Bidali Inprimitu Itzuli albisteen orri nagusira
Aralar-Araba / 2008-05-13 / 11:53
Jasone Solabarrieta Txakartegi Gazteriaren Foru Erakundeko zuzendari berria izango da
Jasone Solabarrieta Txakartegi Gazteriaren Foru Erakundeko zuzendari berria izango da. Orain arte buru izandako Itziar Aizpuruak karguan jarraitzea baztertu du lan horrek eskatzen dituen guztiak ezin egiteagatik.
Solabarrieta, 43 urtekoa, Armentia Ikastolako irakaslea da eta Bastida nahiz Eltziegoko ikastoletako zuzendaria izan da.
Gazteriaren eta Gizarte Sustapenaren Saileko foru diputatu Javier Aspuru oso eskerroneko agertu da Itziar Aizpuruak legealdiaren lehendabiziko bederatzi hilabeteotan egindako lana dela medio.
Diputatuen Kontseiluak bihar izendatuko du Gazteriaren Foru Erakundeko buru berria.


RSS Feed-a











