Posta bidezko botoa
- EAEn erroldatuta nago. Egun horrean kanpoan izango naiz. Zer egin bozkatzeko?
a) Hurbilen duzun posta bulegora joan eta eskaera-inprimakia eskatu. Bete inprimakia zure datuekin eta entregatu bertan. DNIa, pasaportea edo gidatzeko baimena erakutsi. Fotokopiarik ez da onartzen. Eskatzeko azkeneko eguna: APIRILAK 7 (baina ez itxaron azkeneko egunera arte).
b) Zure Herrialdeko Hautesle Erroldaren Ordezkaritzak etxera bidaliko dizkizu aurkezten diren zerrenden papeleta guztiak. Bat aukeratu (badakizu zein), sartu sobrean, eta itzuli berriro korreo zertifikatuz. (irakurri ondo igorriko dizkizuten argibideak) Bidaltzeko azkeneko eguna: apirilak 13. (baina ez itxaron azkeneko egunera arte).
- Gaixorik edo ezinduta nago. Zer egin bozkatzeko?
a) Ezintasuna frogatzen duen mediku-agiria lortu. Familiako batek medikuari eskatzea aski izaten da.
b) Familiako edo konfiantzazko pertsonak posta bulegora jo agiriarekin. Eskaera-inprimakia eskatu. Bete inprimakia ezinduaren datuekin. Ezinduak etxean sinatu. Entregatu eskaria. Zure Herrialdeko Hautesle Erroldaren Ordezkaritzak etxera bidaliko ditu aurkezten diren zerrenden papeleta guztiak. Notarioari deitu honen aurrean sobrea betetzen duela egiaztatzeko.
- Atzerrian bizi naiz. Nola bozkatu?
Espainiako enbaxadan izena emanda egon behar duzu hala bozkatu ahal izateko. Galdetu enbajadan eman beharreko pausoez.
Oharra: postaz botatzeko eskaera egiten bada, gero ezin da pertsonalki botatu.














