiz hasteko asmoa duten argi dezan.

2005-09-06 Bake prozesua garatuko duen Mahaiaren lana bermatuko dituen konpromisoak alderdi guztien arten finkatzeko ez-legezko proposamena.

2005-09-07 Tafallako institutuko lanen gaineko galdera

2005-09-07 Basozainen gaiari lotutako agerraldi eskaera

Aurreko ekimenak

04.09.16: UPNk eta CDNk Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko prestatu duten lege proiektuari Aralarrek aurkeztutako osoko zuzenketa ez zen aurrera atera. Proposamenaren alde egin zuten bakarrak Aralar eta EAJ izan ziren

04.09.16: Uholdeek kaltetutako herriei berehalako diru laguntza bereziak ematea ere onartu du Nafarroako Legebiltzarrak

04.09.16: Aho batez onartu zen Nafarroan epaitegi berriak eratzeko eskaera

04.09.16: Etxeko lanak egiten dituzten langileak gizarte segurantzaren sistema orokorrean sartzeko Aralarrek aurkeztutako eskaera onartu du legebiltzarrak

04.09.16: Alderdi guztiak bat etorri dira hauteskunde kanpainetan inaugurazio ekitaldiak ez egiteko proposamenarekin

04.09.16: Legebiltzarrak zeinuen hizkuntza ofiziala izan dadin eskatu du

04.06.09: Miren Egañak Tasubinsa auzian Gobernuak dagozkion ardurak bere gain hartu ditzan eskatu dio Palacios kontseilariari

04.06.08: Aralarrek Luis Campoy-ren agerraldia eskatu du hurrengo kurtsorako Lanbide Heziketako eskeintza azal dezan eta baita hezkuntza sistemaren ebaluaketa ere. Bestalde, Jabier Etxarte-ren agerraldia ere eskatu du Interreg europar programari buruzko azalpenak eman ditzan

04.06.05: Aralarrek gogor salatu du UPN eta CDNk Salesianoen mesedetan Etxebizitza Legean onartu duten aldaketa

04.06.04: Aralarrek proposatutako Egues kasua aztertzeko komisioa bertan behera geratu da CDNk UPNri babesa eman baitio

04.05.31: Palacios kontseilariak ASPACErekin egindako hitzarmena azaldu beharko du Legebiltzarrean Aralar eta EBNk hala eskatuta.

04.05.31: Aralar-ek hiru mozio aurkeztu ditu: helikoptero medikalizatuen zerbitzua sortzeko bata, Hezkuntzak euskaraz argitaratzen den liburu bakoitzeko aleak erosteko bestea, eta azkenik Policía Foral/Foruzaingoa izendapenaren erabilera helebiduna egitekoa, euskarri ezberdinetan