Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar / 2008-08-27 / 13:49
Aralarrek Garoņako Zentral Nuklearraren kontra talde ekologistek deitutako manifestazioan parte hartuko du
Aralarrek kezka sakona adierazi du azken asteetan Garoņako Zentral nuklearrean izan diren arazoen aurrean eta Espainiako gobernuari exigitu dio 2009an amaitzen den funtzionatzeko baimena ez diezaiola luza eta zentrala beherala itxi dezala.
Era berean, talde ekologistek iganderako manifestazioarekin bat egin du Aralarrek (12etan aterako da Barcina del Barcotik) eta Euskal Herriko gizarteari bertan parte hartzeko deia luzatu dio. Parte hartze horrek hiritarren osasunaren eta ongizatearentzat arrisku larria den zentralaren kontrakotasunaren isla izan behar du Aralarren aburuz.
Era berean, azken arazo horiek argi eta garbi erakusten dute gure ustez, azpiegitura nuklear hori erabat zaharkituta dagoela eta arrisku publikoa dela. Beraz, onartezina da horrelako azpiegitura bat oraindik ere martxan izatea eta, are onartezinagoa, martxan egoteko baimena luzatzeko aukerak izatea. Hori guztia kontuan izanda, dei egiten diogu Espainiako gobernuari zentrala berehala itxi dezan eta, horretarako, igandean deitutako martxan parte hartuko dugu.


RSS Feed-a








